12 eta 14 urte

Aurtengo Munduak elkarlotuz-en edizioaren ondorioz sorturiko proiektu hau hainbat jarduerak osatu dute, migrazio eta errefuxiatuen arazoaren inguruan. “Mugarik gabeko eskubideak” testuaren diziplinarteko lan batetik abiatuta, Immigrazio eta Errefuxiatuen gaineko Jardunaldietan burutu ziren, bertan tailerrak, hitzaldiak (ikastegiko ikasle askok parte hartu zutelarik), zine foruma, Andaluziako Munduak elkarlotuz-eko Ikasleen Tarifako Topaketan eta Egintza Globalean izan ziren ordezkarien parte-hartzea eta, amaieran, Sevillan ELEB (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) erakundearen babes-zentro batera bisita egin zen, ateak irekiko jardunaldian; bestetik, Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara premiazko produktuak igorri ziren.
Quiero saber más
Elkarbizitzaren kluba premia jakin bat asetzeko sortu zen: ikasleen arteko elkarbizitza hobetzea, ez diziplinaz eta erreakziozko ikuspegitik, saihets parte-hartzaile eta proaktibotik baino. Horretarako, Madrilgo Sarean (Club de la Insumisión) lantzen dugun Ikaskuntza eta Zerbitzuaren proiektutik abiatuta, gure elkarbizitzako plana aldatzeari ekin genion, babestea, integratzea, berdintasuna eta jazarpenaren, ziberjazarpenaren eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko elkartu ziren ikasle laguntzaileen lau kluben sorrerak gidaturik
Quiero saber más
Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko.  Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker,  konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko. 
Quiero saber más
Erosten dugunaren jatorria ezagutu ahal izateko, jarduera honetan, eguneroko gauza baten (galtza bakero arrunten) ekoizpenean esku hartzen duten herrialde ugariak agertuko dituen mapa bat egin beharko da, kontsumitzen ditugun gauza batzuk ekoizten diren baldintzez gogoeta egiteko eta, bide batez, kontsumitzaile garen aldetik, ekoizpen prozesuan betetzen dugun rola atzeman dezagun. Jarduera hau "Lurraren itzulia" testua irakurri eta funtsezko hainbat hitz (deslokalizazioa, transnazionala...) definitu ondoren, ordubetean burutzea planteatzen da.
Quiero saber más
Material honen helburua da egungo nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak ezagutaraztea, berak sortarazten dituen bidegabekeriak erakusteko. Gaiari hurreratzeko, lehen-lehenik, norberaren kontsumoaz gogoeta egitea proposatzen da, kontsumo hori, premiak eta nahikundeak asetzearekin lotzeko eta horretan publizitateak betetzen duen rolaz jabetzeko. Hortik abiatuta, merkataritzaren egungo adiera aberastasunak metatzeko bitartekotzat hartzen da, premiak asetzeko mekanismoa izan gabe. Ondoren, bi eta batzuen bitartez, merkataritzak hasieratik izan duen historia jorratuko da.   Hurrengo jarduerek azukrearen eta botiken inguruko kasu errealak planteatzen dituzte; horietan euskarri harturik merkataritza sistemaren eta bere botere-mekanismoen funtzionamendua nolakoa den erakutsiko da. Atzeneko jarduerek, mundu bidezkoago baterako urratsak emateko balio izan duten gizarte zibilaren egintza zenbait ezagutaraziko dizkigute. Horren guztiaren helburua...
Quiero saber más
Global express-eko edizio honetako helburua, lehortea gosete bilakarazten duten faktoreak ezagutu eta atzematea da. Bi irudi aztertzetik abiatuta, lehendabiziko jarduerak estereotipoak hautsi nahi ditu, herrialde berean bizi diren errealitate desberdinak erakutsiz. Ondoren, Etiopiako datu nagusiak bila ditzan eskatuko zaio ikasleari, herrialde horretako aspektu geografiko, sozial eta ekonomiko zenbaiten berri hartzeko eta horrela jasoriko informazioa eta hedabideen bitartez iristen zaiguna elkarrekin erkatzeko. Testu eta lekukotza zenbait irakurriz, ikusi ahal izango da herrialde horrek bizi duen giza krisia lehortearen ondorio bakarrik ez dela; aitzitik, lehortea pobreziari eta prekarietatezko egoera estrukturalari erantsi zaie eta herritarren bizi kalitatean du eragin latza: hemen ere, herritar xumearen oinarrizko eskubideak urratzen dira. Horretarako, krisi egoeran eragina duten...
