Johannesburgo: salba dezagun lurra? edo ez

Baliabideen bilatzailea

Johannesburgo: salba dezagun lurra? edo ez

Autorea: Sibila Vigna
Data: 2002
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express-eko edizio honetako helburua, Johannesburgen izaniko 2002ko Lurraren Gailurrean azterturiko gaiak eta lorturiko emaitzak ezagutu eta ikuspegi kritikotik aztertzea da. Argazkia behatzeak lehen jardueran Lurraren Gailurraren gaia sartzeko eta horren gaineko datuak (aktoreak, helburuak, etab.) ikertzeko aukera emango digu. Ondoren, prentsan bildutako datu zehatzak atzeman eta azterturik, gailur horretan jorraturiko kontu behinenei helduko zaie eta garapen iraunkor kontzeptuan sakondu ahalko da. Hurrengo jardueraren bidez, testu batzuk irakurtzetik hasita, Lurraren Gailurrean erdietsitako itunak aztertu ahal izango dira eta, era berean, horiek piztu zituzten erreakzioak eta emaitzarik ez lortzeko arrazoiak agerian geratuko dira. Azkenik, planetaren endekatzean norberak eta taldeak dituzten ardurez gogoeta eginaraziko zaio ikasleari eta ingurumen oreka indartzeko martxan jar daitezkeen egintza zehatzak adieraziko dira.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: