Global express-en edizio honetako helburua, krisi sozio-ekonomiko larri batean —Argentinak 2002an bizi izan zuen hartan, adibidez— eragina duten mota guztietako aktore eta faktore ugariak identifikarazi eta ulertaraztea da. Irudien azterketa abiagune harturik, argentinar biztanleriarenganako enpatia sortaraztea nahi da ikaslearengan eta, bide batez, gai horren inguruan ezagutzen dituen kontzeptuak errepasatzea. Hurrengo jardueretan kontua da krisiaren zergatiak aztertzea eta bertako aktore nagusiak (kanpo-zorra, Gobernua eta “corralito" ezaguna, NMF, etab.) identifikatzea. Prentsako titular eta argazkien bitartez, Argentinan suertaturiko leherketa soziala aztertuko da, eltze-burrunbekin eginiko protesta eta guzti. Azkenean, krisiaren lau konponbidez eztabaidan jardun dezan eskatuko zaio ikasleari.
Quiero saber más
Global express-en edizio honetan aztertzen dira Afganistango gerrak izan duen komunikabideen estaldura, irailaren 11ko atentatuen inguruko erantzun politikoak eta herritar musulmanen aurkako xenofobiaren areagotzea. Irudiak aztertzetik abiatuz, lehendabiziko jarduerak erakusten du biztanleria zibila dela gerraren ondorioak gordinkien nozitzen dituela. Ondoren, egoera horri mesedeak nork ateratzen dizkion aztertuko da, "terrorismoaren aurkako borroka" izeneko horren atzean ezkutatzen diren interesetako batzuk agerian utziz. Azkenean, mundu zabaleko gertakarien aurrean ikaslearen izpiritu kritikoa sustatzea eta, era berean, indarkeriaren kulturaren eta gerraren aurrean, jarrera kritikoak indartzea helburu duten lau eztabaida-gai aurkeztuko dira.
Quiero saber más
Kopenhageko Gailurrak izaniko garrantziaz eta horretan guk dugun arduraz gogoeta egiten da Global express-en edizio honetan. Irudi bat eta testu batzuen azterketan oin harturik, materialak hasieran nazioarteko gailur bat zertan den orokorki azaltzen du, Kopenhagekoa bereziki zehaztuz. Ondoren, datu estatistikoetan oin harturik, Kioton hartutako konpromisoez eta herrialdeak, banan-banan, horietako bakoitza gaur egun zein gradutan betetzen ari ez den gogoeta eginarazten du; hurrengoan klima aldaketaren ondorioak aztertzen ditu, horiek gordinkien zeinek nozitzen dituzten bereziki nabarmenduz. Lan hori, prentsa-berrien azterketa bidez egin da. Materialak, era berean, gure ekonomi ereduaren ahulezia nabarmentzen du (baliabide bakarra duen petrolioaren morrontzan dago) eta Hegoaldeko herrialdeek klima aldaketaren aurkako borrokan izaniko ekimenak ezagutarazi eta, estereotipoei alde eginik,...
Quiero saber más
Monografiko honetan elikabide, osasun eta pobreziaren arteko lotura identifikatzen da. Hasteko, gure elikatzeko azturez jabetzera dei egiten zaigu; ondoren, Hegoaldeko eta Iparraldeko hainbat herrialdetako zifren arteko desorekak erakusten dira eta Hegoaldeko biztanleriek nozitzen dituzten gaixotasun batzuen inpaktua nabarmentzen da, batzuek eta besteek botika berberak eskuratzeko egin behar dituzten ahaleginen desberdina erkatuz. Adibide horiei esker lortu nahi da: osasun zerbitzuak herri ondasun globaltzat baloratzea, gure bizimoduak Hegoaldeko osasunean duen eragina balioztatzea eta osasun-alorreko gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla berrestea. Material hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Material honen helburu nagusia osasuna eskubide unibertsaltzat aitortzea da. Iparraldeko herrialdeok, oro har, elikabide bariatua jasotzeko erraztasuna azpimarratu nahi da bertan. Bere elikaduraz eginiko ariketa bat abiagune harturik, osasunaren aldeko eta osasungarritzat jotzen diren elikagaiak zein diren aztertuz ematen zaio hasiera lanari. Kamerungo Ntonga neskaren hitzetatik abiatuta hainbat herrialdetako elikadura motak aztertuko dira mundu zabaleko elikagaien aniztasuna balioztatzeko, aniztasun kulturalaren isla diren aldetik. Lekuko batzuen