12 eta 14 urte

Jarduera hau, galdetegi bati erantzun eta, ondoren, prentsa ebakinak irakurri ostean burutzea planteatzen da. Dirua baliatzen ez diren elkar trukatze sistemez gogoeta egiteko aukera emango digute horiek. Galdetegiak, orokorki, hainbat kontzeptu sartzen ditu: diruaren balioa, erabilgaritasuna, premia... Ondoren, jorraturiko gai horiek aztertzeko, debatea egitea proposatzen da. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aurrikusten da.
Quiero saber más
Jarduera honetan prentsako albisteak aztertuko dira, Garapenean doazen Herrialdeen (GDH) kanpo-zorra kitatzeko proposamenen atzean ezkutatzen den errealitatea agerian uzteko. Helburua, zorra kitatzea borondate politikoari dagokion gaia dela ikustaraztea. Jarduera honen iraupena ordubetea izatea aurreikusi da eta, bertan, ekonomian funtsezkoak diren kontzeptuak jorratuko dira, hala nola zor kitapena, zor multilaterala, Egokipen Estrukturaleko Planak, etab.
Quiero saber más
Garapenean doazen Herrialdeen (GDH) zorrak nolako bilakaera izan duen jakitea, zor hori sortarazi duten zergatiak eta zorraren biderkapena eragiten duten mekanismoak aztertzea da jarduera honekin lortu nahi dena. Horretarako, kanpo-zorraren jatorri eta ondorioen gaineko testua eta komikiak irakurri eta aztertuko dira eta, era berean, GDH horientzat kanpo-zorrak dituen eraginak ahoz eta idatziz iruzkinduko dira. Jarduera honen iraupena bi ordukoa izango da.
Quiero saber más
Simulazio joko honetan nazioarteko merkataritzazko harreman konplexuak ulertzeko aukera ematen da eta, aldi berean, gure sistema arautzen duten mekanismo ekonomikoetako batzuk erakusten ditu. Jokoaren bitartez, egungo nazioarteko merkataritza sistema honek planetako biztanleriaren gehiengo bati pobrezia larriagoa eragin eta, elikadura alorrean, segurtasuna urritzen diola erakutsiko da. Jarduera horrek, era berean, ekonomi hiztegi klasikoa jorratzeko aukera emango digu: ekoizpen kostuak, prezioak, merkatua, zorra, dumping-a, etc. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko hiru saio hartzea aholkatzen da: bata, jokoa bera garatzeko; beste bat, hori aztertzeko eta, hirugarrena, errealitatearekiko paralelotasuna ezartzeko.
Quiero saber más
Testua irakurri eta ulertu eta gogoeta eginik, jarduera honen helburua garbi dago: errealitatea eraldatu eta justizia berreskuratzeko egintza batzuk herritar orok burutu ditzaketela erakustea. Botikak nornahik eskuratzearen garrantzia eta herritar ororen indarra aintzat hartzeko aukera ematen du testuak. Jarduera hau ordubeteko saioan burutu dadin aurreikusi da.
Quiero saber más
Urarekin loturiko arazoez eta horien balizko konponbideez ikasleek ikuspegi orokorra izan dezaten lortu nahi da material honen bitartez. Jardueraren hasieran, talde txikiak osaturik, gobernuz kanpoko erakunde bateko kazetari gisa jokatuz, urarekin eta munduarekin loturiko gaurkotasunezko gai bat iker dezaten proposatuko zaie ikasleei, lau gai eskainiko zaizkielarik: ura, haurrak eta osasuna; Narmada-ko presa handia eta Arundhati Roy-ren borroka; ura liskar armatuetan eta, azkenik, badago ura zaintzea. Jardueraren amaieran, talde bakoitzak eginiko lana ikaskideei aurkeztu beharko die eta, gainera, ikasle bakoitzak eginiko ikerlanaz prentsa-artikulua idatziko du.
Quiero saber más
Material honen xedea, ura eta jabetasuna izateko eskubidearekin loturiko egoera jakin bat aztertzea eta justizia soziala lortzeko herritarren egintzak agertzea da. Jardueraren hasieran artikulu bat irakurriko da, gaia bere testuinguruan kokatzeko. Ondoren, Cochabamban izaniko gertakari baten inguruan rol jokoa taldeka egitea proposatuko da. Jokoa bukaturik, Bolivian egiaz zer gertatu zen eta uragatiko liskarrean inplikaturiko agente nagusiek zein jarrera hartu zuten aztertuko da. Horren bidez, urarekin loturiko arazoez eta horien balizko konponbideez ikasleek ikuspegi orokorra izan dezaten lortu nahi da.
Quiero saber más
Material honekin, ikasleek uraren erabilera aztertu, horretaz gogoeta egin eta sortzen diren desorekak azpimarratzea lortu nahi da, Mediterraneoko turismoaren kasuan berariaz. Jarduerari hasiera emateko, talde txikiak osatu eta hauek Marokkorako bidaia egitea planteatuko dute. Interneten aukerak bilatuz, taldetxo bakoitzak bere bidai plana eratuko du eta, hau diseinaturik, turismo patroi bakoitzak eragingo duen ur kontsumoa kalkulatuko da. Jarduera honekin lortu nahi da zuzenen eta iraunkorren gerta daitezkeen turismo ereduez gogoeta egitea. Ondoren, munduan eskuragarri dagoen ur edatekoa aztertuko da eta giza eskubideak bete ahal izan daitezen baldintza gisa, ur eskubideaz hausnarketa egin beharko da. Jarduerari amaiera emateko, ordu eta erdiz gogoeta egitea proposatuko da. Aztergaia: planetako ingurune-orekarekin errespetutsuago jokatzeko turismo-bidaietan zer...
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero egin behar duguna denen artean erabakitzea eta praktika zuzenen dekalogoa jasoko duen agiria idaztea. Saio bakarrean burutzeko eratu da materiala. Jarduera honek balio izan behar du kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatzeko, partaidetzazko metodologiak baliatuz. Jarduera burutu denetik egun batzuetara, zein konpromiso hartu diren eta zein gradutan bete diren ebaluatzeko tartetxo bat hartzea komeniko litzateke.
Quiero saber más
H5N1 birusaren gaineko informazioa emanez, botikak eskuratzea den problematikaz informazioa helaraziko zaie ikasleei. Horrela erdietsiriko informazioa eta hedabideetatik iristen zaiena elkarrekin erkatzearen helburua, gai horri buruz ikasleek beren iritzia sortzea da. Jarduera honekin lortu nahi da edonork botikak eskuratzeko duen eskubidea aintzat hartzekoa dela aitortzea eta hori galarazten duten mekanismoak eta eragileak identifikatzea. Horrek, aldi berean, jabetza-eskubidearen eta, osasun bizitzeko giza eskubide unibertsaletako bat denez, botikak eskuratzeko eskubidearen arteko dilemaren gaineko eztabaida piztuko du. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más