Global express honetan, Joko Olinpikoak eredu edo adibide harturik, kirol asko negozio-ikuskizun bihurturiko horrek maiz bidegabekeriak dakartzala ikusirik, ekitaldi hori zein enpresak nagusiki babesten duten aztertzen da; ondoren, espiritu olinpikoaren balioak eta kirol arropa eta oinetakoak ekoitzi diren lan-baldintzak konparatuko dira. Sektore horrentzat lanean ari diren fabriketako hiru langileren testimonioetan oin harturik, Indonesia, Marokko, Thailandia eta antzeko herrialdeetako beharginek —emakumeek, batik bat— sistematikoki jasaten dituzten eskubideen urraketaren berri izango dugu. Azkenik, kontsumitzaile garen aldetik, gizartean dugun rolaz gogoeta egitera behartuko gaitu materialak eta errealitate horiek aldatzeko gizakiak eta kolektiboak egin dezaketenaz eztabaida irekitzea proposatuko da.
Quiero saber más
Liskarrak eraldatu eta konpontzeko bideez eta, era berean, liskarrek gizakiengan izaten dituzten ondorioez gogoeta egitea da unitate honen helburua. Darfur-en (Sudan) borroka bertatik bertara bizi zuen gaztea da Yusuf. Bere historian oinarrituriko rol joko batetik abiatuta, eragileek horrelako liskar batean duten paperaz hausnarketa egin behar dute mutiko-neskatoek. Jokoa amaiturik, liskar horretaz eta beste hainbatez hitz egiteko eztabaidari emango zaio hasiera. Jarduera honen bitartez, munduan diren liskar armatuetako zenbaitez hitz egitea lortu nahi da; horietako batzuk nabarmentzeko eta beste batzuk ikusezin bihurtzeko hedabideek duten indarra ere jorratuko da eztabaidan. Era berean, liskar armatuek eraginiko biktima zibilen babesarekin nazioarteko komunitateak dituen konpromiso eta erantzukizunak ere aztergai izango dira.
Quiero saber más
Monografikoaren helburua emakumearen diskriminazio-erak atzematea da, Ipar zein Hegoaldean, famili giroan, lantokian, politikan. Lehen jarduerek, etxeko lanen banaketan gizonezko eta emakumeen artean dagoen desberdintasuna eta publizitate mezuetan agertzen den emakumearen diskriminazioa nabarmenduko dituzte. Ondoren, Hegoaldeko errealitatera hurbilduko gara, Guatemalako komunitate batean gizonezkoek eta emakumeek egiten duten lanari buruzko komiki baten bidez. Hori irakurritakoan, eztabaida egin eta rol-joko bat egitea proposatuko da: bertan, gizonezkoek eta emakumeek jokatzen dituzten rolak eta, komikiak planteatzen duen kasuan, jokatu beharko lituzketenak jorratuko dira. Azken sintesi gisa, munduan emakumeak nozitzen duen diskriminazioari buruzko datu batzuk eskuetan, hainbat esparrutan gertatzen diren sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-kasu batzuk salatzeko txostena eta bereizketa hori ezabatzeko aholkuak idaztea proposatuko da. Eginkizun hau lau...
Quiero saber más
Monografiko honen ardatza elikadura, osasuna eta hezkuntza diren funtsezko giza eskubideen kontua izanik, munduko populazioaren parte batek —herrialde behartsuetan bizi denak, berariaz— oinarrizko premia horiek beteak ez dituela salatzea du helburu. Herrialde aberats eta txirotutakoen arteko desorekak atzematea eta desoreka hori ezabatzen laguntzea da monografiko honetako jarduerekin lortu nahi dena. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más