Ikasmaterial honen bitartez, gelan lantzeko baliabide praktiko bat eskaini nahi dugu, lehen hezkuntzako irakasleek, URA eskuratzeko oinarrizko eskubidearen inguruko gogoeta egitea susta dezaten. Horretarako, adin-taldearen arabera —6-9 urtekoak eta 9-12 urtekoak— hainbat jarduera proposatuko ditugu, gela bakoitzaren testuingurura hobeki egokitu ahal izateko. Horrela, 6 eta 9 urte bitarteko proposamenetik abiaturik, aholku gehigarriak emango ditugu 9 – 12 urte bitarteko ikasleekin jarduteko. Proposamen didaktikoa hiru saiotan antolatuko da, bakoitza bere jarduerekin. Era horretan, aurrera egin ahala, ikasleak mundu zabaleko errealitate desberdinen berri izan dezake ura eskuratzearen inguruan eta, era berean, gune batzuetan ikasitakoaz hausnarketa egin ahal izango du. Proposamen hau hurrengoek osatzen dute: irakasleentzako gidak, gelan banatzeko jarduera-fitxek eta jarduera jakin...
Quiero saber más
Klima-aldaketa mehatxu globala da eta mundu osoan milioika pertsonari eragiten die. Oraingo hezkuntza-baliabide honek klima-aldaketak pertsonentzat dituen ondorioetan jartzen du arreta: komunitateak zein eratan izaten ari diren kaltetuak eta erronka horiei aurre egiteko, erantzuteko eta egokitzeko. Baliabideen eta jardueren sekuentziaren xedea lehenengo gaian sakontzea da eta, ondoren, benetako ekintzara igaro. Hauek dira errekurtsoaren saioak: Saioa: Klimaren erronka Saioa: Nor da arduraduna? Saioa: Klima-aldaketaren eraginak Saioa: Klima aldaketari buruzko kontakizunak Saioa: Klima-aldaketari egokitzea Saioa: Klima-aldaketaren aurkako ekintzetara jotzea
Quiero saber más
Esta experiencia recoge las distintas iniciativas de educación para la paz que, cada año, desde el curso 2012-2013 han llevado a cabo el grupo de la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global de Oxfam Intermon en Tarragona. En ellas se plantean varias actividades dirigidas a los centros educativos y pensadas para que participen las distintas franjas de edad Durante el primer trimestre, los centros participantes trabajan en el aula temáticas de no-violencia, paz y resolución pacífica de conflictos, y culminan el proyecto con la preparación de un acto conjunto de celebración del Día Escolar de la No Violencia y la Paz (DENIP) y de otras actividades participativas...
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da denon artean ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero praktikatu behar duguna erabakitzea eta, azkenean, ondorioak jasoko dituen horma-kartela egitea. "Ur pozoituaren historiak" eta "Ura eskas dagoenean: lehortea" jarduerei amaiera emango dien saioan egiteko eratu da. Jarduera honetan, partaidetzazko metodologia baten bitartez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Ginkana honen bitartez, ikasleari munduko merkataritza eta ekonomiaren funtzionamendua ez ezik, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua diren alternatibak hurreratu nahi zaizkio. Era askotako ikerlanak egiten dituen detektibe agentzia bateko kideak dira haurrak. Halako batean jaso duten eskutitzean gobernuz kanpoko erakunde batek ikerketa berezi samar bat egin dezaten eskatuko die: eguneroko artikuluez egin beharko dituzte era desberdinetako ikerlanak lau ikasleko lantaldeetan eta, lana arrakastaz burutuko badute, hainbat lekukotza ezagutu beharko dituzte. Jarduera honek ordubetea irautea aurreikusten da; horri, prestakizunek hartuko duten beste ordu erdia ere erantsi behar zaio
Quiero saber más
Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko, lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko. Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker, konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko.
