Global express-en edizio honetan aztertzen dira Afganistango gerrak izan duen komunikabideen estaldura, irailaren 11ko atentatuen inguruko erantzun politikoak eta herritar musulmanen aurkako xenofobiaren areagotzea. Irudiak aztertzetik abiatuz, lehendabiziko jarduerak erakusten du biztanleria zibila dela gerraren ondorioak gordinkien nozitzen dituela. Ondoren, egoera horri mesedeak nork ateratzen dizkion aztertuko da, "terrorismoaren aurkako borroka" izeneko horren atzean ezkutatzen diren interesetako batzuk agerian utziz. Azkenean, mundu zabaleko gertakarien aurrean ikaslearen izpiritu kritikoa sustatzea eta, era berean, indarkeriaren kulturaren eta gerraren aurrean, jarrera kritikoak indartzea helburu duten lau eztabaida-gai aurkeztuko dira.
Quiero saber más
Kopenhageko Gailurrak izaniko garrantziaz eta horretan guk dugun arduraz gogoeta egiten da Global express-en edizio honetan. Irudi bat eta testu batzuen azterketan oin harturik, materialak hasieran nazioarteko gailur bat zertan den orokorki azaltzen du, Kopenhagekoa bereziki zehaztuz. Ondoren, datu estatistikoetan oin harturik, Kioton hartutako konpromisoez eta herrialdeak, banan-banan, horietako bakoitza gaur egun zein gradutan betetzen ari ez den gogoeta eginarazten du; hurrengoan klima aldaketaren ondorioak aztertzen ditu, horiek gordinkien zeinek nozitzen dituzten bereziki nabarmenduz. Lan hori, prentsa-berrien azterketa bidez egin da. Materialak, era berean, gure ekonomi ereduaren ahulezia nabarmentzen du (baliabide bakarra duen petrolioaren morrontzan dago) eta Hegoaldeko herrialdeek klima aldaketaren aurkako borrokan izaniko ekimenak ezagutarazi eta, estereotipoei alde eginik,...
Quiero saber más
Monografiko honetan elikabide, osasun eta pobreziaren arteko lotura identifikatzen da. Hasteko, gure elikatzeko azturez jabetzera dei egiten zaigu; ondoren, Hegoaldeko eta Iparraldeko hainbat herrialdetako zifren arteko desorekak erakusten dira eta Hegoaldeko biztanleriek nozitzen dituzten gaixotasun batzuen inpaktua nabarmentzen da, batzuek eta besteek botika berberak eskuratzeko egin behar dituzten ahaleginen desberdina erkatuz. Adibide horiei esker lortu nahi da: osasun zerbitzuak herri ondasun globaltzat baloratzea, gure bizimoduak Hegoaldeko osasunean duen eragina balioztatzea eta osasun-alorreko gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla berrestea. Material hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Indarkeriarik Gabeko eta Bake Eskola Egunean (IGBE) abiagune harturik, bake-kulturaren inguruko gogoeta egiten da monografiko honetan. Era berean, kultura hori egunero lantzea beharrezkoa dela berresten da. Ondoren eta hainbat euskarri (bideoklip, film, etab.) aztertuz, indarkeriaren kultura determinatzen duten elementuak jorratzen dira. Era berean, etsaiaren irudia indartzen duten mekanismoak ulertarazten dira eta armak erabiltzearen zergati eta ondorioez gogoeta egiten da, horien merkataritza kontroletik at dagoela agertuz. Azkeneko jardueran ikasleari dei egiten zaio Bethek eta Kiko Venenok abesten zuten eta DVD formatuan salgai dagoen "Fuera de control" erdarazko kantutik paragraforik idatz dezan.
Quiero saber más
Mundu osoan migratzaile asko jasaten ari diren krisi humanitario larria ikusirik, Amnesty Internationalek eta Oxfam Intermonek Espainia osoko ikastetxeetan haur eta gazteekin lantzeko proposamen bat dakarkizuegu, heziketarako eta salaketarako jarduera bat, hain zuzen: YoAcojo eta BuscandoRefugio. Estereotipoak desegiten: migratzaileak eta errefuxiatuak izeneko gida didaktiko honen bidez, Amnesty International eta Oxfam Intermon erakundeok mundu osoko migrazio-fenomenoen ezagutzan eta azterketa kritikoan sakontzeko proposamen bat eskaini nahi dizuegu. Ikasleentzat prestatutako proposamen bat da, eta hiru lan-saiotan egituratuta dago.
