16 urte baino gehiagokoak

Simulazio joko baten bitartez, nazioarteko merkataritza arautzen duten legeak, jarduera horrek herrialdeen baitan dituen ondorioak ulertzea eta, testuinguru horretan, arazoen konpontze negoziatuak nola funtzionatzen duen erakustea nahi da. Horretarako, taldea bitan banatzen da; parte bakoitza bere interesak dituen herrialde bat izango da. Negoziazio erronda bat simulatzen duen jokoari ekingo zaio, hortik abiatuta. Jarduera hau bi orduko saioan burutu dadin aurreikusi da.
Quiero saber más
Testua irakurri eta ulertu eta gogoeta eginik, jarduera honen helburua garbi dago: errealitatea eraldatu eta justizia berreskuratzeko egintza batzuk herritar orok burutu ditzaketela erakustea. Botikak nornahik eskuratzearen garrantzia eta herritar ororen indarra aintzat hartzeko aukera ematen du testuak. Jarduera hau ordubeteko saioan burutu dadin aurreikusi da.
Quiero saber más
Titulu horretako testua irakurrita, botikak eskuratzeko, osasuntsu bizitzeko eskubideekin eta jabetza-eskubidearekin loturiko hainbat alderdi jorratuko dira. Informazioa nork bere kasa irakurri ondoren, talde txikitan grafikoak eta datu estatistikoak eztabaidatuko dira. Azkenean, denen artean eztabaida egingo da osasunerako eskubidea eta jabetza-eskubideen arteko dilemaz. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
H5N1 birusaren gaineko informazioa emanez, botikak eskuratzea den problematikaz informazioa helaraziko zaie ikasleei. Horrela erdietsiriko informazioa eta hedabideetatik iristen zaiena elkarrekin erkatzearen helburua, gai horri buruz ikasleek beren iritzia sortzea da. Jarduera honekin lortu nahi da edonork botikak eskuratzeko duen eskubidea aintzat hartzekoa dela aitortzea eta hori galarazten duten mekanismoak eta eragileak identifikatzea. Horrek, aldi berean, jabetza-eskubidearen eta, osasun bizitzeko giza eskubide unibertsaletako bat denez, botikak eskuratzeko eskubidearen arteko dilemaren gaineko eztabaida piztuko du. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Uraren eskasia eta uraren kudeaketarekin loturiko arazoak agerian uzten dituzten grafikoak eta testuak irakurtzeari esker, horrelako baliabideen pribatizazioen adibide batzuk ezagutaraziko dira eta ura bezalako baliabide funtsezkoenen gabeziak edota baliabide horiek enpresa pribatuek kontrolatzeak eragiten dituzten arazoak mahai gainean jarriko dira. Bukaera emateko, gizarte mobilizazioen eredu gisa, bidegabekeriazko egoera zenbaiti amaiera eman dieten mugimendu sozial batzuen berri ezagutaraziko da. Jarduera honek bi ordu iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki bat eta testu batzuk irakurri ondoren, elikagaien subirautza galtzearen arriskua zein den ikasi ahal izango da. Bi testu —lehena, FAO erakundearena, bioteknologiaz eta, bigarrena, Kanadako nekazari batek Monsanto multinazionalarekin izaniko arazoei buruzko— irakurri ondoren, multinazionalen interesez eta hauek nekazarientzat dituzten ondorioez hipotesiak eraikiko dira. Emaniko datuek eztabaida hau irekiko dute: "Horrelako laborantzek behartsuenen elikabideen premiari erantzunik eman ahal liezaiekete?" Jarduera honek gutxienez bi ordu iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Lau argazki, bere narrazio eta guzti, aurkezteari esker, txiro edo behartsu izatearen adieraz gogoeta eginarazi nahi zaie partaideei. Funtsezko helburua, pobrezia kontzeptua identifikatzea da: oinarrizko premiak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ez izateaz gainera, nork bere bizitzaz erabakitzeko aukerarik ez izatea ere bada. Horrela, bai Iparrean, bai Hegoan, pobrezia absolutu eta pobrezia erlatiboaren artean bereizketa eginik, horiek sorrarazten dituzten zergatiez gogoeta egin beharko da. Txirotasuna aztertu eta ondorioz sortzen diren galderak erantzun ondoren, bi motatako pobrezia horiez eztabaida egingo da eta, gogoeta eta ezaugarri bereizgarrien laburbiltze gisa, taldearen barometroa taxutuko da. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, parte hartzaileei proposatuko zaie kontsumitzen dituzten ondasun eta zerbitzuen zerrenda egin dezaten, ezinbestekotzat eta bazter uzteko modukotzat jotzen dituztenez gogoeta egiteko. Banan-banako zerrenda egindakoan, elkarrekin lantzeko erabakiko da ondasun eta zerbitzuetatik zein jotzen diren oinarrizkotzat. Horrela, oinarrizko premiak landu eta eskubide unibertsaltzat har daitezen lortu nahi da. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Simulazio joko honetan parte hartzen duten pertsonek bizirik irauteko ezinbestekoa zer den pentsatu behar dute. Horri esker, oinarrizko premien eta sorturiko beharren arteko bereizketa sortu nahi da. Proposaturiko dinamika horrek, beste aldetik, konponbideak eta adostasuna bilatzeko gonbitea da. Bi ordu beharko lirateke jarduera hau burutzeko.
Quiero saber más
Iparralde eta Hegoaldeko gizarteetan armek eta indarkeriaren kulturak duten inpaktua aztertu ondoren, Global express honek agerian utziko du diru-iturri oparo horretan zein den irabazle eta zein galtzaile. Ikasleengan indarkeriaren kulturaz jarrera kritikoa garatzeko tresnak eskaintzeaz gainera, material honek bake kulturaren alde jarduteko alternatibak ematen ditu.
Quiero saber más