Quiero saber más
Material honek egungo nazioarteko merkataritza sistemari heltzen dio ikaslearen testuinguruan oin harturik. Ildo horretatik, eguneroko esperientzian oinarrituta, merkataritza eta merkatua kontzeptuak landuko dira, adinean adinari egokituriko teknikez baliatuz. Laura protagonista duen ipuina irakurriz, hemen proposatzen diren jarduerak merkataritza oro har eta elikagaiak, zehazki, aztertzera zuzenduko dira. Horretarako, era askotako jarduerak egitea proposatzen da: mapekin aritzea, azoka baten inguruko joko sinboliko bat, irudiak aztertu eta irakurketak ulertzea, letra zopak, etc. Horien denen helburuak hauek dira: batetik, nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak ezagutarazi, horietaz gogoeta egin eta horien aurrean jarrera hartzea; bestetik, sistema ekonomikoaren, oinarrizko premien eta gizakiari zor zaizkion eskubideen artean loturak ezartzea. Koaderno honekin, gainera, Iparreko populazioaren kontsumoaren eta...
Quiero saber más
Material honen helburua txirotasun kontzeptua adiera zabalean jorratzea da, oinarrizko premien eta pobreziaren arteko loturak ezarriz. Kontakizun baten bidez, heldutako gaiak geroago aztertzeko ikaslearen interesa piztu nahi da, jorratu beharreko kontzeptuetarako lehen hurrenkera eginez. Bere bola magikoari esker, Ale haur espainiarrak Malirako bidaia egin eta han Keitaren adiskide egingo da. Keitaren familia egoera larrian dago, anaia txikia gaixo dagoelako. Bi haurrak bidean jarri eta eskualdeko petrikiloaren bila joango dira, herrialde txirotuetan dauden osasun-estaldurako gabezia latzak erakutsiz. Bidaia luze horretan, bidegabeko egoera ekonomikoa hautemango aurkituko haurrek. Mundu osoko kotoi-ekoizlerik handienetako bat da Mali baina langintza horretan diharduten laborariak ez ezik herrialde osoa ere pobrezian bizi dira, nazioarteko merkataritza-arauak bidegabeak direlako. Proposaturiko...
Quiero saber más
Material honen helburu nagusia osasuna eskubide unibertsaltzat aitortzea da. Iparraldeko herrialdeok, oro har, elikabide bariatua jasotzeko erraztasuna azpimarratu nahi da bertan. Bere elikaduraz eginiko ariketa bat abiagune harturik, osasunaren aldeko eta osasungarritzat jotzen diren elikagaiak zein diren aztertuz ematen zaio hasiera lanari. Kamerungo Ntonga neskaren hitzetatik abiatuta hainbat herrialdetako elikadura motak aztertuko dira mundu zabaleko elikagaien aniztasuna balioztatzeko, aniztasun kulturalaren isla diren aldetik. Lekuko batzuen hitzen bitartez, Hegoaldeko herrialde batzuetako egoera zein den ikusiko da eta, azkenean, munduko gizaki guztiok elikadura, ur eta osasun alderditik eskubide eta betebehar berberak dituztela agertarazteko eta, bide batez, Hegoaldeko osasun-gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla aitortzeko. Material hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Hainbat herri ipuinetan (hala nola Txano Gorritxo) oin harturik, monografiko honetan bake, bortizkeria eta liskarra konfliktoen inguruko gogoetaz ez ezik, liskarren aurrean hartzen ditugun jarrerez ere hausnarketa egiten da eta elkar laguntza eta elkarrizketa errazteko lanabesak eskaintzen dira. Adibide praktiko baten bitartez, sormena eta irudimena piztu nahi dira, konponbide bila. Bukaera emateko, Roberto Mozambikekoaren hitzak, gerra bizi izan zuen herrialde baten errealitatera ez ezik, hainbat estrategia eta programatara (lanabesak eta armak elkartrukatzea, adibidez) ikaslea gerturatzeko balioko du.
Quiero saber más