Gaztelako

Ikastetxe osoan gauzatu zen “Mintzo diren hormak, irakasle diren lekuak” proiektuan, ikasleei galdera hau egin genien: Zure eskola gustatzen al zaizu? Horretarako egin zen biltzarrera bi delegatu bildu ziren gelako eta horiek eraman zituzten aurretiaz ikaskide guztiei jasotako iritziak. Hauek zuzendariari aurkeztu eta boto gehien jaso zituztenak hautatu ziren. Haur eskolakoek jolasaldi atseginagoa nahi zuten. Birziklapen gaiaz baliatu ginen, botila-tapoiekin jostailuak egiteko eta, horretarako, Caritasekin kolaboratuz, premian dauden pertsonei laguntzen dieten herriko boluntario-elkarte batekin harremanetan jarri ginen. Familiekin lantegi bat antolatu genuen: familiek jostailuak egiten lagundu ziguten eta, trukean, ikasleek kilo bana jaki eman zuten.
Quiero saber más
Gure ikastegian Munduak elkarlotuz proiektuarekin (2006-2007tik) hamar ikasturte paseak direlarik, aurtengoan talde kooperatiboen hezkuntza-metodologia eraldatzailea sakonagotik jorratu nahi izan dugu. Prozesu honi eman zion hasiera talde kooperatiboen inguruko “Berdinen artean ikastea” trebakuntza-ikastaroak, Bartzelonako Univertsitat Autónoma-ko (UAB) GRAEI-k antolatuta; bertara bildu ziren lan kooperatiboko esperientzia horren autore ziren Col·legi Jesús-Maria ikastegiko Gizarte Zientzien Departamentuko hiru kideak. Berrikuntza honi esker Herritargo Globalerako Hezkuntzaren aspektuak indartu dira, koherentzia metodologiko handiagoa eman dielako bai Munduak elkarlotuz proiektuari, baita Col·legi Jesús-Maria ikastegiko Gizarte Zientzien Departamentuko ikasgaietan geroago txertatzeari, ikastetxeko ohiko gaitzat hartuta.
Quiero saber más
Proiektu honi ekin zitzaion DBHko 3. Mailan, Lan Globalizatuko gelan, ikuspegi globaletik edukietara gerturatzeko helburuz, hautaturiko zortzi ikasleri zuzenduta. Ikastetxeko departamentuen iritziz, metodologia hori baliagarria izango da ikasleak motibatzeko eta ikaskuntza-mailak lortzen laguntzeko, haien ezaugarriei eta dibertsitateei egokituta, adimen anitzak eta pedagogia sistemikoa aintzat hartuta. Jarduera honen jatorria datza Matematikako estatistika edukia ikastean, ezagupen hori eguneroko bizimoduan aplikatzeko moduari buruz gogoeta egitean. Katalanerako Departamentuak Ama Hizkuntzen Eguna ospatzea nahi zuen eta gela globalizatuko ikasleek hobeto ezagutu nahi zituzten gainerako ikasleak, horien jatorria, kultura eta hizkuntzak. Kointzidentzia horretatik sortu zen saiakuntza.
Quiero saber más
Ikaskuntza-zerbitzu proiektua auzoko baratze komunitarioan. 2017ko urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra arte ikasleek ezagutu dute zertan den ereintza, haztegiak prestatzea, barazki motak, labore-elkarketak, ortuariko egutegia, konpost egitea, etab., horretaz arduratzeko bere burua eskaini duten auzotar batzuen laguntzari esker. Ikasleek, bere aldetik, auzotarrei ortuko ohiko lanetan lagundu diete. Proiektuan parte hartu duten 18 ikasleek lau laguneko taldetan jardun dute, talde bakoitza auzotar baten ardurapean. Saio bakoitzean ikasle bat arduratu da eguneko kronika egiteaz eta blogerako argazkiak egiteaz. Proiektuan uztartu dira ingurumen alorreko edukiak (hiri-nekazaritzaren garrantzia, laborantza-aniztasuna, jana alferrik galtzea) eta elikadura-justizia globala. Beste aldetik, ingurumenaren alde berez antolaturik dabiltzan mugimenduen (auzoko ehun sozialaren dinamizatzaileak eta irabazteko asmorik gabeak) berri izatea bultzatu du.
Quiero saber más
Saiakuntza honi ekin zitzaion gure ikastetxean 2009-2010 ikasturtean, Kultura-artekotasun Proiektu modura, premia jakin bati erantzuteko: ikasturtea hasitakoan, beste herrialde batzuetatik —Latinoamerikatik, batik bat— zetozen ikasle ugariak gurean txertatzea. Egia da krisiak familia horietako asko beren jatorriko herrietara itzularazi zietela baina, gure auzoaren bereizgarrietako bat, dibertsitatea, nabarmena da ikastetxean egun. Ikasturte honetan, ikasle ugarien bat-bateko etorrera —“berankorra” esaten dio Administrazioak— berriro bizi izan dugunez, horrek gure arreta kultura-artekotasun proiektura bideratzea exijitu digu, Harrera-Protokolo soil hura baino askoz ere aberatsagoa delako. Gure proposamena berriz azterturik, hasieran egin genuen gogoetak baliozko irauten duela egiaztatu dugu baina, horrekin batera, dibertsitaterako gure begirada aldatu egin dela, denbora askorik iragan ez den arren.
Quiero saber más
Aurtengo Munduak elkarlotuz-en edizioaren ondorioz sorturiko proiektu hau hainbat jarduerak osatu dute, migrazio eta errefuxiatuen arazoaren inguruan. “Mugarik gabeko eskubideak” testuaren diziplinarteko lan batetik abiatuta, Immigrazio eta Errefuxiatuen gaineko Jardunaldietan burutu ziren, bertan tailerrak, hitzaldiak (ikastegiko ikasle askok parte hartu zutelarik), zine foruma, Andaluziako Munduak elkarlotuz-eko Ikasleen Tarifako Topaketan eta Egintza Globalean izan ziren ordezkarien parte-hartzea eta, amaieran, Sevillan ELEB (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) erakundearen babes-zentro batera bisita egin zen, ateak irekiko jardunaldian; bestetik, Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara premiazko produktuak igorri ziren.
Quiero saber más
Elkarbizitzaren kluba premia jakin bat asetzeko sortu zen: ikasleen arteko elkarbizitza hobetzea, ez diziplinaz eta erreakziozko ikuspegitik, saihets parte-hartzaile eta proaktibotik baino. Horretarako, Madrilgo Sarean (Club de la Insumisión) lantzen dugun Ikaskuntza eta Zerbitzuaren proiektutik abiatuta, gure elkarbizitzako plana aldatzeari ekin genion, babestea, integratzea, berdintasuna eta jazarpenaren, ziberjazarpenaren eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko elkartu ziren ikasle laguntzaileen lau kluben sorrerak gidaturik
Quiero saber más
Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko.  Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker,  konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko. 