hitzen bitartez, Hegoaldeko herrialde batzuetako egoera zein den ikusiko da eta, azkenean, munduko gizaki guztiok elikadura, ur eta osasun alderditik eskubide eta betebehar berberak dituztela agertarazteko eta, bide batez, Hegoaldeko osasun-gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla aitortzeko. Material hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Material honen xedea da elikadura gizaki ororen oinarrizko premia eta osasunaren funtsezko osagaietako bat dela agertzea. Iparraldeko herrialdeok, oro har, elikabide anitza jasotzeko erraztasuna azpimarratu nahi da bertan. Azaleko marrazkia abiagune harturik, osasuna orekatzea laguntzen duten eta osasungarritzat jotzen diren elikagaiak zein diren aztertzen da. Ondoren, hainbat herrialdetako elikabideak aztertuko dira, kulturen aniztasunaren agerpen gisa, mundu zabaleko elikagaien aniztasuna balioztatzeko. Material honetan osasuna denoi zor zaigun eskubidetzat berrestea nahi da. Testigantza zenbaiten bitartez ikusiko da Hegoaldeko herrialdeetan zein den egoera, azkenean munduko gizaki guztiek elikadura, ur eta osasun alderditik eskubide eta betebehar berberak dituztela agertarazteko eta, bide batez, Hegoaldeko osasun-gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla aitortzeko. Material hau lau eskola-saiotan...
Quiero saber más
Indarkeriarik Gabeko eta Bake Eskola Egunean (IGBE) abiagune harturik, bake-kulturaren inguruko gogoeta egiten da monografiko honetan. Era berean, kultura hori egunero lantzea beharrezkoa dela berresten da. Ondoren eta hainbat euskarri (bideoklip, film, etab.) aztertuz, indarkeriaren kultura determinatzen duten elementuak jorratzen dira. Era berean, etsaiaren irudia indartzen duten mekanismoak ulertarazten dira eta armak erabiltzearen zergati eta ondorioez gogoeta egiten da, horien merkataritza kontroletik at dagoela agertuz. Azkeneko jardueran ikasleari dei egiten zaio Bethek eta Kiko Venenok abesten zuten eta DVD formatuan salgai dagoen "Fuera de control" erdarazko kantutik paragraforik idatz dezan.
Quiero saber más
Ikaslearengandik gertuko diren eta elkarren kontra diharduten dauden bi kolektiboen azterketan abiaturik, material honek bortizkeriaren kultura determinatzen duten elementuak aztertu eta bestelako aukerak eskaintzen ditu. Era berean, hainbat motatako armak erakusten ditu, hala nola pertsonaren kontrako minak. Lehiaketa baten bitartez, ikasleak arma-merkataritzaz ikasleak informazioa jaso eta horren ondorio0ez jabetzea da bertako xedea. Azkenik, bake-eraikuntzazko esperientziak aurkeztu eta gerraren alternatiba gisa indarkeriarik eza berresten du.
Quiero saber más
Hainbat herri ipuinetan (hala nola Txano Gorritxo) oin harturik, monografiko honetan bake, bortizkeria eta liskarra konfliktoen inguruko gogoetaz ez ezik, liskarren aurrean hartzen ditugun jarrerez ere hausnarketa egiten da eta elkar laguntza eta elkarrizketa errazteko lanabesak eskaintzen dira. Adibide praktiko baten bitartez, sormena eta irudimena piztu nahi dira, konponbide bila. Bukaera emateko, Roberto Mozambikekoaren hitzak, gerra bizi izan zuen herrialde baten errealitatera ez ezik, hainbat estrategia eta programatara (lanabesak eta armak elkartrukatzea, adibidez) ikaslea gerturatzeko balioko du.
Quiero saber más
Monografiko honetan bake, indarkeria eta liskarra konfliktoen inguruko gogoetaz ez ezik, liskarren aurrean hartzen ditugun jarrerez ere hausnarketa egiten da eta elkar laguntza eta elkarrizketa errazteko lanabesak eskaintzen dira. Adibide praktiko baten bitartez, konponbide bila sormena eta irudimena piztu nahi dira. Bukaera emateko, Roberto Mozambikekoaren hitzak, gerra bizi izan zuen herrialde baten errealitatera ez ezik, hainbat estrategia eta programatara (lanabesak eta armak elkartrukatzea, adibidez) ikaslea gerturatzeko balioko du.
Quiero saber más
