Kolonbiako San José de Apartado-ko Bake Komunitateari buruzko testuaren bitartez, bakea sortzeko ekimen bat ezagutaraziko da. Adibide honek luze iraun eta irauten duen liskarrean murgilduriko herrialdeko bizi-sistemaren indarkeriarik gabeko alternatibazko bide bat erakusten du. Ekimena bere testuinguruan kokatzeko xedez, Kolonbiako egoerari buruzko dokumentu bat atxiki zaio honi: ekimen horren garrantzia eta zailtasunak nabarmenduko dituena. Testuak azaltzen duenetik eta galdetegiko lehen zatian egiten diren itaunetatik abiatuta, hainbat kontzeptu jorratuko dira, hala nola indarkeriarik gabeko erresistentzia zibila, neutraltasuna, duintasuna, etab. Galdetegiko bigarren partean, bakea eraikitzearen inguruan, gure jarreretara eta gure errealitatera jauzi egitea proposatuko da. Jarduera honek ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Prentsako bi eta batzuen iruzkinean oinarriturik, indartsuenaren legeaz eta, berdinen artean, indarkeriaz baliatzeaz gogoeta egitea izango da kontua. Jardueraren helburua, maila bereko pertsona berdinen arteko harremanetan indarkeriaren erabilera aztertzea eta, era berean, "indartsuenaren legea" kontzeptuari kritika egitea. Jarduera hau hautatu da Kaidaran ere aurkituko duzun "Prebentziozko gerra" izenekoaren amaieratzat. Jarduerak ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Irakeko inbasioa abiagune hartuta, jarduera honen helburua AEBen segurtasun dotrinaz hausnarketa egitea eta, areago, "prebentziozko gerra" kontzeptuaz gogoeta kritikoa egitea. Horra iristeko, prentsako bi etak ikusi eta testuak irakurtzea proposatzen da. Aldez aurretik beste jarduera bat burutzea aholkatzen da: material honetan dagoen Hauta ezazu inbadituko zenukeen herrialdea, eta Prebentziozko gerraren dotrina testua irakurtzea. Azkenik, Enrique Ventura eta Toni Coromina-k eginiko bi etak ikusi eta iruzkinduta, Irakeko gerra sortarazi zuten aitortu gabeko arrazoiez gogoeta egin beharko da. Jarduerari amaiera emateko, Kaidara-n ere aurkituko duzun "Indartsuenaren legea" jarduera ere burutzea proposatzen dugu.
Quiero saber más
Heziketa-proposamen honek 2010eko urtarrilean Haiti hondatu duen lurrikararen kausa eta ondorioak jorratzeko balio behar du. Web orri, artikulu eta marrazkietan euskailu harturik, lurrikara sortarazten duten zergatiak eta hauek beste hainbat natur fenomenorekin duten lotura ikusiko ditugu, Haitiz dugun ikuspegia zabaldu egingo dugu, hondamendi latz baten ondorioen eta pobreziaren arteko loturaz hausnarketa egingo dugu eta hedabideen papera aztertuko dugu, azkenik. Material horrekin simulazio-joko bat egingo dugu, hondamendi bati aurka egiteko abiarazten diren laguntza motez gogoeta egin ahal izan dezagun eta, bukaera emateko, geure buruari hainbat galdera egingo dizkiogu: kalteturiko populazioa zuzenki laguntzeko, gizaki zein kolektibo mailan, nolako ekintza edo jarduerak egin ditzakegun, zer egin dezakegun gure ingurukoen sentsibilitatea astintzeko eta erantzukizun...
