Gaztelako

"Laia L’Arquera" institutua. Mataró-k Ikaskuntza eta Zerbitzu proiektu bat (APS) antolatu du, Oxfam Intermon-en "Munduak elkarlotuz"-en hezkuntza-proposamenarekin eta, emaitza gisa, “Boet contra el hambre” web orria gauzatzea izan da. Horrengatik institutuari Kataluniako weben  www.punt.catlehiaketako bigarren saria eman zaio eta, ondorioz, Dot Award nazioarteko lehiaketa europarrean lehiatzeko ateak zabaldu zaizkio.   Proiektu horretan, gelakideen, ikastetxearen eta ingurunearen zuzeneko partehartzea lortu da; horren eragina hauteman daiteke, batetik, udalerri mailan, hirugarren sektoreko erakundeekin gorpuztu diren elkartzeetan (Elikagai Bankua eta Fundació Menjador Joaquim), izan ere, horiekin ideia zabaldu eta sentsibilizatzeko jarduerak sustatu baitira eta, bestetik, kirol jardunaldi solidarioa burutu da; horretan, izan ere, egungo munduan  diren injustiziazko egoerak ikusarazi nahi izan dira. Lan hori guztia,...
Quiero saber más
Iazko uztailaren 4tik 6ra arte Malagan (Espainia) Andaluziako "Escuela transformadora" I. egin zen, bertara ia laurogei lagun bildu zirelarik. Ezagutza eta eskarmentuak jorratu eta trukatzeko egunak izan ziren, elkarlan interesgarri oparoan. Kongresua ECG Sareak antolatu zuen, ikastegi eraldatzaileak sustatu eta garatzeko karietara. Molde berriko ikastegi horiek atea zabalagotu behar diote senideen parte hartzeari eta hezkuntza-komunitateari, elkarrizketa eta erabakiak elkarren artean hartzea bultzatu behar dute, ikaslearen motibazio eta parte hartze egokienak bilatu behar dituzte, ilusioa sortu ez ezik, ilusio hori helarazi behar diote herriari ikastegi horiek. Memoria honetan, Kongresuko hiru egunak zertan izan ziren eta, bide batez, topaketak sortarazi zuen jarduera-giro bizia agertu nahi dugu. Gertatu zena egokien adierazten duena eguneroko...
Quiero saber más
Hainbat ikastegik osatuko duten Vega-Educa proiektuaren helburua, klima-aldaketaren inguruan gizartearen sentsibilizatzea eragin edo lagunduko duten jarduera batzuk sustatzea da. Global pentsatu, herrian ekin lema bidez, klima-aldaketa den planeta osoko arazoa Vega de Granadako Vega-ra helarazi nahi da. Ekimen horren bitartez, Vega-ko ondare-balioa jendearengana hurreratu nahi dugu, udal eta museoek eskainitako baliabideez profitatuz. Ikuspegi bitatik —diziplinartekoa, bata, eta belaun-artekoa, bestea— teknika mistoko erakusketa gorpuztuko da; bertan, argazkigintza, kartografía, bideoa eta beste hainbat baliabide didaktiko tarteko, zahar eta gazteen arteko komunikazioa ahalbideratuko da, granadar izaeraren hiru hanka bereiztezinetako —Vega, Alhambra eta Sierra Nevada— honetaz gogoratu eta kultura eta ingurugiro alorretako ondareaz solas egin dezaten. Hori guztia egiten da, herri mailatik, ekoizpen agroekologiakoan, energia berriztagarrietan,...
Quiero saber más
Gogoeta bidezko sortze-prozesuetan kokatu eta sen pedagogikoz bizituriko proposamen pedagogikoak lantzea, ikastetxea topaketen, jakite partekatuen eta harremanen gune bihurtzeko helburuz, planteamendu artistikoetatik begiratuta. Funtsezkoa da hor nortasun pertsonal eta kolektiboaren garapena erraztuko duen giroa sortzea; hizkera pedagogiko berdin edo berbera bilatzea, egiazko curriculumaren inguruan eta ikasleen araberako printzipio partekatuak izaki; azkenik, eskola familiei eta, hedapenez, gizarte osoari, irekita. Gure iritziz, eskolatik gune-giroaren potentzialtasunak aldarrikatu eta berrasmatu behar ditugu. Eskolak izan behar du gure izaeraren ispilu eta komunikaziorako, bitartekaritzako elementua, esku-hartze ugari erraztu eta indartuko dituena.
Quiero saber más
Proiektu hau, Kanarietako  Oxfam Intermón-en herritargo globalera begirako irakasle-sarearen markoan gauzatu da, bere kalitate irizpìde eta guzti. Bost item lantzea erabaki da oraingo honetan: Atributu mailan: Justizia sozial eta ekitatea, Desberdintasunak ulertzeari eta gizarteen baitako eta kanpoko injustizia gaiei bereziki heldurik. Trebezien mailan: Besteekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko gaitasuna Jarrera mailan: Enpatia Era berean, gogoeta eta azterketa egin ondoren, ikastegiko hezkuntza-komunitateari matematikako curriculumeko hainbat gairen inguruan informatu zaio, hala nola: famili kontsumoa, emakumearen zeregina familian eta kontsumoan, ingurunearekin dugun erantzukizuna, kontsumoarekin dugun erantzukizuna eta elikadura-sisteman markek (elikagaien multinazionalek) duten garrantzia.
