16 urte baino gehiagokoak

Arma-merkataritza eta liskar armatuen artean dagoen lotura agerian uzten du jarduera honek. Bi mundu mapa aztertzearen bitartez, liskar armatuez eta armen salerosketaz era askotako informazioa ematen da. Zerrendetan adierazitako herrialdeak mapan bilatu behar dira. Taldearen erdiak, arma-merkataritzan onuradun nagusiez eta merkantziaren erosleez informazioa dauka; beste erdiak, aldiz, egun gerra egoeran bizi diren herrialde batzuen zerrenda du. Lan hori amaitutakoan, kontua izango da jasotako informazioa osatzea, talde desberdinetako pertsonak konbinatuz. Bi talde erdiek duten informazioa erkatzean, arma-merkataritza eta egun diren liskar armatuen artean dagoen lotura agerian utziko da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko saioa egitea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioak ezagutaraztea da. Horretarako, Giza Garapenaren Indizeko hainbat datu aztertuko dira, hala nola, bizi itxaropena, alfabetatze eta eskolaratze tasak, BPG per capita, etab. Datu horiek aztertu eta beste hainbat testu irakurritakoan, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioez hamabost bat lerroko idatzizko iruzkina egitea proposatuko da, Afrikako herrialdeetan gertaturiko hiru kasuri helduta. Jarduera hau ordubeteko saio bakarrean emango da.
Quiero saber más
Argazkiak ikusi eta testuak iruzkintzearen bidez, gizakiengan —haurrengan, batik bat— gerrak dituen ondorioak aztertuko dira. Jarduera ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da. Lehenean, Gervasio Sánchez-en Vidas minadas, cinco años después liburutik hautaturiko hainbat argazki izango dira aztergai; bigarrenean, gerrak haurrengan dituen ondoreak —haur soldaduak erreklutatzea, liskarraren eraginengatik geratzen diren umezurtzak, mutiko eta neskatoak kartzelaratzea, etab— erakusten dituzten bi prentsa-artikulu irakurriko dira. Jarduerari amaiera emateko, jorraturiko informazio guztia taldean aurkeztu eta horrek sortarazi dituen sentsazioez eztabaida egitea proposatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, liskar armatuek biztanleria zibilean dituzten ondorioez kontzientzia harrraraztea da. Horretarako, liskar batzuetako lekukotzak irakurriko dira eta, elkarrizketak eginez, Espainiako Gerrate Zibilean zaharrek nozituriko bizipenak jasoko zaizkie elkarrizketatuei. Helburu nagusiak, biktima zibila egungo liskar armatuetako jo-puntu nagusiak direla frogatu eta aitortzeaz gainera, zeinahi gerrak biztanleria zibilean dituen ondorioak aztertzea da. Jarduera, elkarrizketaz gainera, ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da.
Quiero saber más
Testu bat irakurri eta iruzkindu ostean, gerra egoeran emakumeak betetzen duen rolerako hurrenkera proposatzen zaigu. Testua nork bere kasa irakurritakoan, modu berean erantzun beharko diote galdetegi bati; ondoren, taldean eztabaidatuko dira ideia nagusiak. Azken helburua, gerrak biztanleria zibilean —emakumeen artean, bereziki— dituen ondorioak ezagutaraztea eta, gatazka askotan emakumeak gerra-arma gisa duen rola aztertzea da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubetea hartu beharko da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, ahalik eta esaldi zuzen gehien lortzeko enkantean arituko gara. Helburu nagusia, merkataritzaz, armak edukitzeaz eta horren ondorioez harrigarriak gerta daitezkeen datu batzuk ezagutaraztea da. Enkantea bukaturik eta El Jueves aldizkariko Tráico de armas komikia irakurri ondoren, esaldien gezur edo egiazkotasuna argitzen joango da. Dinamika gisa, hiruzpalau kideko lantaldeetan aritzea proposatzen da: taldekide guztiek, batera, zein esaldiren alde jo behar den erabakiko dute. Azkenean, komikia irakurri ondoren, esaldiez eta parte hartzaileek izan dituzten akatsen eta asmakuntzen zergatiez hausnarketa egitea komeniko litzateke. Jarduera honek ordubetea iraungo du, gutxi gorabehera.
