Gaztelako

Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Nazioartean aintzat harturiko lan-eskubideetako batzuk ezagutarazteaz gainera, estatuan lan-eskubide horien zein gradutan betetzen diren aztertzen da, gertuenekotik abiatuta. Horretarako, ikasleari proposatzen dio senitartekoei inkesta egin diezaien. Era berean, gizaki guztiok, duintasunez biziko bagara, bete beharreko oinarrizko premiak ditugula agertzen du material honek, argi eta garbi eta, jolas baten bitartez, nazioarteko egungo merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten ditu. Jarduera horien xedeak bi dira: bidegabekeria nozitzen duten Hegoaldeko langileenganako sentsibilizazioa sorraraztea da eta, eta emakumea galtzaile nagusitzat hartzea, bere lana Hegoaldeko herrialde gehienetako famili sarreren euskarria den arren. Azkenean, kontsumitzaile garen aldetik, geure kontsumo kritiko eta arduratsuari esker, bete dezakegun papera eta eragin...
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Momema Bangladeshko neskak emaniko testigantzan oin harturik, ordainduriko lana galdutakoan oinarrizko premiak bete ezinik dabiltzan gizaki eta familien errealitatera hurbilduko gara. Era berean, emakume horren hitzak erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Mobilizazio kontzeptua ere jorratzen da material honetan, heziketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz, giza katea osatu zuten Dhakako neska-mutilak euskarri harturik Monografiko hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Baina Asha eta Tessa Bangladeshko ama-alaben historiak argi asko erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Materialak, bidezko merkataritza ere aztergai harturik, gizakiaren oinarrizko premiak zertan diren jorratuko du Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko eratu da.
Quiero saber más
Esperientzia honetan Herritargo Globalerako Hezkuntzako (HGH) edukiak aplikatu dira Gironako Santa Eugenia Bigarren Hezkuntzako Institutuko harrera-ikasgeletan. Harrera-ikasgelak, ikasle etorkinen harrera linguistikoa bideratzeko baliabidetzat soilik hartzen badira ere, HGHrako proposamenak gauzatzeko aukera ematen duten espazio pribilegiatuak dira. Harrera-ikasgelan gauzatzen den hezkuntza praktika hau, Intermón Oxfam-ek antolaturiko "Herritargo globalerako Hezkuntza" ikastaroan sortu eta 2007ko urtarriletik ekainera arte garatu zen. Alderdi praktikoa harrera-ikasgelako ikasleekin garatzen da, 17 herrialdetatik etorritako 50 gazte bertan direla. Praktika hori 2007-2008 ikasturtean gorpuztu zen lau ikasle-talderekin.
Quiero saber más
San Ignacio, El Negrito, Yoro-ko (Honduras) San Ignacio Zentro teknikoan garatutako esperientzia honetan jorratzen da Planetaren hondatze prozesuan gure esku hartzeak duen eragina. Gazteek eta komunitateek ingurugiroarekiko bestelako jarrera eta jokaerak har zitzaten xedez hainbat jarduera burutu ziren. 2008 urteko Munduak Elkarrekin Lotuz programan parte hartzeari esker sortu zuten, klima aldaketa gai harturik, ziklo komuneko hirugarren mailako 31 ikaslek. Bai ikasgelan, bai komunitatean ikerketak, elkarrizketak eta talde-lanak erabili ziren praktika burutzeko. Ikasitako guztia gainerako ikaskideei erakutsi zitzaien, hitzaldi eta ikus-entzunezko aurkezpenetan. Era berean, hiriko telesaio batean parte hartu zuten egileek eta, horri esker, telefonia mugikorreko antenek inguruko populazioaren osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzeko beka eskuratu zuten.
Quiero saber más
"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu. Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko. Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da...
