Global express-en edizio honetako helburua, krisi sozio-ekonomiko larri batean —Argentinak 2002an bizi izan zuen hartan, adibidez— eragina duten mota guztietako aktore eta faktore ugariak identifikarazi eta ulertaraztea da. Irudien azterketa abiagune harturik, argentinar biztanleriarenganako enpatia sortaraztea nahi da ikaslearengan eta, bide batez, gai horren inguruan ezagutzen dituen kontzeptuak errepasatzea. Hurrengo jardueretan kontua da krisiaren zergatiak aztertzea eta bertako aktore nagusiak (kanpo-zorra, Gobernua eta “corralito" ezaguna, NMF, etab.) identifikatzea. Prentsako titular eta argazkien bitartez, Argentinan suertaturiko leherketa soziala aztertuko da, eltze-burrunbekin eginiko protesta eta guzti. Azkenean, krisiaren lau konponbidez eztabaidan jardun dezan eskatuko zaio ikasleari.
Quiero saber más
Global express-en edizio honetan aztertzen dira Afganistango gerrak izan duen komunikabideen estaldura, irailaren 11ko atentatuen inguruko erantzun politikoak eta herritar musulmanen aurkako xenofobiaren areagotzea. Irudiak aztertzetik abiatuz, lehendabiziko jarduerak erakusten du biztanleria zibila dela gerraren ondorioak gordinkien nozitzen dituela. Ondoren, egoera horri mesedeak nork ateratzen dizkion aztertuko da, "terrorismoaren aurkako borroka" izeneko horren atzean ezkutatzen diren interesetako batzuk agerian utziz. Azkenean, mundu zabaleko gertakarien aurrean ikaslearen izpiritu kritikoa sustatzea eta, era berean, indarkeriaren kulturaren eta gerraren aurrean, jarrera kritikoak indartzea helburu duten lau eztabaida-gai aurkeztuko dira.
Quiero saber más
Kopenhageko Gailurrak izaniko garrantziaz eta horretan guk dugun arduraz gogoeta egiten da Global express-en edizio honetan. Irudi bat eta testu batzuen azterketan oin harturik, materialak hasieran nazioarteko gailur bat zertan den orokorki azaltzen du, Kopenhagekoa bereziki zehaztuz. Ondoren, datu estatistikoetan oin harturik, Kioton hartutako konpromisoez eta herrialdeak, banan-banan, horietako bakoitza gaur egun zein gradutan betetzen ari ez den gogoeta eginarazten du; hurrengoan klima aldaketaren ondorioak aztertzen ditu, horiek gordinkien zeinek nozitzen dituzten bereziki nabarmenduz. Lan hori, prentsa-berrien azterketa bidez egin da. Materialak, era berean, gure ekonomi ereduaren ahulezia nabarmentzen du (baliabide bakarra duen petrolioaren morrontzan dago) eta Hegoaldeko herrialdeek klima aldaketaren aurkako borrokan izaniko ekimenak ezagutarazi eta, estereotipoei alde eginik,...
Quiero saber más
Mundu osoan migratzaile asko jasaten ari diren krisi humanitario larria ikusirik, Amnesty Internationalek eta Oxfam Intermonek Espainia osoko ikastetxeetan haur eta gazteekin lantzeko proposamen bat dakarkizuegu, heziketarako eta salaketarako jarduera bat, hain zuzen: YoAcojo eta BuscandoRefugio. Estereotipoak desegiten: migratzaileak eta errefuxiatuak izeneko gida didaktiko honen bidez, Amnesty International eta Oxfam Intermon erakundeok mundu osoko migrazio-fenomenoen ezagutzan eta azterketa kritikoan sakontzeko proposamen bat eskaini nahi dizuegu. Ikasleentzat prestatutako proposamen bat da, eta hiru lan-saiotan egituratuta dago.
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetan, maila pertsonalean eta sozialean, genero-desberdintasunak aintzat hartu eta analizatzeko lanari helduko dio proposamenak. Bideoak ikusi, rol-jokoetan eta jarrera hartzeko dinamiketan parte hartuz, besteak beste, hainbat gai jorratuko dira, hala nola bikotearen harremanak, genero-estereotipoak, etab. Beste aldetik, publizitatezko irudi eta mezuak kritikoki irakurtzeari garrantzi berezia emango zaio, izan ere, horren bidez gizartean gertatzen...