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetako proposamenak berdintasunezko gizarterako bideari begiratzen dio. Estereotipoak ezagutarazteko, bideoak ikusi eta, ondoren, eztabaida egingo da, rol-jokoetan esku hartu eta publizitatea aztertuko dugu. Garen bezala geure burua eta ingurukoak baloratzeari berebiziko garrantzia emango zaio, aniztasunaren balioa aitortuta eta, genero-kontuak direla medio, eraso edo bortizkeriazko egoerak eragin ditzaketen jokaerak arbuiatuz. Amaieran, genero-arazoen ondoriozko desberdintasunaren...
Quiero saber más
Faro de Maspalomas (Gran Canaria) Institutuko Bigarren Hezkuntzako emakume irakasle baten eginiko artikulu honek aukera emango digu Oxfam Intermón-en Munduak elkarlotuz hezkuntza-proposamenean parte hartzeko bizipenera hurbiltzeko. Bertan, duela hamahiru urte hasita, urtero-urtero mundu zabaleko 12 eta 16 urte bitarteko milaka gaztek esku hartzen dute. Plataforma digital eleanitz baten bidez egituratutako planteamendu soil batekin, sormenezko lan autonomo esanguratsua erraztuko duten aplikazio metodologiko eta diziplinarteko lan-prozesua eratuko da, herritargo globala osatzeko funtsezkoak diren gaitasun, eduki, balio eta jokaera batzuk jorratuko dira. Bidaia hezitzaile honek ikasle-irakasleen ateko lokarriak sendotzeko balio du, desberdintasunen balioa erreibindikatzen, kulturarteko kontzientzia garatzen eta norberaren eta gertukoen bizimodua aldatzeko interesa suspertzen du eta, gainera, errealitate lokal zein globalaren transformazioan eragiteko balio...
Quiero saber más
Eskola-txertatzea erdietsi eta eskola-erasoari saihets egiteko modurik egokiena berdinen arteko laguntza dela sinetsirik, hemen planteatzen den egitarauan DBHko 3. mailako ikaslea DBHko 1. mailako ikaslearen tutore izango da, erreferentziako eredu eta, gatazkarik bada, laguntzaile jarduteko. mailako ikasleak hasierako prestakuntza eta hainbat jarraipen-jarduera egingo ditu, harreman horren mesedetan aritu eta prozesua ebaluatu ahal izateko.
Quiero saber más
“Spot the difference” esakunea, ingelesez, hitz-jokoa da. Publizitate-hizkuntza azterturik, iragarki transformatzaile bat sortu genuen, kontsumo arduratsu eta iraunkorraren mesedetan. Mundu zabaleko hainbat hiritako gazteen artean dauden kontsumo-azturen arteko aldeak agertzen dira: panorama horrek aukera emango digu jokabide horiek premiei edo desirei emaniko erantzunak diren aztertzeko. Kontsumo arduratsu eta iraunkorraren aldeko iragarki transformatzaile bat egitea izango da ikastaroan eginiko lana bilduko duen azken produktua. Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz-en edizioan lanean ibilia zen DBHko 3. mailako ikasleekin gauzatu da hainbat ikasgaitan, hala nola: matematika, biologia, gizarte zientziak, musika, heziketa plastiko eta ikus-entzunezkoa, hizkuntza eta ingelesa.
Quiero saber más
Oraingo honetan, ikastaroa eskolaz kanpoko ordutegian eman zen, DBHko ikasleen trebezia psikologikoak eta ikasketa-teknikak sendotzeko helburuz. Ikastaroa saiakuntza pilotutzat eratu zelarik, ikasleen asistentzia erabat borondatezkoa izan zen. Matrikulatutako ikasleak bi taldetan banatu ziren: batean, DBHko lehen ziklokoak eta bestean bigarren ziklokoak. Saiakuntza bi hilabetez luzatu zen, 2013/2014 ikasturteko lehen hiruhilekoan. Talde bakoitzari astean eskola bat ematen zitzaionez, labur eta trinko samarra izan zen ikastaroa.
Quiero saber más