Hezitzaileak eta hezitzaileak

Esperientzia honek hezkuntza interkulturalaren funtsezko kontzeptuen lanari heldu dio. Hasieran ikasleek, binaka edo hirunaka, kontzeptu horietako batzuen definizioak (hala nola kultura, liskar etnikoa, giza eskubideak, elkarbizitza, kultur aniztasuna, bakea, xenofobia…) bilatu behar dituzte. Definizioa, berriz, horrekin lotura duten bizpahiru esalditan aplikatu behar dute. Hurrengo fasean, aukeratutako kontzeptuei dagozkien irudiak bilatu behar dituzte ikasleek eta horien jorraketa ahalbidetuko duten bi jarduera eta jolas prestatu beharko dituzte. Azkenean, eginiko lanak partekatuko dituzte taldeek eta bilkuran esku hartu duten beste herrialdeetako ikasleekin burutuko dira jarduerak.
Quiero saber más
Praktika honen bitartez herritargo globalerako hezkuntza indartu nahi da, curriculum integratuago eta demokratikoago bat eta eskola parte-hartzaileago eta etikoago bat sustatzeari esker. Helburu nagusia eskolak benetako hezkuntza-komunitate gisa (ikasten duen eskola, alegia) jardutea da: egiaz parte hartzeko egiturak eta prozesuak sortuz (eskola, familia eta eragile sozialen arteko parte hartze integratua), curriculum integratuago eta demokratikoagoa sortuz, elkarbizitza hobetuz, ikaskuntza dialogiko, kooperatibo eta solidarioa sustatuz eta hezkuntza etikoa ere bultzatuz. Badia del Vall�s-eko (Bartzelona) La Jota eskolako Lehen Hezkuntzako Hastapen Zikloko proiektu gisa abiatu zen baina azkar asko ikusi zen beharrezkoa izango zela eskola osora hedatzea. Horrela, ikastetxeko proiektu bihurtu zen.
Quiero saber más
Esperientzia honen ardatza Castilleja de la Cuesta (Sevilla) eta Malagako Irakasleak Trebatzeko Zentroak gidaturiko irakasleen prestakuntza. izan da. Sei irakaslek osaturiko bi lantaldek, hilean behin elkarturik, Herritargo Globalerako Hezkuntza proiektua garatzen dute, urtebeteko iraupenez. Sevillako taldearen eginkizuna hezkuntza baliabideak (unitate didaktikoak) ekoiztea da batez ere, baina beste irakasleak trebatzeko eskakizunik ere heldu izan zaio. Malagako taldearen helburu behinena, berriz, bere burua eta beste irakasle batzuk prestatzea da. Talde honek, eskarmentuak jorratzeko helburuz, Irakasleak Trebatzeko Zentroen arteko topaketa eratu du eta bizipena mesedegarria izan da. Horren metodologia, hezkuntza-praktikatik, hausnarketan eta azterketan oinarritzenda.
Quiero saber más
Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz_Enara ametsak proposamena Haur hezkuntzarako eginiko egokipena da, ipuin baten bitartez migrazioen kontua, zergatiak eta ondorioak ez ezik, errealitatea aldaraziko duten gizabanakoaren eta gizataldearen jarrerak jorratu ahal izateko. Esperientziak frogatu duenez, txikiak gauza erabat gai bestearen tokian jartzeko eta herritargo globalaren kontzeptuaren euskarri diren balioetan sartuak izateko, baita gizataldean erabakiak hartzen eta besteenak errespetatzen hasteko ere. Horrekin batera, “Elkartasuna, pobrezia eta ene jarrera, horren aurrean” gaiari buruzko bi bileretan gurasoekin landu zen gaia.
Quiero saber más
Esperientzia hau Munduak elkarlotuz proiektuaren VII. edizioko lanaren parte baten ondorioz sortu zen, hots, amaiera aldean eratu zen, ikasleek egin duten lana eta atera dituzten ondorioak ezagutarazi nahi izan zituztenean. Plastikako irakaslearen laguntzarekin, migrazioei buruzko plataforman ikasleek eginiko lana laburbilduko zuten kartelen lehiaketa antolatzea erabaki zuten. Irabazle gertatu zen kartelak etorkinengana adierazitako hainbat jarrera erakutsi nahi zituen (beldurra, trufa, sumina…). Helburua, herritarrek abegi hobea egin ziezaieten etorkinei eta, era berean, elkarrizketa egokia izan dadin, bai etorkinek bai bertako herritarrek gutxienezko ahaleginak egin beharraz gogoeta piztea. Herrian kartelak itsatsi eta, halaber, ekimen horren arrazoiaren inguruko azalpena eman zen. Burutzeko, ikasleek gainerako ikasle-irakasle eta beste pertsonentzat antolatu zituzten hitzaldiak, errealitateaz eta norberaren jarreraz hausnarketa...
