Muévete

Institutu batean jazoriko gertakari baten simulazioaren bitartez, liskar batean agertzen diren alderdi desberdinak aztertuko dira, pertsonei, prozesuari eta arazoari dagozkien aspektuak apuntatuz eta bereiziz. Funtsezko helburua, liskarra sortarazten duen ezkutuko arazoa bilatzen ikastea eta, konponbideak bilatzeko garaian, sormena eta irudimena sustatzea. Gertakarian inplikaturiko pertsonaiak antzezteko bost lagun aukeratuko dira; gainerakoak, diziplina batzordeko kideak izango dira. Ondoren, antzezpena hasiko da eta sortarazitako liskarrari konponbideak bilatuko zaizkio. Azkenean, jardueraren garapena denen artean baloratuko dute. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da
Quiero saber más
Jarduera honetan funtsezko helburua, liskarraren eta indarkeriaren arteko bereizketak atzematea eta liskarraren ikuspegi positiboa (baita, bera konpontzeko ditugun tresnetako batzuk ere) nabarmentzea da. Liskarrekin eta indarkeriarekin loturiko hainbat kontzepturi dagozkien esaerak irakurri, elkartu eta iruzkintzea planteatzen da, ariketa gisa. Metodologia honek eztabaida sustatzen du eta era askotako iritziak azalerarazten ditu, ideien konfrontazioa positiboki balioztatzeko xedez. Jarduera honek ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Jarduera honetan Fernando Meirelles-en Ciudad de Dios erreportajea ikusi eta iruzkinduko da. Filma proiektatu aurretik, norberak indarkeriaren sortzaile edo biderkatzailetzat jo ditzakeen irudi, datu edo bestelakoak apuntatzeko orri zuriak banatuko dira parte hartzaileen artean. Filma ikusitakoan, ideia-jasa egin eta ekarpen guztiak bilduko dira. Jardueraren helburua, armen erabileraren eta indarkeriaren kulturaren zergatiak aztertzea eta, era berean, horien ondorioak atzematea da. Brasilgo egoeraren inguruko informazio osagarria emango da. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Egoera gatazkatsu baten simulazioa eta bera konpontzeko hainbat bide aurkeztuko dira. Hiru pertsonaiak gidoia antzeztuko dute eta, horrek, bakoitzak harturiko aukera edo erabakien arteko eztabaida sortaraziko du. Jarduera honekin lortu nahi dena ez da liskarra konpontzea, ezta konpontzeko bideak adieraztea ere; arazo baten aurrean, pertsona batek har ditzakeen jarrera desberdinak adieraztea da kontua. Istripua jasan dutelarik, obrako protagonisten gogoetei esker, egoera latz bati aurre egiteko jarrera desberdinak ikusiko dira eta arazoen aurrean norberak hartzen duen jarreraz hausnarketa egingo da. Jarduera honek ordu pare bateko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Rol joko honetan balizko (baina, era berean, ohiko) egoera bat antzeztuko da, pertsonaia jakin batzuen arteko eztabaida pizteko asmoz. Pertsonaia horiek adostasunera iritsi beharko dute, arazoaren definizioa eta konponbideak eskainiz. Joko honetan liskarretako bitartekaritza-prozesua simulatzen da; bertan, artekariak (joko bizkortzaileak) alderdien arteko adostasunera iristeko bidea kudeatuko du. Jarduera honekin, eztabaidarako eta liskarren konpontze baketsurako gaitasunak eskuratzea lortu nahi da. Horretarako, rol edo pertsonaiarekin bat datorren jarrera bat argudioekin justifikatu, egiazko sentimenduak eta errealitateko egoerak modu simulatuan bizi eta konponbideak bilatu behar dira. Jarduerari amaiera emateko, pertsonaien jokabide eta argudioez gogoeta kolektiboa egingo da, esperientziaren talde-ebaluazioan euskarri hartuta. Jarduera honek bi