Quiero saber más
Artikulu honetan, herritargora begirako heziketa-proposamen baten ebaluazio esperientzia aurkeztuko dugu: Interm?n Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzentzen dien Global express izeneko baliabide pedagogikoa, hain zuzen. Sei ataletan egituratu dugu diskurtsoa: lehen bietan, sarrera era material didaktikoaren aurkezpena; ondoren, artikuluaren enborrean garatzen dira marko teorikoa, marko enpirikoa eta ebaluazio emaitzak; azken atalean, ondorioak eta hobetzeko proposamenak agertzen dira. Ondorioek frogatzen dutenez, herritartasun alorreko gaitasunak sortzen laguntzen du materialak: batetik, Global express-ek ikasleari errealitatearen ikuspegi enpatikoagoa izan dezan eta hainbat problematika global uler ditzan errazten dio; bestetik, ordea, eraldaketa sozialeko egintzak burutu ditzaten, ikasleen gaitasunean? eragiteko unean, ez du emaitza onik lortzen. Artikulua, Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Herritargo eta Balioen Heziketako Masterraren amaierako lana da.
Quiero saber más
Oscar Jara Holliday, Estudios y Publicaciones Alforja (San José, Costa Rica) zentroko zuzendari nagusi eta CEAAL-en (Latinoamerikako Gizaki Helduak Hezteko Kontseilua) Bizipenen Sistematizazioa Sostengatzeko Egitarau Latinoamerikarreko koordinatzaile izaki, hezkuntza-bizipenen sistematizazio prozesua betetzeko xedez, maila teoriko eta praktikoko orientabideez osaturiko gida interesgarria aurkeztuko digu. Matinal aldizkariarentzako elkarrizketa batean Oscar Jarari jasotako hitzetan (Kaidaran ere ikusiko dituzue), “Bizipenen sistematizazioaren funtsezkoa zertan datza? Praktikaren inguruan eta praktikan euskarri hartutako gogoeta eta interpretazio prozesua da, bizipen horretan esku hartu duten faktore objektibo eta subjektiboen berreraikuntza eta antolamenduan oinarriturik egiten dena, ikaskuntzak ondorioztatzeko eta denen artean partekatzeko. Horregatik, bizipen baten dokumentazio, kontakizun edo berreskurapen historiko hutsa —bera gertarazteko beharrezko ariketak badira ere—, ez dira "bizipenen sistematizazioak", berez....
Quiero saber más
Artikulu honetan Alessio Surian-ek "Kultur aniztasunaren inguruko lana ikastetxean" delako gaiari heldu dio. Dagoeneko kultur aniztasunari buruzko lanean mende erdia bete dugun honek ekarri gaitu ikastetxean gaitasun interkulturalak daukan garrantzia jorratzera. Gaia landu duten hainbat egileren proposamenak aurkeztu dizkigu Surian-ek. Alessio Surian Paduako (Italia) Unibertsitatean dabil, hezkuntza eta partaidetzazko politika gaietan hezitzaile eta aholku-emaile. Lana Herri Politiken Laborategian eta Biztanleen Nazioarteko Aliantzaren Hiri Unibertsitate Herritarrarekin, besteak beste, egiten du. Europar Kontseiluaren Ipar-Hegoa Zentroan Osoko Hezkuntzarako Egitarauaren koordinatzaile izan zen.
Quiero saber más
2010eko urriaren 30etik azaroaren 1era Escorial-en (Madril, Espainia) “Herritargo globalerako begira heztea” IV. Mintegia antolatu zuen ECG Sareak, bertara Espainia, Portugal eta Kubatik laurogeita hamar lagun eta hezitzaile inbitatu bildu zituelarik. Hiru egunetan barna ikuspegiak trukatu eta hezkuntza-bizipenak jorratu zituzten, Sarea topagune eta elkarlaneko gunetzat indartu eta sendotzeko xedez. Topaketaren ardatz biak irakaslea, aldaketarako eragile eta migrazio fenomenoa, gizarte-eredu berri bat eraikitzeko aukera izan ziren. Lanak hiru multzotan antolatu ziren. Lehenaren funtsa herritarren partaidetza izan zen, euskarriak hauen gainean: bakegintzazko hainbat esperientzia (Euskal Herria), komunitate-liderren trabatzea (Kuba), udalerrian ikasleek parte hartzea (Almassora, Castello) eta kontsumo arduratsua (Opcions aldizkaria). Bigarren multzoan, Paduako (Italia) Unibertsitateko Alessio Surian eta Gironako santa Eugènia Institutuko Joan Gratacós irakaslearen ponentzia eta kontrapuntua abiagune...
Quiero saber más