Lauraren urtebetetzea

Baliabideen bilatzailea

Lauraren urtebetetzea

Autorea: Sibila Vigna
Data: 2003
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 8 eta 10 urte
Hizkuntza: Euskara, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Material honek egungo nazioarteko merkataritza sistemari heltzen dio ikaslearen testuinguruan oin harturik. Ildo horretatik, eguneroko esperientzian oinarrituta, merkataritza eta merkatua kontzeptuak landuko dira, adinean adinari egokituriko teknikez baliatuz. Laura protagonista duen ipuina irakurriz, hemen proposatzen diren jarduerak merkataritza oro har eta elikagaiak, zehazki, aztertzera zuzenduko dira. Horretarako, era askotako jarduerak egitea proposatzen da: mapekin aritzea, azoka baten inguruko joko sinboliko bat, irudiak aztertu eta irakurketak ulertzea, letra zopak, etc. Horien denen helburuak hauek dira: batetik, nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak ezagutarazi, horietaz gogoeta egin eta horien aurrean jarrera hartzea; bestetik, sistema ekonomikoaren, oinarrizko premien eta gizakiari zor zaizkion eskubideen artean loturak ezartzea. Koaderno honekin, gainera, Iparreko populazioaren kontsumoaren eta Hego aldeko langile eta nekazarien ahulezia ekonomikoaren arteko loturak agerian utzi nahi ditugu, nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak bizi dituzten pertsonekiko elkartasuna lortzea eta egoera aldatzen lagunduko duten egintza indibidual eta kolektiboak proposatzea azken helburuak izaki.
Helburuak:
Material hau, lehen eta bigarren hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eskaintzen dituen Merkataritza bidezkotasunez maleta pedagogikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: