8 eta 10 urte

Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Momema Bangladeshko neskak emaniko testigantzan oin harturik, ordainduriko lana galdutakoan oinarrizko premiak bete ezinik dabiltzan gizaki eta familien errealitatera hurbilduko gara. Era berean, emakume horren hitzak erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Mobilizazio kontzeptua ere jorratzen da material honetan, heziketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz, giza katea osatu zuten Dhakako neska-mutilak euskarri harturik Monografiko hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Esperientzia hau, diziplinarteko proiektua izaki, Portugalen burutu zen. Portugeserako, Ingurunearen Ikerketa, Adierazpen Plastikoa eta Dramatikoa eta Matematikako irakasleek hartu zuten parte. Haurrek, taldeko tutoreak orientaturik, Haurraren Eskubideen Adierazpenaren markoan, nazionalitaterako, desberdintasunerako eskubideari heltzeko narrazio kolektiboa idatzi zuten. Proiektu horrekin, haurrek partekatu zituzten ahoz eta idatziz beren ikasketak, irakurle eta entzule guztiengana helaraziz. Azken helburua, Elkarteko Haur Eskola bateko talde bati narrazioa irakurtzea zen.
Quiero saber más
Kontakizun bat bisionatzetik abiatuta, material honen helburua ikasleak pobreziarekin estreinaz kontaktua izan eta problematika horretan sakontzea da, gai horren tematiketako batzuk ezagutuz. Oinarrizko premiak, txirotasunaren arrazoiak eta izariak, eragozpenak gainditzeko enpatiaz jokatzeko gaitasuna, erantzukidetasuna, pentsaera kritikoa, aldakuntza lortzeko egintzak eta beste hainbat kontzeptu jorratzen dira hemen. Era berean, pobrezia mota desberdinak ezagutu eta horrelakoek gizakien bizitzan dituzten ondorioez hausnarketa egin ahal izango dugu. Bideoak hainbat aukera ematen ditu, bestetik: pobrezia eta osasun-zerbitzuez baliatzeko ezintasunaren arteko lotura ikustea, txirotasuna ezabatzeko hezkuntzak duen garrantziaz gogoeta egitea, etab. DVD ikusi ondoren, ikaslea nola sentitu den adieraz dezan eta, elkarrizketa moduan, hainbat galdera erantzun ditzan gomit egingo zaio. Era berean, ikaslea eztabaidaren protagonista behinena...
Quiero saber más
Kontua da, munduko pobrezia gai hartuta, jinkana bat egitea. Jarduerak ordu eta erditik bi ordu arte iraun beharko du eta ez da komeni taldekideak 30 neska-mutiko baino gehiago izatea. "Leo eta bere adiskideak" pertsonaiak tarteko, jarduera honekin, era ludiko eta bizidunean, pobrezia gorriko egoera definitzen duten gabeziak atzematea nahi dugu. Era berean, ikasleek munduan dauden horrelako errealitateez kontzientzia hartu eta horren aurrean jarrera kritikoa agertzea nahi da. Azkenean, gure ekonomi eta produkzio ereduaz ez ezik, gure bizimoduez ere gogoeta egin dezagun balio behar du, gure inguruan konpromisozko jarrerak biderka daitezen bultzatzeko. Dinamika hori burutzeko bospasei laguneko bost talde osatu behar dira; Leoren aitaren mezu elektroniko bat eta labirintoaren mapa jaso...
Quiero saber más
Praktika honen funtsa Gines-ko (Sevilla) Angel Campano Lehen Hezkuntzako Ikastetxean ipuin asko irakurri eta iruzkindu ondoren egin zen baterako hezkuntza-lan bat da. Baterako hezkuntzadun edukia zuten edo elkarbizitzarako heziketarakoak ziren liburu haiek hiru sailetan (bat ziklo bakoitzeko) banatu eta haiekin lanean aritzeko jarduerak antolatu ziren. Beste aldetik, ikasturte osoan zehar eta Liburuaren Ferian bereziki ikastetxean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen diren jarduera denetan agertzen dira liburu horiek. Proiektu hori AMPA-k eta irakasleek eratu dute eta, ipuinen hezkuntza alorreko potentzial eskergaz baliatuz, haurrak sozializatzeko erabiltzen diren genero-rol estereotipatuak auzitan jartzea du xedea; horretarako, neskato edo mutiko gisa bizitzeko eredu alternatibo integralak erakusten dira, sexuaren arabera murrizketa edo bereizketarik egin gabe.
Quiero saber más
Material honetan, mundu zabaleko hainbat lekutan ura eskura izateaz eta horren kalitateaz hausnartzeko gomit egiten da. Hasteko, munduan ur gezaren banaketa agertzen duen mapa aztertuko da. Ondoren, herrialde zenbaitetako ur kontsumoaz eta gure kontsumoak mundu eskalan dituen ondorioez jabetzeko jarduera bat burutuko da. Jarduera horien bidez, ur eskasiaren zergatiak ezagutarazi eta lehorteez gogoeta egitea lortu nahi da. Bestetik, baliabide horren erabilera egokia eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Peruko Bety, Etiopiako Hanna eta Espainiako Frank pertsonaiak tarteko, mundu zabalean ura eskura izateaz eta uraren kalitateaz gogoeta egitea lortu nahi da material honen bitartez. Horrek guztiak gizakien osasunean eta bizi kalitatean izango dituen ondorioak ere planteatzen dira bertan, ur eskasiaren zergatiak ezagutu ditzagun. Jarduera horien bidez, baliabide horren erabilera egitea eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak hartzea sustatu nahi da.
Quiero saber más
Koaderno honetan Roberto Angolako haurrak bere herrialdeko errealitate latzean eta gerrak eragin eta oraino ere bizirik dirauten ondorioetan sartuko du ikaslea. Proposamen honen helburua, ikasleek arma merkataritzak —pertsonen kontrako minek, zehazki— sortarazten dituen ondorioak eta mundu zabalean milioika lagunek nozitzen dituzten ondoreak ezagutzea da. Balkanetako gerran inplikaturiko haurren marrazkien azterketan abiagune harturik, gerrak guregan pizten dituen sentimendu eta sentsazioak jorratuko dira. Material honi esker lortu nahi da gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa bakea eta justizia soziala balioestea eta, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea: liskarrei irudimenez asmaturiko konponbideak garatzeko premia erakusten duten bi ahuntzen adibidearen bitartez irakasten da hori. Sintesi modura, eskolako gainontzekoei eta...
Quiero saber más
Unitate didaktiko honen helburua bakearen kontzeptuaz gogoeta eginaraztea da. Japoniar ipuin bat ikasleek elkarrekin irakurrita, testua denen artean aztertzeko dinamikak proposatuko dira. Material honen xedea, ikasleari bakearen oinarrian pertsonen arteko konfiantza datzala jabearaztea da.
Quiero saber más
Unitate didaktiko honetan, lau eskola-jardueraren bitartez, bakearen eta liskarren kudeaketa kontzeptuetara hurbilduko da ikaslea. Gertu-gertuko adibideetan —esate baterako, lagunen arteko borroka eskolako patioan— oinarrituz, liskarrak bake-bidetik konpontzea da material honen helburua, komunikazio-arauak eta liskarren transformazioa bereziki azpimarratuz. Bestetik, marrazkien bitartez, bakeak eta gerrak haur txikienengan sortarazten dituzten sentimenduak jorratzea du helburu.
Quiero saber más