Quiero saber más
Ebaluazioa —ikaslea entzute modura hartua— eta horren emaitzak hezkuntza-praktikara aplikatzea balioesteak bultzatu gintuen, denon artean, gaitasun pertsonalaren bilakaeran bila has gintezen.  “Ez gara jardunbide egokien egile, bilatzaile baizik". “Gure aditzak gerundioan jokatzen dira, martxan jarritako prozesuak baitira". “Irakasleak irakatsi, ikasleak ikasi"  eskema egokitzea nahi dugu; ikaslea bere ikaskuntzaren autore eta protagonista eta irakaslea, berriz, arazoen sortzaile eta bideratzaile izan daitezen saiatuko gara. Honakoa gure ikasle guzti-guztietara zuzentzen diete irakasle den-denek; horrez gainera, familia, elkarte eta erakundeen elkarlanari esker gorpuzten da proiektua, horiek gure ikastegian eragin zuzena baitute.
Quiero saber más
Granadako Oxfam-Intermón-eko Hezkuntza alorreko lantaldeak, hezkuntza-etapa eta adin desberdinetara egokitutako hainbat esperientzia gauzatu ditu, herritar eta hezitzaile diren aldetik  baztertzea ezin duten eta nahi ez duten lan eta ardura praktikan jartzea errazteko. Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilerrera arte hainbat ikastetxetan, ingurugirora begirako hezkuntza alorreko jarduera hauek burutu dira: Haur Hezkuntzan,  ingurumen-hezkuntzaren inguruko lan globalizatua; Lehen Hezkuntzan, tutore-dinamikak eta lantegiak, materialak birziklatuz; Bigarren Hezkuntza eta Batxilerrean, ingurumenarekin loturiko egintzen jardunaldia (landareak aldatu, lantegiak, jolasak eta poesia berdea, besteak beste). Planetaren etorkizuna eta iraunkortasuna imajinatzea ezinezkoa litzateke, ingurumenerako hezkuntzak eskaintzen dizkigun ahalbideak (analisi kritikoa egin eta arduraz jokatzeko proposamenak) baztertuta
Quiero saber más
Herritargo Globalerako Hezkuntzako edukiak ikasgelan jorratu nahi dituen irakasleak, egunerokotasunean eta ohiko hezkuntza-praktika baztertu gabe egin ahal izan dezan espazioak eta motibazioak sortzean datza esperientzia hau. Proiektu honen bitartez, "kalitate irizpideak" hezkuntza-etapa eta maila desberdinetako ohiko curriculumaren bidez ikasgelara iristea lortu da; horri esker frogatu da, curriculum-eduki berberetatik abiatuta, ikasleentzat egoera eta tematika desberdinak sor daitezke. Proiektu honen helburu nagusiak dira irakaslea, aurrerantzean lantaldeko kide gisa jardun dezan animatu, motibatu eta laguntzea, gelako praktika eta hezkuntza-proposamenetan giza balioak lehenetsiz eta gelako curriculumean lantaldeak aukeratutako ezagumenduzko gaitasunak eta trebeziak txertatuz.
Quiero saber más
Eskola, benetakoa, aldaketaren eragiletzat. Cristo de la Yedra ikastetxea aniztasunera eta inklusiora zabalik dago eta konpromiso hori aberastasun eta aukera gisara bizi du. Era berean, edonorentzako eskola izateko ahaleginetan dihardu eta horregatik era sortzailean onartzen ditu erritmo desberdinak eta aniztasuna aurrerakuntza eta aberastasun modura, heldutasun etikoan bizi den gizarte aurreratua izan behar denaren hazitzat. Azkenean, utopian eta Ebanjelioko elkartasun eta justiziabalioetan sinesten eta bizi den eskola eta hezkuntza-komunitate ere izan nahi du; horretarako, ikasleekin eta senideekin dihardu lanean, desberdintasunak (intelektual, fisiko, sozial, kulturalak) gorabehera. Horrela, esperientzia horretan oin harturik, denentzat hobe eta justuagoa izango den mundu berria erdiesteko lehian. Gure iritziz, benetako eskolan, inklusiotik abiatuta, orainaldi eta etorkizun aldatzailea ahalbidetzen da. Errealitate anitz eta...
Quiero saber más
Coín-go Gurasoen Udal Eskolak, udalerrian zegoen droga-kontsumoari erantzuna emateko ekin zion bideari. Hasiera batean, seme-alaben portaerarekin kezkaturik zeuden amak bakarrik zihoazen; une haietan, arrisku-jardunbideen prebentzioa ia bakarrik lantzen zen. Gurasoen Udal Eskolak eskaintzen dituen doako ikastaroen helburua, seme-alabak ahal den modurik hoberenean heztea da baina, horretarako, gurasoek hezkuntza-adimena garatu beharra dago.
Quiero saber más