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proposamenaren markoan, ikastetxe jakin batean irakasten diren hezkuntza-maila denetan garaturiko ikastegi proiektuaren proiektua aurkeztuko digu esperientzia honek. Proiektuan denak inplikatu dira: ikasle-irakasleak, gurasoak, kanpoko pertsona batzuk eta Guadalinfo-ko (gizartea suspertzeko eta udal berrikuntza bultzatzeko sare sozial andaluziarra) arduraduna. Esperientzia honen helburua, batetik, hainbat mailatan elkarrizketa interkulturala, elkarlana eta informazio eta komunikazioaren teknologiekiko lana jorratzea da; bestetik, migrakuntzekin loturiko gaietan sakontzea, horien zergati eta ondorioei helduz, migrazio-prozesuen eta horien testuinguruen arteko lotura aztertuz eta, era berean, gizabanakoaren eta gizataldearen egintza eta jokabide eraldatzaileak sustatzea.
Quiero saber más
"Herritargo globalerako Hezkuntza" (HGLH) III. Mintegiak Los Negrales-en (Madril) hirurogei bat hezitzaile bildu zituen hiru egunez, 2009ko uztailaren 2tik 4ra arte, nortasunaz, lehentasunez eta estrategiez eztabaida egin, praktikatik bertatik ikasi, zalantzak eta kezkak elkar trukatu, arazo berriak elkarri galdetu eta, batez ere, herritargo globalerako hezitzaile sarearen lokarri pertsonal eta afektiboak sendotu zituzten. Memoria horretan jaso dira Mintegiko hainbat esparrutan —hala nola Praktikatik bertatik ikastea eta Sarea Iruten, I eta II, egintzen eta estrategien nortasuna— eginiko lanaren emaitzak ez ezik, hainbat Mahairen ekarpenak eta scar Jara eta Jaume Martínez Bonaf-ren hitzaldiak ere; amaiera emanez, ondorioak, ikaskuntzak eta gerorako proposamenak datoz.
Quiero saber más
Gizartea geroz eta digitalagoa dela berrestetik hasten da esperientzia hau; ondorioz, ikaslea TIC-TAC alorreko gaitasun handiaz jantzi ezean, analfabetismo funtzionala sustatzen ari gara. Praktika hau osatuko duten saio horietako bakoitzean curriculumeko zenbait aspektu metodologiez eta baliabideez jorratuko dira, beti ere Moodle euskailu harturik. Praktika hau Sils-eko (Girona) Bigarren Hezkuntzako Institutu sortu berrian gauzatu zen, DBH lehen mailan hiru lerro baizik ez zituen garaian.
Quiero saber más
Laudio Ikastolan gauzaturiko esperientzia honek DBH 4. mailako ikasle talde batek sorturiko kanpaina baten berri ematen du; bertan, bazter uzteko moduko makinarik gabe egun osoa pasatzeko proposatu zitzaien DBH 1. eta 2.eko ikasleei. Energi aurrezkiaz kontzientzia hartzeko sentsibilizazio kanpaina hartan 54 ikaslek hartu zuten parte, lau laguneko taldetan antolaturik. Kanpainaren diseinua laugarreneko ikasleek asmatu eta lehen eta bigarren mailako ikaskideen artean hedatu zuten. Eguna iritsita, kanpainan parte hartzen zuten ikasleek erabili ez zituzten makinen alternatibak bilatu behar izan zituzten, hala nola irakurtzea, telebista ikustearen partez. Idazlan, marrazki edo bestelako batean ikasle bakoitzak egun horretako bizipenak, "bazter uztekoaren" kontzeptua eta antzekoak jaso zituen eta denon artean egin zuten horma-irudia ikastetxean, webean...
Quiero saber más
Esperientzia honen xedea "Herritargoa iristeko hezkuntza" ikasgaia errealitatea —Hegoaldeko populazioen bizi-baldintzak eta hauen zergatiak— egokiago ezagutaraztea da. Iparralde/Hegoalde bereizketaren aurkako borroka-tresna den heinean, Garapenerako Elkarlanaren rola ere aztertuko da eta, teoria osatzeko, ikasleak bere errealitatean abiagune harturik, mundua zuzenago izan dadin lortzeko praktikan jar ditzakeen egintzak zehaztuko dira. Praktika eskola-ordutegian garatu da, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz. Saio praktikoetan gobernuz kanpoko erakundeetako boluntarioekin elkarlanean aritu gara: pertsona horiek irakasle jardun diren lantegietan kooperatiba gisa aritu direlako ikasleak, lauzpabost laguneko taldetan. Castelló de la Plana-ko Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikoan gauzaturiko jarduera horiek era askotakoak izan dira: prentsa-artikuluen azterketa, horma-irudiak osatu, bidezko merkataritzaren eta iparralde eta hegoaldearen arteko desorekaren inguruko joko kooperatiboak, bideoak ikusi...
Quiero saber más