Quiero saber más
Arma-merkataritza eta liskar armatuen artean dagoen lotura agerian uzten du jarduera honek. Bi mundu mapa aztertzearen bitartez, liskar armatuez eta armen salerosketaz era askotako informazioa ematen da. Zerrendetan adierazitako herrialdeak mapan bilatu behar dira. Taldearen erdiak, arma-merkataritzan onuradun nagusiez eta merkantziaren erosleez informazioa dauka; beste erdiak, aldiz, egun gerra egoeran bizi diren herrialde batzuen zerrenda du. Lan hori amaitutakoan, kontua izango da jasotako informazioa osatzea, talde desberdinetako pertsonak konbinatuz. Bi talde erdiek duten informazioa erkatzean, arma-merkataritza eta egun diren liskar armatuen artean dagoen lotura agerian utziko da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko saioa egitea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioak ezagutaraztea da. Horretarako, Giza Garapenaren Indizeko hainbat datu aztertuko dira, hala nola, bizi itxaropena, alfabetatze eta eskolaratze tasak, BPG per capita, etab. Datu horiek aztertu eta beste hainbat testu irakurritakoan, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioez hamabost bat lerroko idatzizko iruzkina egitea proposatuko da, Afrikako herrialdeetan gertaturiko hiru kasuri helduta. Jarduera hau ordubeteko saio bakarrean emango da.
Quiero saber más
Gizartea geroz eta digitalagoa dela berrestetik hasten da esperientzia hau; ondorioz, ikaslea TIC-TAC alorreko gaitasun handiaz jantzi ezean, analfabetismo funtzionala sustatzen ari gara. Praktika hau osatuko duten saio horietako bakoitzean curriculumeko zenbait aspektu metodologiez eta baliabideez jorratuko dira, beti ere Moodle euskailu harturik. Praktika hau Sils-eko (Girona) Bigarren Hezkuntzako Institutu sortu berrian gauzatu zen, DBH lehen mailan hiru lerro baizik ez zituen garaian.
Quiero saber más
Argazkiak ikusi eta testuak iruzkintzearen bidez, gizakiengan —haurrengan, batik bat— gerrak dituen ondorioak aztertuko dira. Jarduera ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da. Lehenean, Gervasio Sánchez-en Vidas minadas, cinco años después liburutik hautaturiko hainbat argazki izango dira aztergai; bigarrenean, gerrak haurrengan dituen ondoreak —haur soldaduak erreklutatzea, liskarraren eraginengatik geratzen diren umezurtzak, mutiko eta neskatoak kartzelaratzea, etab— erakusten dituzten bi prentsa-artikulu irakurriko dira. Jarduerari amaiera emateko, jorraturiko informazio guztia taldean aurkeztu eta horrek sortarazi dituen sentsazioez eztabaida egitea proposatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, liskar armatuek biztanleria zibilean dituzten ondorioez kontzientzia harrraraztea da. Horretarako, liskar batzuetako lekukotzak irakurriko dira eta, elkarrizketak eginez, Espainiako Gerrate Zibilean zaharrek nozituriko bizipenak jasoko zaizkie elkarrizketatuei. Helburu nagusiak, biktima zibila egungo liskar armatuetako jo-puntu nagusiak direla frogatu eta aitortzeaz gainera, zeinahi gerrak biztanleria zibilean dituen ondorioak aztertzea da. Jarduera, elkarrizketaz gainera, ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da.
Quiero saber más
Laudio Ikastolan gauzaturiko esperientzia honek DBH 4. mailako ikasle talde batek sorturiko kanpaina baten berri ematen du; bertan, bazter uzteko moduko makinarik gabe egun osoa pasatzeko proposatu zitzaien DBH 1. eta 2.eko ikasleei. Energi aurrezkiaz kontzientzia hartzeko sentsibilizazio kanpaina hartan 54 ikaslek hartu zuten parte, lau laguneko taldetan antolaturik. Kanpainaren diseinua laugarreneko ikasleek asmatu eta lehen eta bigarren mailako ikaskideen artean hedatu zuten. Eguna iritsita, kanpainan parte hartzen zuten ikasleek erabili ez zituzten makinen alternatibak bilatu behar izan zituzten, hala nola irakurtzea, telebista ikustearen partez. Idazlan, marrazki edo bestelako batean ikasle bakoitzak egun horretako bizipenak, "bazter uztekoaren" kontzeptua eta antzekoak jaso zituen eta denon artean egin zuten horma-irudia ikastetxean, webean...
Quiero saber más