orduko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Kolonbiako San José de Apartado-ko Bake Komunitateari buruzko testuaren bitartez, bakea sortzeko ekimen bat ezagutaraziko da. Adibide honek luze iraun eta irauten duen liskarrean murgilduriko herrialdeko bizi-sistemaren indarkeriarik gabeko alternatibazko bide bat erakusten du. Ekimena bere testuinguruan kokatzeko xedez, Kolonbiako egoerari buruzko dokumentu bat atxiki zaio honi: ekimen horren garrantzia eta zailtasunak nabarmenduko dituena. Testuak azaltzen duenetik eta galdetegiko lehen zatian egiten diren itaunetatik abiatuta, hainbat kontzeptu jorratuko dira, hala nola indarkeriarik gabeko erresistentzia zibila, neutraltasuna, duintasuna, etab. Galdetegiko bigarren partean, bakea eraikitzearen inguruan, gure jarreretara eta gure errealitatera jauzi egitea proposatuko da. Jarduera honek ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Prentsako bi eta batzuen iruzkinean oinarriturik, indartsuenaren legeaz eta, berdinen artean, indarkeriaz baliatzeaz gogoeta egitea izango da kontua. Jardueraren helburua, maila bereko pertsona berdinen arteko harremanetan indarkeriaren erabilera aztertzea eta, era berean, "indartsuenaren legea" kontzeptuari kritika egitea. Jarduera hau hautatu da Kaidaran ere aurkituko duzun "Prebentziozko gerra" izenekoaren amaieratzat. Jarduerak ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Irakeko inbasioa abiagune hartuta, jarduera honen helburua AEBen segurtasun dotrinaz hausnarketa egitea eta, areago, "prebentziozko gerra" kontzeptuaz gogoeta kritikoa egitea. Horra iristeko, prentsako bi etak ikusi eta testuak irakurtzea proposatzen da. Aldez aurretik beste jarduera bat burutzea aholkatzen da: material honetan dagoen Hauta ezazu inbadituko zenukeen herrialdea, eta Prebentziozko gerraren dotrina testua irakurtzea. Azkenik, Enrique Ventura eta Toni Coromina-k eginiko bi etak ikusi eta iruzkinduta,  Irakeko gerra sortarazi zuten aitortu gabeko arrazoiez gogoeta egin beharko da. Jarduerari amaiera emateko, Kaidara-n ere aurkituko duzun "Indartsuenaren legea" jarduera ere burutzea proposatzen dugu.
Quiero saber más
Arma-merkataritza eta liskar armatuen artean dagoen lotura agerian uzten du jarduera honek. Bi mundu mapa aztertzearen bitartez, liskar armatuez eta armen salerosketaz era askotako informazioa ematen da. Zerrendetan adierazitako herrialdeak mapan bilatu behar dira. Taldearen erdiak, arma-merkataritzan onuradun nagusiez eta merkantziaren erosleez informazioa dauka; beste erdiak, aldiz, egun gerra egoeran bizi diren herrialde batzuen zerrenda du. Lan hori amaitutakoan, kontua izango da jasotako informazioa osatzea, talde desberdinetako pertsonak konbinatuz. Bi talde erdiek duten informazioa erkatzean, arma-merkataritza eta egun diren liskar armatuen artean dagoen lotura agerian utziko da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko saioa egitea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioak ezagutaraztea da. Horretarako, Giza Garapenaren Indizeko hainbat datu aztertuko dira, hala nola, bizi itxaropena, alfabetatze eta eskolaratze tasak, BPG per capita, etab. Datu horiek aztertu eta beste hainbat testu irakurritakoan, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioez hamabost bat lerroko idatzizko iruzkina egitea proposatuko da, Afrikako herrialdeetan gertaturiko hiru kasuri helduta. Jarduera hau ordubeteko saio bakarrean emango da.
Quiero saber más