Ikasmaterial honen bitartez, gelan lantzeko baliabide praktiko bat eskaini nahi dugu, lehen hezkuntzako irakasleek, URA eskuratzeko oinarrizko eskubidearen inguruko gogoeta egitea susta dezaten. Horretarako, adin-taldearen arabera —6-9 urtekoak eta 9-12 urtekoak— hainbat jarduera proposatuko ditugu, gela bakoitzaren testuingurura hobeki egokitu ahal izateko. Horrela, 6 eta 9 urte bitarteko proposamenetik abiaturik, aholku gehigarriak emango ditugu 9 – 12 urte bitarteko ikasleekin jarduteko. Proposamen didaktikoa hiru saiotan antolatuko da, bakoitza bere jarduerekin. Era horretan, aurrera egin ahala, ikasleak mundu zabaleko errealitate desberdinen berri izan dezake ura eskuratzearen inguruan eta, era berean, gune batzuetan ikasitakoaz hausnarketa egin ahal izango du. Proposamen hau hurrengoek osatzen dute: irakasleentzako gidak, gelan banatzeko jarduera-fitxek eta jarduera jakin...
Quiero saber más
Klima-aldaketa mehatxu globala da eta mundu osoan milioika pertsonari eragiten die. Oraingo hezkuntza-baliabide honek klima-aldaketak pertsonentzat dituen ondorioetan jartzen du arreta: komunitateak zein eratan izaten ari diren kaltetuak eta erronka horiei aurre egiteko, erantzuteko eta egokitzeko. Baliabideen eta jardueren sekuentziaren xedea lehenengo gaian sakontzea da eta, ondoren, benetako ekintzara igaro. Hauek dira errekurtsoaren saioak: Saioa: Klimaren erronka Saioa: Nor da arduraduna? Saioa: Klima-aldaketaren eraginak Saioa: Klima aldaketari buruzko kontakizunak Saioa: Klima-aldaketari egokitzea Saioa: Klima-aldaketaren aurkako ekintzetara jotzea
Quiero saber más
Esta experiencia recoge las distintas iniciativas de educación para la paz que, cada año, desde el curso 2012-2013 han llevado a cabo el grupo de la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global de Oxfam Intermon en Tarragona. En ellas se plantean varias actividades dirigidas a los centros educativos y pensadas para que participen las distintas franjas de edad Durante el primer trimestre, los centros participantes trabajan en el aula temáticas de no-violencia, paz y resolución pacífica de conflictos, y culminan el proyecto con la preparación de un acto conjunto de celebración del Día Escolar de la No Violencia y la Paz (DENIP) y de otras actividades participativas...
Quiero saber más
Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko, lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko. Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker, konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko.
Quiero saber más
Hiru adiskideren istorioa oinarri harturik, material honek bestelako errealitateak ez ezik, bizitzeko, elikatzeko eta gainerakoak egiteko bestelako erak ezagutaraziko zaizkigu eta, gainera, horiek gizakien oinarrizko premiak zein diren gogoeta egiteko aukera emango digute. Eskolara bidean, hiru lagunei ustekabean estralurtar bat agertu zaie. Abentura osoa laurek elkarrekin biziko dute. Istorio horri esker, lehengaien jatorria eta ziklo naturala ezagutuko ditugu, lanaren baliora gerturatuko gara eta ondasun eta zerbitzuekin, publizitatearekin, kontsumoarekin eta besterekin loturiko hainbat alderdi aztertuko ditugu. Edukia era guztietako jardueretan landuko da: letra zopa bat, elika ohituren inguruko inkesta bat, irudian eta musikan oinarrituriko lan bat, gaileta batzuk egitea, etab.Materialaren helburua besteenganako errespetu eta laguntasunezko jarrerak sustatzea� ez ezik, bestelakotasuna aberasgarritzat...
Quiero saber más
Material honekin, lehorteak eta gosetea bereizgarri omen dituen Etiopia herrialdeko adibide baten bidez, pobreziaren gaian sakondu nahi da. Kidaneren historia erabateko pobreziaren isla da: bertan agertzen dira aukeren gabezia, erantzunkidetasunik eza, desberdintasuna, bazterkeria eta bizitzeko oinarrizkoak diren premiak betetzeko ezintasuna. Pertsona askok bizi dute pobreziaren errealitatea eta hainbat bidetatik barrena iristen da gure haurrenganaino, txiki-txikitandik iritsi ere. Informazio horiek, ordea, haurrei helarazten zaizkie inolako gogoetarik gabe edo, bestela, iruzkin topiko eta erredukzionisten laguntzaz. Kidane da gure protagonista: etxetik ihes egin beharko du muturreko lehorteak bultzaturik, egun asko-askotan oinez eginez. Halako batean, familiak bizitokia bilatuko du baina handik ere alde egin beharko dute, ospitale bat atzemateko, arreba txikia gaixo baitago. Gurasoek...
Quiero saber más
Material honen xedea da elikadura gizaki ororen oinarrizko premia eta osasunaren funtsezko osagaietako bat dela agertzea. Iparraldeko herrialdeok, oro har, elikabide anitza jasotzeko erraztasuna azpimarratu nahi da bertan. Azaleko marrazkia abiagune harturik, osasuna orekatzea laguntzen duten eta osasungarritzat jotzen diren elikagaiak zein diren aztertzen da. Ondoren, hainbat herrialdetako elikabideak aztertuko dira, kulturen aniztasunaren agerpen gisa, mundu zabaleko elikagaien aniztasuna balioztatzeko. Material honetan osasuna denoi zor zaigun eskubidetzat berrestea nahi da. Testigantza zenbaiten bitartez ikusiko da Hegoaldeko herrialdeetan zein den egoera, azkenean munduko gizaki guztiek elikadura, ur eta osasun alderditik eskubide eta betebehar berberak dituztela agertarazteko eta, bide batez, Hegoaldeko osasun-gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla aitortzeko. Material hau lau eskola-saiotan...
Quiero saber más
Monografiko honetan bake, indarkeria eta liskarra konfliktoen inguruko gogoetaz ez ezik, liskarren aurrean hartzen ditugun jarrerez ere hausnarketa egiten da eta elkar laguntza eta elkarrizketa errazteko lanabesak eskaintzen dira. Adibide praktiko baten bitartez, konponbide bila sormena eta irudimena piztu nahi dira. Bukaera emateko, Roberto Mozambikekoaren hitzak, gerra bizi izan zuen herrialde baten errealitatera ez ezik, hainbat estrategia eta programatara (lanabesak eta armak elkartrukatzea, adibidez) ikaslea gerturatzeko balioko du.
Quiero saber más
Etapa honetan proposamenak helduko die sentimendu eta emozioen adierazpenari, enpatia bultzatzeari eta rol eta estereotipoak atzemateari, eskubide-berdintasunaren zilegia erakusteko, hainbat bidetatik: familiako historiak, abestiak, herri-jolasak, lanbideak, etab.
Quiero saber más
Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más