Eskolaren ikuspegiak sendotuta, espezialista handien hitza biltzen duen lan honen helburua herritar globalei buruzko eztabaida bultzatzea eta bideratzea da, pertsona, gizartea eta natura zaintzera bideratuko den hezkuntza lortuko bada. Horrela ulertuta, herritartasun globalerako hezkuntzak pertsona osoak prestatzen lagun diezaguke, etengabe aldatzen ari den mundu honetan era mesedegarrian esku hartzeko prestatuta daudenak eta guretzat, gure ingurukoentzat eta gure ondorengoentzat bizimodu iraunkorrari heltzeko gai izango direnak. Honakoa SM Fundazioaren materiala da eta Fundazio horrexen La escuela que queremos mugimenduan txertatua dago. Proposamenean Oxfam Intermonek parte hartzen du, Herritartasun Globalerako Hezkuntzari buruzko gure begirada emanez.
Quiero saber más
Material didaktiko honen helburuak dira zaintza-mundua ikusaraztea eta gure planetak eta gure buruak nozitzen duten arduragabekeriaren kausei buruz hausnartzea, geure burua zaintzen ikasteko, gure gertuko ingurunea eta harremanak zaintzeko eta gure planetaz arduratzeko. Abiatzeko, diagnostiko bat egitea proposatzen dugu. Ondoren, Antoine de Saint-Exupéryren Printze Txikia liburuan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatuko dugu, ikastetxearen edo gelaren errealitatera egokituta. Horrekin, sentsibilizazioa, hausnarketa, ezagutza, elkarrizketa eta konpromisoa bultzatzea nahi dugu eta, aldi berean, garatzen ari den ingurunean jarduteko estrategia zehatzak proposatzea. Material malgua eta irekia da, hainbat ibilbidetan barrena jorratzekoa. Horiek, bere aldetik, aukera eta beharretara egokitu daitezke, talde bakoitzaren errealitatearen, eskura dagoen denboraren eta hautatutako zainketen tamainaren arabera.
Quiero saber más
Gida honen helburua begi-bistakoa da: gazteekin lan egiten duten hezitzaile eta irakasleek GJHen inguruko hezkuntza hobe ulertzea eta horien zerbitzura egoteaz gainera, Herritargo Globalerako Hezkuntzaren (HGH) ikuspegiek eta metodologiek jardunbide egokiak nola susta ditzaketen aztertzea. Gidak, beste aldetik, eskoletan GJHen esparrua ikasleekin aplikatzearen abantailak eta erronkak ere jorratzen ditu. Baliteke, onartzen dugu, hezitzaileek GJH eta EKGekin konpromiso maila desberdinak izatea. Adiera horretan, gida hau sarrera gisa diseinatu da, bere material osagarri desberdin eta guzti, alor horretan eskarmentu handiagoa duten profesionalek gaiaren inguruan hausnartzen eta ikasten jarraitu ahal izan dezaten.
Quiero saber más
Ikasmaterial honen bitartez, gelan lantzeko baliabide praktiko bat eskaini nahi dugu, lehen hezkuntzako irakasleek, URA eskuratzeko oinarrizko eskubidearen inguruko gogoeta egitea susta dezaten. Horretarako, adin-taldearen arabera —6-9 urtekoak eta 9-12 urtekoak— hainbat jarduera proposatuko ditugu, gela bakoitzaren testuingurura hobeki egokitu ahal izateko. Horrela, 6 eta 9 urte bitarteko proposamenetik abiaturik, aholku gehigarriak emango ditugu 9 – 12 urte bitarteko ikasleekin jarduteko. Proposamen didaktikoa hiru saiotan antolatuko da, bakoitza bere jarduerekin. Era horretan, aurrera egin ahala, ikasleak mundu zabaleko errealitate desberdinen berri izan dezake ura eskuratzearen inguruan eta, era berean, gune batzuetan ikasitakoaz hausnarketa egin ahal izango du. Proposamen hau hurrengoek osatzen dute: irakasleentzako gidak, gelan banatzeko jarduera-fitxek eta jarduera jakin...