Quiero saber más
Jarduera honetako helburua,indarkeriaren eta beldurraren kulturaren transmisioan hedabideek duten rola aztertzea da. Black Eyed Peas taldearen Elephunk CDan datzan Where is the love? abestitik abiatuz, hedabideetan indarkeria kulturalaren normalizazioan, kontsumitzaile garen aldetik, betetzen dugun rolaz eta daukagun erantzukizunaz gogoeta egitea proposatzen da. Dinamika gisa, kanta eta letra entzutea eta, ondotik, taldeari eztabaidan aritzeko atea zabalduko dion galdetegi bat erantzutea planteatzen da. Kanta ingelesezko jatorrizko bertsioan edo, bestela, itzulirik jorratu daiteke. Jarduera honen iraupena ordubetea izango da, letra itzulirik arituz gero edo ordubeteko bi saio egin daitezke, letra jatorrizko bertsioan nahiago izatekotan.
Quiero saber más
Kontsumo arduratsua jorratuko duen lantegi honen helburu nagusia, ikasleek, kontsumitzaile diren aldetik, kontzientzia hartzea eta bestelako kontsumoa hobesteko proposamenak eta jarrerak garatzea da. Kontsumo arduratsura bideratutako hezkuntzak gizakia herritar global bihurtzen lagundu nahi du, pertsona hori kontzienteago, parte-hartzaileago, kritikoago, arduratsuago eta solidarioago izan dadin, justizia sozial handiagoa eta ingurune alorreko oreka egokiagoa izango dituen gizarte baten subjektu politikoa izango baita. Lantegia lau etapatan egituratu da: lehena motibatze eta arakatze jarduera da eta, ikasleek gai horren inguruko sentimendu eta ezagutza adierazteaz gainera, jardueraren xedeak ezagutzea izango du helburu. Bigarren etapak, kontsumo fenomenoarekin kontaktuan jartzeko eta fenomeno horrekin loturiko edukiak ezagutzeko aukera emango die ikasleei era atsegin eta dinamiko batez. Ondoren, berregituratze...
Quiero saber más
Jarduera honetan, Michael Moore amerikar zuzendariaren Bowling for Columbine pelikula ikusi eta eztabaidan aritzea proposatuko da. Filmaren bidez armen erabileraren eta indarkeriaren kulturaren zergatiak aztertuko dira. Dokumentalak, zuzeneko indarkeriaren erabilera sustatzen duten jarrerak azalerarazten duten balizko faktore batzuk adierazten ditu, hala nola jabetza-sentimendua, segurtasuna bilatzea, nagusitasun sentimendua... Filma ikusi aurretik, taldekide bakoitzari orri zuri bana partitzea proposatzen da, bertan norberak "Jendea zergatik hornitzen da armaz?" galderari hiru arrazoi eman diezazkion. Pelikula amaitzean, norberak emaniko arrazoiak taldean aurkeztuko dira eta taldekide guztiek ateratako ondorioekin txantiloi bat beteko da.
Quiero saber más
Zeinahi liskar armatuk populazio zibilarengan dituen ondorioak atzemateko balio duen jinkana da hau; honek, zehazki, gerra bat hastean milioika gizakik etxea utzi eta bizi beharreko exodoari helduko dio. Hainbat kontzeptu aztertuko ditu, hala nola pertsona errefuxiatua eta lekuz aldaturiko pertsona. Jokoaren dinamikak agindurik, lantaldea hobetsiko da, metodo horren arabera jardutez gero kide bakoitzak dituen trebezia eta gaitasunak taldeari eskainiko dizkiolako eta zailtasunak kolektibo gisa gainditzeak ematen duen asebetetzeaz gozatzeko aukera emango duelako. Jarduera bi saiotan garatzea planteatuko da: lehenean jinkana egingo da eta bigarrenean taldeko hausnarketa. Dinamika hau, hiru laguneko zortzi talde osatzeko aukera emango duen gela batean pentsatuz eratu da.
Quiero saber más