12 eta 14 urte

Bigarren Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako Goi Ziklorako proposamen didaktikoa
Quiero saber más
COVID-19k agerian utzi ditu migratzaileen bizitzan zuzeneko eragina duten migrazio-politiken eta asilo-sistemen egiturazko trabak eta oztopoak. Global express honen xedea da migratzaileak eta bizi dituzten ahultasun-egoerak ezagutzea, ulertzea, horien inguruan hausnartzea, horiekin enpatizatzea eta ahulezia-egoerekin konprometitzea. Material hau, pertsonengan oinarritzen da, funtsezko enpleguetan aritzen direnetan, beren jatorrizko, igarobideko eta helmugako komunitateetarako berrikuntza- eta aberastasun-iturri eta ekonomiaren dinamizatzaile direnetan, hain zuzen. Gertakari hori bereziki nabarmena izan da COVID-19ren pandemian, migratzaileak funtsezkoak izan baitira bizitzari eusteko.   Eskubideen ikuspegitik, nazioarteko migrazioa denboragabeko eta norabide anitzeko gertaera da, giza izaerari berez datxekiona, eta behar bezala goberna daiteke oinarrizko giza eskubideak guztiz bermaturik eta giza garapen jasangarria lortzeko aukera gisa. Proposamen honek politikak, praktikak eta kultura arrazista aztertzea proposatzeko aukera emango du, arrazakeria instituzionala eta soziala ikusaraziz, eta konpromiso pertsonalak eta...
Quiero saber más
"Klima-aldaketa eta gizarte-justizia COVID-19ren garaietan: garapen jasangarriaren eraikuntza bidean" bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako unitate didaktikoa da. Edukiak, jarduerak, tresnak eta ikuspegiak proposatzen ditu Herritargo globalerako hezkuntzaren esparruan, klima-aldaketak pertsonengan eta ingurumenean dituen kausak eta ondorioak ulertu eta horien inguruan gogoeta egiteko. Desberdintasunen eta pobreziaren oinarri diren egiturazko kausak agerian utzi dituen COVID-19ren pandemiaren testuinguruan, proposamenak intersekzionaltasunaren ikuspuntua ematen du, eskubideen saihetsetik, zapalkuntza-sistemen arteko interakzioa eta horrek tokiko errealitatean eta errealitate globalean dituen ondorioak ikusaraziz. Baliabide honek funtsezko gaitasunak eta gaitasun globala garatzen lagundu nahi du, informazioa, hezkuntza eta komunikazioa sustatuz. Era horretan, "Mugarik gabeko erreportariak" rol-jokoaren bidez, parte hartzen duten ikasleek bost emakume aktibisten testigantzak ezagutu eta aztertzeko aukera izango...
Quiero saber más
Unitate didaktiko hau garapen jasangarrian eta kontsumo arduratsuan oinarritzen da, maila globalean ezarritako kontsumo-ereduaren ondorioek gizartean eta ingurumenean duten garrantziagatik eta elikagaiengatik, bereziki. Beharrezkoa da ikasleekin eredu horri buruz hausnartzeko mekanismoak ezartzea: zer jaten dugu? Nondik datoz elikagaiak? Produktuok kontsumitzean zenbaterainoko kostu energetikoa eta aztarna ekologikoa sortzen dira? Nola kudeatzen da elikagaiak alferrik galtzea dakarren ekoizpen-soberakina? Nola jardun dezakegu ingurumen- eta gizarte-arriskuak ahalik eta gutxienera ekartzeko?. Pentsamendu kritikoaren garapenaren bidez, ikasleek kontsumo arduratsuaren kausak eta ondorioak azter ditzaten lortu nahi da, eta gogoeta horren ondorioz, etxeko eta etxetik kanpoko eguneroko kontsumo-praktikak eta -ohiturak aldatzea, bai eta justizia soziala bultzatzen ari delako kontzientzia ere.