Quiero saber más
Global express-eko edizio honetako helburua, era guztietako liskar armatuetan eragina duten aktore eta faktoreak ezagutu eta atzematea da. Era horretan, hedabide batzuek xede duten arazoen sinplifikazioa gainditu eta agerian uztea nahi da. Argazkien azterketa abiagune hartuta, lehendabiziko jardueraren xedea da irudiek sortarazitako sentimenduak azaleratzea eta liskar armatuen gordinkien nozitzen dituena biztanleria zibila dela erakustea. Egungo Iraken mapara eta izaniko itun eta hitzarmenetara so eginik ikusiko dugu, kolonizazioaren ondorioz, muga artifizialak dituen estatua dela Irak; horrek beste hainbat arazo ere erakusten ditu, hala nola egungo mugak eta bertan bizi diren nazionalitateenak bat ez etortzea. Horrela ikusten da kurdu herriaren drama, adibidez, Irak, Turkia, Siria eta Iranen sakabanaturik. Ondoren petrolioak gure bizimoduan...
Quiero saber más
Global express-eko edizio honetako helburua, Johannesburgen izaniko 2002ko Lurraren Gailurrean azterturiko gaiak eta lorturiko emaitzak ezagutu eta ikuspegi kritikotik aztertzea da. Argazkia behatzeak lehen jardueran Lurraren Gailurraren gaia sartzeko eta horren gaineko datuak (aktoreak, helburuak, etab.) ikertzeko aukera emango digu. Ondoren, prentsan bildutako datu zehatzak atzeman eta azterturik, gailur horretan jorraturiko kontu behinenei helduko zaie eta garapen iraunkor kontzeptuan sakondu ahalko da. Hurrengo jardueraren bidez, testu batzuk irakurtzetik hasita, Lurraren Gailurrean erdietsitako itunak aztertu ahal izango dira eta, era berean, horiek piztu zituzten erreakzioak eta emaitzarik ez lortzeko arrazoiak agerian geratuko dira. Azkenik, planetaren endekatzean norberak eta taldeak dituzten ardurez gogoeta eginaraziko zaio ikasleari eta ingurumen oreka indartzeko martxan jar...
Quiero saber más
Global express-en edizio honetan, hondamendi latz baten ondorioen (tsunamia) eta pobreziaren arteko lotura aztertzea eskatzen zaio ikasleari, ezbeharrari aurre egiteko martxan jartzen diren hainbat laguntza-motaz gogoeta egiteari esker. Lehen jardueran, ezbeharraz duen informazioa ikaskideekin partekatzeko ideia-erauntsian parte har dezan gomit egiten zaio ikasleari, galdera batzuk egin ostean. Ondoren, balizko lau herrialderi buruzko irakurketak euskarri hartuta, hedabideek gure, aldamenekoaren eta Hegoaldeko herrialdeen imajinaren pertzepzioan duten eragiteko moduaz gogoeta eginaraziko da. Horretarako, gelako ikasleak taldeka banatzea proposatuko da: fitxan agertzen diren kontuak taldetxo horiek konpondu beharko dituzte. Argazki batzuk aztertzeak, ezbehar latz baten (tsunamiaren, adibidez) epe labur eta luzerako ondorioak atzemateko ez ezik, konponbideak irudikatu eta arduradunak atzemateko aukera emango dio ikasleari....
Quiero saber más
Global express-en edizio honetako helburua, krisi sozio-ekonomiko larri batean —Argentinak 2002an bizi izan zuen hartan, adibidez— eragina duten mota guztietako aktore eta faktore ugariak identifikarazi eta ulertaraztea da. Irudien azterketa abiagune harturik, argentinar biztanleriarenganako enpatia sortaraztea nahi da ikaslearengan eta, bide batez, gai horren inguruan ezagutzen dituen kontzeptuak errepasatzea. Hurrengo jardueretan kontua da krisiaren zergatiak aztertzea eta bertako aktore nagusiak (kanpo-zorra, Gobernua eta “corralito" ezaguna, NMF, etab.) identifikatzea. Prentsako titular eta argazkien bitartez, Argentinan suertaturiko leherketa soziala aztertuko da, eltze-burrunbekin eginiko protesta eta guzti. Azkenean, krisiaren lau konponbidez eztabaidan jardun dezan eskatuko zaio ikasleari.
Quiero saber más