Jarduera honetako helburua,indarkeriaren eta beldurraren kulturaren transmisioan hedabideek duten rola aztertzea da. Black Eyed Peas taldearen Elephunk CDan datzan Where is the love? abestitik abiatuz, hedabideetan indarkeria kulturalaren normalizazioan, kontsumitzaile garen aldetik, betetzen dugun rolaz eta daukagun erantzukizunaz gogoeta egitea proposatzen da. Dinamika gisa, kanta eta letra entzutea eta, ondotik, taldeari eztabaidan aritzeko atea zabalduko dion galdetegi bat erantzutea planteatzen da. Kanta ingelesezko jatorrizko bertsioan edo, bestela, itzulirik jorratu daiteke. Jarduera honen iraupena ordubetea izango da, letra itzulirik arituz gero edo ordubeteko bi saio egin daitezke, letra jatorrizko bertsioan nahiago izatekotan.
Quiero saber más
Kontsumo arduratsua jorratuko duen lantegi honen helburu nagusia, ikasleek, kontsumitzaile diren aldetik, kontzientzia hartzea eta bestelako kontsumoa hobesteko proposamenak eta jarrerak garatzea da. Kontsumo arduratsura bideratutako hezkuntzak gizakia herritar global bihurtzen lagundu nahi du, pertsona hori kontzienteago, parte-hartzaileago, kritikoago, arduratsuago eta solidarioago izan dadin, justizia sozial handiagoa eta ingurune alorreko oreka egokiagoa izango dituen gizarte baten subjektu politikoa izango baita. Lantegia lau etapatan egituratu da: lehena motibatze eta arakatze jarduera da eta, ikasleek gai horren inguruko sentimendu eta ezagutza adierazteaz gainera, jardueraren xedeak ezagutzea izango du helburu. Bigarren etapak, kontsumo fenomenoarekin kontaktuan jartzeko eta fenomeno horrekin loturiko edukiak ezagutzeko aukera emango die ikasleei era atsegin eta dinamiko batez. Ondoren, berregituratze...
Quiero saber más
Jarduera honetan, Michael Moore amerikar zuzendariaren Bowling for Columbine pelikula ikusi eta eztabaidan aritzea proposatuko da. Filmaren bidez armen erabileraren eta indarkeriaren kulturaren zergatiak aztertuko dira. Dokumentalak, zuzeneko indarkeriaren erabilera sustatzen duten jarrerak azalerarazten duten balizko faktore batzuk adierazten ditu, hala nola jabetza-sentimendua, segurtasuna bilatzea, nagusitasun sentimendua... Filma ikusi aurretik, taldekide bakoitzari orri zuri bana partitzea proposatzen da, bertan norberak "Jendea zergatik hornitzen da armaz?" galderari hiru arrazoi eman diezazkion. Pelikula amaitzean, norberak emaniko arrazoiak taldean aurkeztuko dira eta taldekide guztiek ateratako ondorioekin txantiloi bat beteko da.
Quiero saber más
Zeinahi liskar armatuk populazio zibilarengan dituen ondorioak atzemateko balio duen jinkana da hau; honek, zehazki, gerra bat hastean milioika gizakik etxea utzi eta bizi beharreko exodoari helduko dio. Hainbat kontzeptu aztertuko ditu, hala nola pertsona errefuxiatua eta lekuz aldaturiko pertsona. Jokoaren dinamikak agindurik, lantaldea hobetsiko da, metodo horren arabera jardutez gero kide bakoitzak dituen trebezia eta gaitasunak taldeari eskainiko dizkiolako eta zailtasunak kolektibo gisa gainditzeak ematen duen asebetetzeaz gozatzeko aukera emango duelako. Jarduera bi saiotan garatzea planteatuko da: lehenean jinkana egingo da eta bigarrenean taldeko hausnarketa. Dinamika hau, hiru laguneko zortzi talde osatzeko aukera emango duen gela batean pentsatuz eratu da.
Quiero saber más
Eduardo Galeano-ren El miedo global poema irakurrita, beldurraren kulturaz gogoeta egiteko aukera ematen da. Horretarako, eztabaida eta gogoetarako ateak zabaldu behar dituzten hainbat galdera egingo dira: zergatik bizi gara beldurrez, nolako eraginak dituen jarrera horrek, bestela bizitzea posible ote den, etab. Pentsaera bakarraren gaia ere planteatzen da hemen eta ordubeteko saioan garatzea aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki bat irakurri ondoren, jarduera honetan gure erabakietan beldurrak duen eragina aztertzen da eta, ondotik, egungo gizartean segurtasun kontzeptuak zer adierazten duen hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, armak edukitzea zuzeneko indarkeriaren astungarri dela aitortzen du. Jarduera hau taldean, ordubetez gutxi gorabehera, garatuko da.
Quiero saber más
Istorio bat irakurtzetik abiatuta, eguneroko bizitzako egoera zenbaitekiko paralelotasunak bilatu eta istorioko hainbat elementu gure errealitateko pertsonaia edo erakundeekin identifikatzea da kontua. Igelaren narrazioa irakurri eta, ondoren, iruzkinez hainbat termino jorratu ahalko dira: objektibotasuna, inguruaren eragina, etc. Testuak helarazi digunaz denon artean ateratako ondorioak emango dio amaiera saioari. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Silvio Rodríguez-en Canción de Navidad (Gabon kanta) irakurri eta entzun ondoren, kontsumismoaz, pentsaera bakarraz eta elkartasunaz gogoeta eginarazi nahi zaie taldekoei. Hasiera emateko, abestia entzutea proposatzen da; ondotik, kantaren letra eta galdetegi bat banatuko zaizkie parte hartzaileei eta, azkenean, sortu diren interpretazio desberdinen artean eztabaida egingo da, azkenean abestiaren mezua adosteko. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki baten irakurketa bitartez bi kontzeptu (partaidetza soziala eta sentsibilizazio kanpaina) eta aldaketak eragiteko horien baliagarritasuna jorratuko dira. Etiopiak bizi duen lehorte gorriaz telebistak eman duen albistearen inguruan, tabernan, lagunarte giroan izaniko solasaldia jaso du komikiak. Albista horretan oin harturik, Nestlé firmak Etiopiako Gobernuari sei milioi dolar erreklamatzen dizkiola jakinarazi da. Egoera hori aurkeztean tabernan sortu den eztabaidak ikasleen taldean jorratu beharreko gogoetarako sarbide gisakoa izango da. Bakoitzak bere kasa komikia irakurri ondoren, eginiko galderez eta sentsibilizatze kanpainen baliagarritasunaz gogoetari ekingo zaio. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Argentinako gizarte-eztandari dagozkion irudi eta testuak irakurri eta aztertzearen bidez, herrialde horretako krisi ekonomikoaren zergatien konplexutasuna aurkeztuko da. Trukea milioika argentinarrentzat bizirauteko moduetako bat bihurtu du: bertako herritarrei formula honetaz baliarazi dien egoera sozioekonomiko baten adibide gisa aukeratu dugu kasu hau. Testua irakurri eta eginiko galderei erantzun ondoren, gaia bere tokian finkatzen lagunduko duen gogoeta bat denen artean egin beharko da. Jarduera honek ordubetea iraun dezan planteatu da.
Quiero saber más