Quiero saber más
Material didaktiko honen helburuak dira zaintza-mundua ikusaraztea eta gure planetak eta gure buruak nozitzen duten arduragabekeriaren kausei buruz hausnartzea, geure burua zaintzen ikasteko, gure gertuko ingurunea eta harremanak zaintzeko eta gure planetaz arduratzeko. Abiatzeko, diagnostiko bat egitea proposatzen dugu. Ondoren, Antoine de Saint-Exupéryren Printze Txikia liburuan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatuko dugu, ikastetxearen edo gelaren errealitatera egokituta. Horrekin, sentsibilizazioa, hausnarketa, ezagutza, elkarrizketa eta konpromisoa bultzatzea nahi dugu eta, aldi berean, garatzen ari den ingurunean jarduteko estrategia zehatzak proposatzea. Material malgua eta irekia da, hainbat ibilbidetan barrena jorratzekoa. Horiek, bere aldetik, aukera eta beharretara egokitu daitezke, talde bakoitzaren errealitatearen, eskura dagoen denboraren eta hautatutako zainketen tamainaren arabera.
Quiero saber más
Klima-aldaketa mehatxu globala da eta mundu osoan milioika pertsonari eragiten die. Oraingo hezkuntza-baliabide honek klima-aldaketak pertsonentzat dituen ondorioetan jartzen du arreta: komunitateak zein eratan izaten ari diren kaltetuak eta erronka horiei aurre egiteko, erantzuteko eta egokitzeko. Baliabideen eta jardueren sekuentziaren xedea lehenengo gaian sakontzea da eta, ondoren, benetako ekintzara igaro. Hauek dira errekurtsoaren saioak: Saioa: Klimaren erronka Saioa: Nor da arduraduna? Saioa: Klima-aldaketaren eraginak Saioa: Klima aldaketari buruzko kontakizunak Saioa: Klima-aldaketari egokitzea Saioa: Klima-aldaketaren aurkako ekintzetara jotzea
Quiero saber más
test euskera
Quiero saber más
Esta experiencia recoge las distintas iniciativas de educación para la paz que, cada año, desde el curso 2012-2013 han llevado a cabo el grupo de la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global de Oxfam Intermon en Tarragona. En ellas se plantean varias actividades dirigidas a los centros educativos y pensadas para que participen las distintas franjas de edad Durante el primer trimestre, los centros participantes trabajan en el aula temáticas de no-violencia, paz y resolución pacífica de conflictos, y culminan el proyecto con la preparación de un acto conjunto de celebración del Día Escolar de la No Violencia y la Paz (DENIP) y de otras actividades participativas...
Quiero saber más
Gure eguneroko bizitzan hamaika ondasunez gozatzen gara baina, jakina, ez dira doakoak. Bizitzak ezinbestekoak dituen baliabide ugari horiek nork pagatzen ditu? Herritarrak, guk, zergen bitartez. Denok gara onuradun, baina ordainketak ez dira beti banatzen zuzen eta bidez. Global Express honetan zergasistemak nola funtzionatzen duen eta herritarren bizitzan nolako eragina duen azaldu nahi dugu.Proposamen didaktiko honetan agertzen diren jardueren ardatz teorikoa fiskalitatea da. Bestetik, lagungarriak izango dira funtsezko gaitasunak, osoko gaitasuna eta zeharkako elementuak ikasgelan lantzeko unean.
Quiero saber más
Proiektu honi ekin zitzaion DBHko 3. Mailan, Lan Globalizatuko gelan, ikuspegi globaletik edukietara gerturatzeko helburuz, hautaturiko zortzi ikasleri zuzenduta. Ikastetxeko departamentuen iritziz, metodologia hori baliagarria izango da ikasleak motibatzeko eta ikaskuntza-mailak lortzen laguntzeko, haien ezaugarriei eta dibertsitateei egokituta, adimen anitzak eta pedagogia sistemikoa aintzat hartuta. Jarduera honen jatorria datza Matematikako estatistika edukia ikastean, ezagupen hori eguneroko bizimoduan aplikatzeko moduari buruz gogoeta egitean. Katalanerako Departamentuak Ama Hizkuntzen Eguna ospatzea nahi zuen eta gela globalizatuko ikasleek hobeto ezagutu nahi zituzten gainerako ikasleak, horien jatorria, kultura eta hizkuntzak. Kointzidentzia horretatik sortu zen saiakuntza.
Quiero saber más