Quiero saber más
Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más
Irakasleentzako “Hitzematea” gida didaktikoaren edizio berritua da hau. Horren helburua, migrazioaren problematikaz sentsibilitatea pizteaz gainera, migrazioen inguruko topiko eta estereotipoak suntsitzea da, hezkuntza formal eta ez formalean, bigarren mailako hezkuntzako ikasleekin. Migrazioa gertakari masiboa den arren, ez da zerbait despertsonalizatua: migratzaile bakoitzak bere historia dauka eta bere emozioak pertsonal, bakar eta berariazkoak dira. Pertsona migratzailea aztertzeko ikusmolde generalizatzaile eta abstraktuaz beste aldera, proposamen didaktiko honen xedea da pertsona horren errealitateaz ikuspegi zehatz eta emozionala sustatzea, hemen proposatzen diren jardueren bitartez. Horretarako, lehen-lehenik, migrazio-eskarmentuarekin loturiko zortzi filmetako bat aukeratu, ikusi eta iruzkintzearen bidez kokatuko da aztergaia. Gidan dator film hori ikusi aurretik irakurtzeko sarrera labur bat eta, ikusitakoan, bera aztertzeko gida...
Quiero saber más
Hainbat ikastegik osatuko duten Vega-Educa proiektuaren helburua, klima-aldaketaren inguruan gizartearen sentsibilizatzea eragin edo lagunduko duten jarduera batzuk sustatzea da. Global pentsatu, herrian ekin lema bidez, klima-aldaketa den planeta osoko arazoa Vega de Granadako Vega-ra helarazi nahi da. Ekimen horren bitartez, Vega-ko ondare-balioa jendearengana hurreratu nahi dugu, udal eta museoek eskainitako baliabideez profitatuz. Ikuspegi bitatik —diziplinartekoa, bata, eta belaun-artekoa, bestea— teknika mistoko erakusketa gorpuztuko da; bertan, argazkigintza, kartografía, bideoa eta beste hainbat baliabide didaktiko tarteko, zahar eta gazteen arteko komunikazioa ahalbideratuko da, granadar izaeraren hiru hanka bereiztezinetako —Vega, Alhambra eta Sierra Nevada— honetaz gogoratu eta kultura eta ingurugiro alorretako ondareaz solas egin dezaten. Hori guztia egiten da, herri mailatik, ekoizpen agroekologiakoan, energia berriztagarrietan,...
Quiero saber más
Coín-go Gurasoen Udal Eskolak, udalerrian zegoen droga-kontsumoari erantzuna emateko ekin zion bideari. Hasiera batean, seme-alaben portaerarekin kezkaturik zeuden amak bakarrik zihoazen; une haietan, arrisku-jardunbideen prebentzioa ia bakarrik lantzen zen. Gurasoen Udal Eskolak eskaintzen dituen doako ikastaroen helburua, seme-alabak ahal den modurik hoberenean heztea da baina, horretarako, gurasoek hezkuntza-adimena garatu beharra dago.
Quiero saber más
Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntza (GeHGH) martxan ipinita, Genero-Ekitatea jorratzeko premia nabarmendu nahi izan dugu, egungo arazo sozialak aztertu eta ulertzeko oinarrizko lanabesetako bat delako. Horretan baliatu dugun metodologia InteRed-en “Actúa con cuidados. Transforma la realidad” mobilizazio-kanpainan sartutako “Jóvenes actuando con cuidados” izan da; horren genero-perspektibak eta ikuspegi sozial hezitzaileak, izan ere, gure errealitatearen araberako lan-markoa eratzea ahalbidetu dute. Alde batetik, Generoa Zaintzea eta Heltzearen Etikaz irakasleak trebatzeko eta sentsibilizatzeko prozesua egiten da; bestetik, gizarte ekimen eta gazteen ahalduntze prozesua, DBH. Heziketa Ziklo edota Batxilerrean diharduten Gazteen Mobilizazio Taldeak osatuz; horiek, bere aldetik, antolatuko dituzten mobilizazio sozialeko jarduerak ikastetxean edota inguruetan garatuko dira, Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntzarako (GeHGH) ikuspegitik, tokian tokiko aldaketa sozialak...
Quiero saber más