Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetan, ikastetxeko jolastokia protagonista bilakatuko da. Toki hori aproposa da guneak partekatzeko, aniztasunari ateak zabaltzeko. Eskolako jolastokian ohikoak diren gertaldietan oin harturik, jarduera batzuk proposatuko dira, hainbat gairen inguruko gogoeta bideratzeko: etxeko lanak, zaintze lanak, estereotipoak, diskriminazioa, etab. Amaiera emateko, proposamena jorratzean topatu den guztia laburbildurik azalduko duen elkarlaneko ipuina idaztea proposatuko dugu.
Quiero saber más
Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más
Esperientzia hau Oscar Wilderen “Printze zoriontsua” ipuinetik abiatzen da, bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean gure enpatia luzatu eta gure begiak zabaltzeko beharraz eta estereotipoez gogoeta egin dezagun. Antzerki obrara joan aurreko lanetik eta “Printze zoriontsua” ipuinaren egokipen bat irakurtzetik abiatuta, historiak bidalitako mezuaz eta gela eta gizartearen arteko paralelotasunaz gogoeta egin dugu ikasleekin batera. Debate honetatik, gizartea eta gizakiak bereizten dituzten horma-mota zenbait sortu ziren (horma pertsonalak, sozialak, estrukturalak, etab.). Hortik ateratako ondorioek, gerora, migrazio-fluxuen gaian sakontzeko balio izan zuten: pertsona askok jatorriko herrialdeetan bizi dituzten —eta, horregatik, bertatik ihes egin behar izaten duten— arazo ekonomikoak eta “bidegabekeriazko” egoerak.
Quiero saber más
Gogoeta bidezko sortze-prozesuetan kokatu eta sen pedagogikoz bizituriko proposamen pedagogikoak lantzea, ikastetxea topaketen, jakite partekatuen eta harremanen gune bihurtzeko helburuz, planteamendu artistikoetatik begiratuta. Funtsezkoa da hor nortasun pertsonal eta kolektiboaren garapena erraztuko duen giroa sortzea; hizkera pedagogiko berdin edo berbera bilatzea, egiazko curriculumaren inguruan eta ikasleen araberako printzipio partekatuak izaki; azkenik, eskola familiei eta, hedapenez, gizarte osoari, irekita. Gure iritziz, eskolatik gune-giroaren potentzialtasunak aldarrikatu eta berrasmatu behar ditugu. Eskolak izan behar du gure izaeraren ispilu eta komunikaziorako, bitartekaritzako elementua, esku-hartze ugari erraztu eta indartuko dituena.
Quiero saber más
Ebaluazioa —ikaslea entzute modura hartua— eta horren emaitzak hezkuntza-praktikara aplikatzea balioesteak bultzatu gintuen, denon artean, gaitasun pertsonalaren bilakaeran bila has gintezen. “Ez gara jardunbide egokien egile, bilatzaile baizik". “Gure aditzak gerundioan jokatzen dira, martxan jarritako prozesuak baitira". “Irakasleak irakatsi, ikasleak ikasi" eskema egokitzea nahi dugu; ikaslea bere ikaskuntzaren autore eta protagonista eta irakaslea, berriz, arazoen sortzaile eta bideratzaile izan daitezen saiatuko gara. Honakoa gure ikasle guzti-guztietara zuzentzen diete irakasle den-denek; horrez gainera, familia, elkarte eta erakundeen elkarlanari esker gorpuzten da proiektua, horiek gure ikastegian eragin zuzena baitute.
Quiero saber más
Bake Gune Eskola Proiektuaren barnean, ikastetxeko ikasleek antolatutako "eskolako baratzea" sortu da, Lehen Hezkuntzako 6.eko ikasleek babesturik eta maila guztiak (lehenetik bosgarrenera) inplikatuta, “Nuestro Huerto Cooperativo” Ikaskuntza Kooperatiboko Taldeen bitartez. Proiektuko helburu orokorra, ikasleen lan globalizatuaren eta garapen orokorraren mesedetan jardutea, landa-lana sustatuz eta bizitzarako oinarrizkoak diren gaitasunen garapenari begira, ezaguera, prozedura eta jokabideak baliatuz. Praktika honen garaikide Munduak Elkarlotuz (Oxfam Intermón-en proposamen pedagogikoa) ekimenaren garapena izan zelarik, bertan, 6. graduko ikasleekin batera, elikadura-justiziaren eta kontsumo arduratsuaren problematikari heldu genion. Horrela sartu ahal izan zen Hezkuntza Bereziko Gela, “Vamos a comprar alimentos” lan-proiektuaren bidez.
Quiero saber más
Idazlan honen bitartez, herritargo globalera begirako hezitzaile sareko Malagako irakasle taldearen eguneroko lanera gerturatuko gaitu autoreak. Egitasmo horretan, 2010-2012 eperako hezkuntza-esperientzien sistematizazio eta auto-prestakuntza proiektua garatzen da eta hiru atalek osatua dago: 1) Herritargo globalera begirako hezkuntzaren oinarriak; irakaslea, aldaketa-eragile; 2) Herritargo globalera begirako hezitzaile sarearen aurkezpena; antolakuntza-eredua eta horren gorpuztea lurralde-eremuan; 3) Malagako taldea osatzen duten irakasleen aurkezpena, antolamendua, lanean aritzeko era, hezkuntza alorrean duen eragina. Bestela adierazteko, sareko hezitzaileen eguneroko lana ikusgarri agertzen da, auto-prestakuntzaren bidez proposamenak egitea eta ezagutza teoriko-praktikoa menperatzea sustatuz, helburu jakin batekin, hots, eskolan hezkuntza-eredu humanista eta herritargo globalaren aldekoa bultzatzeko balioko duten hezkuntza-prozesuak sortzea.
Quiero saber más
Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako. Eskola da estereotipoak txikitzeko eta desberdintasuna aberaste-iturri bihurtzeko gunea. Esperientzia honetan aurkeztu den Gamo Diana ikastegiko Kulturartekotasunezko egitarauaren helburuak dira: ikasle etorkinak integratu eta egokipena laguntzea, jasotze-prozesuan taldearen inplikazioa erdiestea eta ikastegian bizi diren kultura guztiak hezkuntza-komunitate osoari ezagutaraztea. Bi jarduera-bidetatik garatuko da egitaraua: ikasleekiko zuzeneko esku-hartzea eta tutoretzentzako jardueren planifikazioa.
Quiero saber más
Geure irakasgaiarekin aurrera jarraitu ahal izateko, irakasleok maiz uste dugu ikasgelako gatazka eta liskar guztiak geuk konpondu behar ditugula. Egunez egun bizi ditugun arazoak aintzat hartzea (hortaz, edozein modutan ez konpontzea) biziki garrantzitsua da. Esperientzia honek aurkezten duen metodologiari esker ikasleek gatazka jakin baten gogoeta egiten, besteren ikuspegiak ulertzen eta bidezko konponbide adostua bilatzen ikasiko dute. Liskar edo gatazkarik sortzen denean jartzen da praktikan ikasleen, ikasle eta irakasleen, ikasle eta gurasoen edo irakasleen artean.
Quiero saber más
Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute. Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da. Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta,...
Quiero saber más