12 eta 14 urte

Bihotzez irakastea, maisu-maistra izatearen opariaz jabetzea, arimaren erdi-erdian elkarrekin bizi diren bihotzak hunkitzeko trebeziaz jabetzea da. Bihotzez irakastea, egitaraua eta pentsaeraren aurretik emozioa eta sentimendua lehenestea da; geroago dator ikasteko, irakasteko abentura. Esperientzia honetako funtsezko helburuak hauek dira: eskerronetik eta maitasunetik bizitzaren aberastasunaz jabetzea; pertsona garen heinean hazten eta hezten ikastea, eskura ditugun baliabideak erabiliz; hezkuntza-praktika humanoagoa izan dadin, estrategiak, metodologiak eta baliabideak aldatzea; familiarekiko harremanak hobetzea elkarrenganako errespetutik, maitasunetik, jarrera egokitik; emozioak magaltzea, bestea entzutea, halakotzat izateko izatea, elkarbizitzako gelan eta eguneroko eskoletan sentitzen duguna atzematea.
Quiero saber más
Global express honen helburu nagusia, oinarrizko eskubide sozialen berri izatea da, beroriek baitira beharrezko elementuak pobrezia eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko, sistema fiskal zuzenak eskubide-sistemari euts diezaiokeela ulertzeko eta, gizartearen aldaketa eragiten lagun dezakeen aldetik, herritargo antolatuaren zereginaz gogoeta egiteko. Proposamen horretan zehar eskubide sozialekin loturiko kontzeptu asko jorratuko dira, hala nola ongizate estatua, demokrazia, fiskalitatea, mugimendu sozialak, ekonomia neoliberala, hipoteka-legeak, etab. Jarduera bakoitzean metodologia desberdinak baliatzea proposatuko da —grafikoen analisia, eztabaidak, jokoak, Interneten informazioa bilatzea, etab.—, gure gelako ikasleen motibazioei eta ikaskuntzen aniztasunei erantzuna eman ahal izateko. Proposamen guztia, eratutako ordenaren arabera landu ahal izateaz gainera, jarduerak diseinatuak daude bloke independente gisa jorratu ahal izan daitezen.
Quiero saber más
Global express honek azaltzen du nola funtzionatzen duen gure elikatze-sistemak: mila milioi pertsonak gosea nozitzen dute eta, bitartean, herrialde industrializatuetako biztanleen erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua du. Ikasgelan lantzeko proposamenak eskaintzen ditu bidegabekeria horri aurre egiteko, kontsumo-praktika eta azturak aldatuz. Planteatzen dugun metodologia ikerkuntza-egintzan oinarritzen da, taldekako lanetik eta ondorioen baterako azterketatik abiatuta. Gure erosketa-saskia hasieran ikerturik eta elikatze-sisteman sartzen diren elementu guztiei (asko eta era askotakoak baitira) heltzeko, bost ikerlan egitea planteatzen du proposamen honek, horietako bat taldeka egin dezagun. Ikertalde bakoitzak elikagai bana aztertu beharko du: anana, perka, haragia, artoa eta ogia. Bost ikerlan horietako bakoitza bere ildotik doanez, barreiatze antolatu horrek bidea ematen digu ikasleei beren interes, trebezia...
Quiero saber más
Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako. Eskola da estereotipoak txikitzeko eta desberdintasuna aberaste-iturri bihurtzeko gunea. Esperientzia honetan aurkeztu den Gamo Diana ikastegiko Kulturartekotasunezko egitarauaren helburuak dira: ikasle etorkinak integratu eta egokipena laguntzea, jasotze-prozesuan taldearen inplikazioa erdiestea eta ikastegian bizi diren kultura guztiak hezkuntza-komunitate osoari ezagutaraztea. Bi jarduera-bidetatik garatuko da egitaraua: ikasleekiko zuzeneko esku-hartzea eta tutoretzentzako jardueren planifikazioa.
