Gaztelako

H5N1 birusaren gaineko informazioa emanez, botikak eskuratzea den problematikaz informazioa helaraziko zaie ikasleei. Horrela erdietsiriko informazioa eta hedabideetatik iristen zaiena elkarrekin erkatzearen helburua, gai horri buruz ikasleek beren iritzia sortzea da. Jarduera honekin lortu nahi da edonork botikak eskuratzeko duen eskubidea aintzat hartzekoa dela aitortzea eta hori galarazten duten mekanismoak eta eragileak identifikatzea. Horrek, aldi berean, jabetza-eskubidearen eta, osasun bizitzeko giza eskubide unibertsaletako bat denez, botikak eskuratzeko eskubidearen arteko dilemaren gaineko eztabaida piztuko du. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Uraren eskasia eta uraren kudeaketarekin loturiko arazoak agerian uzten dituzten grafikoak eta testuak irakurtzeari esker, horrelako baliabideen pribatizazioen adibide batzuk ezagutaraziko dira eta ura bezalako baliabide funtsezkoenen gabeziak edota baliabide horiek enpresa pribatuek kontrolatzeak eragiten dituzten arazoak mahai gainean jarriko dira. Bukaera emateko, gizarte mobilizazioen eredu gisa, bidegabekeriazko egoera zenbaiti amaiera eman dieten mugimendu sozial batzuen berri ezagutaraziko da. Jarduera honek bi ordu iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki bat eta testu batzuk irakurri ondoren, elikagaien subirautza galtzearen arriskua zein den ikasi ahal izango da. Bi testu —lehena, FAO erakundearena, bioteknologiaz eta, bigarrena, Kanadako nekazari batek Monsanto multinazionalarekin izaniko arazoei buruzko— irakurri ondoren, multinazionalen interesez eta hauek nekazarientzat dituzten ondorioez hipotesiak eraikiko dira. Emaniko datuek eztabaida hau irekiko dute: "Horrelako laborantzek behartsuenen elikabideen premiari erantzunik eman ahal liezaiekete?" Jarduera honek gutxienez bi ordu iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Lau argazki, bere narrazio eta guzti, aurkezteari esker, txiro edo behartsu izatearen adieraz gogoeta eginarazi nahi zaie partaideei. Funtsezko helburua, pobrezia kontzeptua identifikatzea da: oinarrizko premiak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ez izateaz gainera, nork bere bizitzaz erabakitzeko aukerarik ez izatea ere bada. Horrela, bai Iparrean, bai Hegoan, pobrezia absolutu eta pobrezia erlatiboaren artean bereizketa eginik, horiek sorrarazten dituzten zergatiez gogoeta egin beharko da. Txirotasuna aztertu eta ondorioz sortzen diren galderak erantzun ondoren, bi motatako pobrezia horiez eztabaida egingo da eta, gogoeta eta ezaugarri bereizgarrien laburbiltze gisa, taldearen barometroa taxutuko da. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, parte hartzaileei proposatuko zaie kontsumitzen dituzten ondasun eta zerbitzuen zerrenda egin dezaten, ezinbestekotzat eta bazter uzteko modukotzat jotzen dituztenez gogoeta egiteko. Banan-banako zerrenda egindakoan, elkarrekin lantzeko erabakiko da ondasun eta zerbitzuetatik zein jotzen diren oinarrizkotzat. Horrela, oinarrizko premiak landu eta eskubide unibertsaltzat har daitezen lortu nahi da. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Simulazio joko honetan parte hartzen duten pertsonek bizirik irauteko ezinbestekoa zer den pentsatu behar dute. Horri esker, oinarrizko premien eta sorturiko beharren arteko bereizketa sortu nahi da. Proposaturiko dinamika horrek, beste aldetik, konponbideak eta adostasuna bilatzeko gonbitea da. Bi ordu beharko lirateke jarduera hau burutzeko.
Quiero saber más
El Jueves aldizkariko komiki baten azterketa euskarri hartuta, merkataritzak nola funtzionatzen duen eta globalizazioak nolako ondorioak dakartzan ulertarazi nahi da jarduera honen bidez. Pertsonaiak aztertu eta sailkatu ondoren, kontzeptuak garbitzen eta elkarrekin lotzen lagunduko duen mapa kontzeptuala denek elkarrekin osatzea proposatuko da. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Agiri honetan Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren (IHP) garrantzia azpimarratzen da, eskola-heziketa hezkuntza- eta komunitate-sare sozialean txertaturiko zerbait gisa ulertzeko eta berarekin elkarreraginean. Herritargo aktiboa, elkarbizitzarako prestatua, balio demokratikoekin konpromisoa bereganatutakoa, erantzukizunaren etikaren bitartez giza eskubideen unibertsaltasuna defendatzen duena garatzeko hezkuntza hori ezin muga daiteke ikasgai baten ordutegi hutsera. Bai eskola curriculuma, bai ikastetxeko antolakuntza komunikazio eta partaidetzazko komunitate bakarra bihur daitezen beharrezkoa da, bertan ikasle-irakasleak, familiak, komunitatea, tokiko administrazioa, hezkuntza administrazioa, gobernuz kanpoko erakundeak eta partekatzeko historiak dituzten elkarte eta erakunde guztiak bertan txertaturik.
Quiero saber más
Intermón Oxfam-ek garatu du txosten hau, erakunde eta elkarteek parte har zezaten Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deituriko LOE garatze-prozesuari eginiko ekarpenekin. Txosten honen arabera, herritargo globalerako hezteak esan nahi du gure ikasleen balio, jarrera eta jokabideak pixkanaka alda daitezen heztea dela. Hori erdiesteko, ordea, ikasleak ikuspegi globaletik herritargoa egikaritzeko prestatu behar ditugu, elkarrenganako errespetua, aniztasuna lehenestea, giza eskubideen aurreko errespetua, ingurugiroarekiko errespetua eta kontsumo arduratsua sustatuz eta transbertsaltasunaren aldeko apustua eginez, argi eta garbi. Curriculumaren printzipio orientatzaile denetan herritargoak presente egon behar du etapa denetan, eta ezagutza-area denak blaitu behar ditu.
Quiero saber más
Bere hitzaldian Óscar Jarak gogoeta egin dezagun proposatuko digu, azken hogei urteotan parte hartu duen sareetan metaturiko eskarmentua abiagune izaki. Izan ere, 1981ean sortu zen eta Jara 1982tik gaur arte koordinatzaile izan duen Erdialdeko Amerika eta Mexikoko "Alforja" herri-hezkuntzarako sareari heldu dio bereziki. Artikulu honetan Óscar Jarak, bere iritziz, sarean landu beharko liratekeen hainbat aspektu eta gogoeta planteatuko ditu.
Quiero saber más