Quiero saber más
Bi urtean behin, Herritartasun Globalerako Hezkuntza izeneko Mintegiak eratzen ditugu. Tradizioz, Herritartasun Globalerako Sareko kideak bertara biltzen dira, egun gutxi batzuetan zehar hezkuntza eraldatzailearen etorkizuna aztertzeko eta irudikatzeko. Joan VIII.Mintegiaren memoriara >> 2019ko urriaren 25etik 27ra bitarteko edizio honetan, Sare barruan zein kanpoan 100 pertsonak parte hartu zuten. Asteburu horretan, hain zuzen, Agenda 2030en esparruan, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta hura Eskolatik abiaraztea lortu nahi izan genuen. Gizartearen aldaketa eragin dezakeen aldetik, hezkuntzaren inguruko gogoeta hori osatzeko, heziketatik prestakuntza eta aktibismoaren aldeko lana sustatu duten eragile batzuk izan ziren bertan. Herritartasun Globalerako Hezkuntzak (HGH) planteatzen duen eredu sozial eta politikoa hezkuntza-curriculumean transbertsal bilakatzea izan da mintegian landutako beste gai garrantzitsuetako bat. Horretarako,...
Quiero saber más
Klima-aldaketa mehatxu globala da eta mundu osoan milioika pertsonari eragiten die. Oraingo hezkuntza-baliabide honek klima-aldaketak pertsonentzat dituen ondorioetan jartzen du arreta: komunitateak zein eratan izaten ari diren kaltetuak eta erronka horiei aurre egiteko, erantzuteko eta egokitzeko. Baliabideen eta jardueren sekuentziaren xedea lehenengo gaian sakontzea da eta, ondoren, benetako ekintzara igaro. Hauek dira errekurtsoaren saioak: Saioa: Klimaren erronka Saioa: Nor da arduraduna? Saioa: Klima-aldaketaren eraginak Saioa: Klima aldaketari buruzko kontakizunak Saioa: Klima-aldaketari egokitzea Saioa: Klima-aldaketaren aurkako ekintzetara jotzea
Quiero saber más
Hezitzaileen Sareak herritargo globalentzat prestaturiko lankidetzazko lanaren emaitza den argitalpen hau hausnarketarako eta adibide praktikoetarako proposamen bat da, Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren izaera eraldatzaileari buruzkoa, eta, hezkuntza-ikuspegi horretarako, funtsezkoa da hezkuntza-ekintzak pentsamendu kritikoa, elkarrizketa, lankidetza, elkartasuna eta konpromisoa susta daitezen bideratzea, desberdintasunak eraldatzeko eta justizia soziala, ekitatea eta Garapena Ikuspegi metodologikoak, beraz, eraldatzailea ere izan behar du, eta prozesuekin batera doazen estrategiek eraldaketa sozial hori sustatu behar dute. Metodologia eraldatzaileak bat datoz herritartasun globalerako hezkuntzarekin, eta herritar globalentzako eskolak eraikitzen laguntzen duten prozesu metodologikoak, gure ustez, hiru oinarri desberdinetan oinarritu beharko lirateke: hezkuntzaren dimentsio eraldatzailea sustatzea, beste mundu posible eta beharrezko bat eraikitzeko; elkartasunean eta enpatia kosmopolitan oinarritutako ikuspegi sozioafektibo bat...
Quiero saber más
Esta experiencia recoge las distintas iniciativas de educación para la paz que, cada año, desde el curso 2012-2013 han llevado a cabo el grupo de la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global de Oxfam Intermon en Tarragona. En ellas se plantean varias actividades dirigidas a los centros educativos y pensadas para que participen las distintas franjas de edad Durante el primer trimestre, los centros participantes trabajan en el aula temáticas de no-violencia, paz y resolución pacífica de conflictos, y culminan el proyecto con la preparación de un acto conjunto de celebración del Día Escolar de la No Violencia y la Paz (DENIP) y de otras actividades participativas...
Quiero saber más
Gure eguneroko bizitzan hamaika ondasunez gozatzen gara baina, jakina, ez dira doakoak. Bizitzak ezinbestekoak dituen baliabide ugari horiek nork pagatzen ditu? Herritarrak, guk, zergen bitartez. Denok gara onuradun, baina ordainketak ez dira beti banatzen zuzen eta bidez. Global Express honetan zergasistemak nola funtzionatzen duen eta herritarren bizitzan nolako eragina duen azaldu nahi dugu.Proposamen didaktiko honetan agertzen diren jardueren ardatz teorikoa fiskalitatea da. Bestetik, lagungarriak izango dira funtsezko gaitasunak, osoko gaitasuna eta zeharkako elementuak ikasgelan lantzeko unean.
Quiero saber más
Este documento es una compilación de recursos sobre coeducación y género, de algunos de los temas tratados en el I Congreso Internacional de Coeducación y Genero que tuvo lugar el 27-28 de octubre 2018 en el Auditorio de la Universidad Carlos III en Madrid. (Lo sentimos, este recurso sólo está disponible en castellano)
Quiero saber más