Quiero saber más
Esperientzia honen helburua ikasleak eskolatik kanporatzeen murriztea eta eskola bertan behera ez uztea izan denez, ikasleei beren jokaera hobetzen lagunduko zien aukera eskaini zaie. Horretarako, Alhaurín de la Torre (Malaga, Espainia) herriko Huerta Alta institutuko baratzean hainbat ikaskuntza antolatu dira. Esperientzia garatu den bigarren hezkuntzako institutuan eskolako baratze proiektua gauzatu da hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioarekin. Metodologiaren ikuspegitik, ikerkuntza-egintzako proiektu honetako atazak planifikazio, esku-hartze eta hausnartze prozesuen bitartez gauzatzen dira. Metodologia aktibo, partaidetzazko, kooperatibo, ludiko, motibo-emaile eta integratzailea da.
Quiero saber más
Geure irakasgaiarekin aurrera jarraitu ahal izateko, irakasleok maiz uste dugu ikasgelako gatazka eta liskar guztiak geuk konpondu behar ditugula. Egunez egun bizi ditugun arazoak aintzat hartzea (hortaz, edozein modutan ez konpontzea) biziki garrantzitsua da. Esperientzia honek aurkezten duen metodologiari esker ikasleek gatazka jakin baten gogoeta egiten, besteren ikuspegiak ulertzen eta bidezko konponbide adostua bilatzen ikasiko dute. Liskar edo gatazkarik sortzen denean jartzen da praktikan ikasleen, ikasle eta irakasleen, ikasle eta gurasoen edo irakasleen artean.
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proiektuaren (MEP) 2011-2012 edizioan era telematikoan eginiko lanak eta lurralde-topaketan landuriko ondorioak abiapuntu hartuta, ikasgelan prestatu genuen intzidentzia-egintza Kataluniako Parlament-eko diputatu batekin; jarduera horrek eman zion amaiera Katalunian MEPen 11-12 edizioari. Jarduerak hainbat elementu izan zituen: batera erdietsiriko ondorioetatik abiaturiko elkarrizketa irekia, azken agiriaren irakurketa eta ikasleek egin nahi izan zituzten galderei ihardespena ematea. Eskolako DBHko 2.eko bi taldeok hartu genuen parte, tutoretza orduetan eta, elkarrizketaren prestaketan eta diseinuan gela osoak esku hartu bazuen ere (29 ikasle, taldeko), diputatuarekin elkarrizketan zortzi gazte izan ziren (launa lagun gelako) denen ordezkaritzan, Kataluniako beste hiru ikastegiren ordezkariekin batera.
Quiero saber más
"Ser, estimar,saber" ("Izatea, maitatzea, jakitea") ikastegiko proiektu globalean sustatzen da balioetan heztea, lan autonomoa, kooperatiboa (proiektuka), integrala, aniztasuna talde heterogeneoetan lantzea... Bertan, hezkuntza alorreko komunitate osoa inplikatzea nahi da. Curriculum ofizialak agintzen duen guztitik ikasleek ahal den guztia talde heterogeneoetan ikastea helburua izaki, hiru oinarri nabarmentzen dira: 1) Derrigorrezko hezkuntzan ez dago gutxieneko maila galdagarririk. 2) Hezkuntzak integrala behar du izan: pertsona osoa, curriculum osoa. 3) Taldeek heterogeneoak behar dute izan. Ikastegia 2008-2009 ikasturtetik dabil martxan, 280 ikaslerekin. Esperientzia hau osatzeko aurkezpena helbide honetan aurkituko duzue: http://prezi.com/2m6e5wj2MEPg5/iii-jornadas-pedagogia-sistemica-cudec/
Quiero saber más
Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute. Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da. Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta,...
Quiero saber más
Jolas baten bitartez, egungo nazioarteko merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten da eta, era berean, lan eta greba kontzeptuen inguruan gogoeta eginarazten da.  Tangerreko Azulema Allemmen hitzen bidez, material honek Hegoaldeko herrialde askotako lan-munduaren errealitatea ezagutarazten du. Lanaren Nazioarteko Erakundeak jasotako lan-eskubideez azterketa egin dezan proposatzen zaio ikasleari eta Filipinetako Rosalie neskatoaren lekukotza entzunik, Hegoaldeko herrialde askotako lan-munduaren errealitatearen eta, kontsumitzaile garen aldetik, gure arteko lokarria agertzen da. Azkenean, mobilizazio eta salaketa adibide batzuk ezagutarazten dira eta egoera horri buelta ematera dei egiten zaio ikasleari.
Quiero saber más