Jarduera honekin erdietsi nahi da ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero egin behar duguna denon artean erabakitzea eta, azkenean, ondorioak jasoko dituen horma-kartela burutzea. Saio bakarrean egiteko asmoz eratu da. Jarduera honetan, partaidetzazko metodologia baten bitartez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira. Jarduera burutu denetik egun batzuetara, zein konpromiso hartu diren eta zein gradutan bete diren ebaluatzeko tartetxo bat hartzea komeniko litzateke.?
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, denen artean ura aurrezteko eta egokiro erabiltzeko ohiturak eguneroko bizimoduan txertatzea da. Ateratako ondorioak horma-kartelean agertuko dira, "Noaga, ura eta gu" eta "Urarekin jolasean", jarduerei amaiera emateko saioan. Jarduera horrekin, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira, partaidetzazko metodologia bidez.
Quiero saber más
Material honekin mundu zabaleko uraren banaketa eta eskuragarritasuna landu behar da, uraren banaketaz kontzientzia hartzeko balioko duen esperimentu bat ikasgelan eginez. Ondoren, ur kontsumoa kontinenteka eta sektoreka jorratuko da eta, gainera, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatzeko xedez, norberak zenbat ur kontsumitzen duen kalkulatuko da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, Wangari Maathai Bakearen Nobel Saridunaren bizitzan eta ekintzan euskarri hartuta landuko da uraren gaia. Lehenik, ikasleari ikerlari izan dadin proposatuko zaio, teknologia berriez baliatuz, Bakearen Nobel Saridun hori nor izan zen eta saria zergatik eman zitzaion aurkitzeko. Azkenean, Wangari Maathai emakumeaz eta berak ingurugiroaren, demokraziaren, giza eskubideen eta, bereziki, emakumeen eskubideen alde eginiko borrokaz ikasitakoa bildu eta, talde txikiak osaturik, posterra egin eta, ikasle guztiek eskutitz bana idaztea proposatuko da.
Quiero saber más
Material honetan, mundu zabaleko hainbat lekutan ura eskura izateaz eta horren kalitateaz hausnartzeko gomit egiten da. Hasteko, munduan ur gezaren banaketa agertzen duen mapa aztertuko da. Ondoren, herrialde zenbaitetako ur kontsumoaz eta gure kontsumoak mundu eskalan dituen ondorioez jabetzeko jarduera bat burutuko da. Jarduera horien bidez, ur eskasiaren zergatiak ezagutarazi eta lehorteez gogoeta egitea lortu nahi da. Bestetik, baliabide horren erabilera egokia eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Peruko Bety, Etiopiako Hanna eta Espainiako Frank pertsonaiak tarteko, mundu zabalean ura eskura izateaz eta uraren kalitateaz gogoeta egitea lortu nahi da material honen bitartez. Horrek guztiak gizakien osasunean eta bizi kalitatean izango dituen ondorioak ere planteatzen dira bertan, ur eskasiaren zergatiak ezagutu ditzagun. Jarduera horien bidez, baliabide horren erabilera egitea eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak hartzea sustatu nahi da.
Quiero saber más
Espazio ireki batean (patioan, edo) antolatu beharko litzateke jarduera hau bi jokok osatzen dute: "Tantaz tanta" eta "Ur tantak Afrikarentzat". Joko bakoitzaren amaieran eztabaida eta gogoeta egiteko tartetxo bat hartu beharko da. Jokoak egiteko behar den materiala: kartoitxoa, enbalatzeko papera eta era askotako ontziak: baldeak, edalontziak, eltzeak... Jokoa burutzeko ordu eta erdi edo bi orduko iraupena aurreikusten da. Jarduera honekin lortu nahi da ikasleak uraren garrantziaz sentsibilizatzea eta, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Bestetik, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da urak daukan garrantziaz ikaslea sentsibilizatzea eta, bide batez, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Burkina Faso-ko Nogoa haurraren historiari esker, ikaslea bestelako errealitate batera hurbildu eta, horren bidez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi zaizkio. Beste aldetik, gure ur kontsumoa aztertu eta kontzeptu batzuk (ur edangarria, ur eskasia, etab.) ikasiko ditugu. Kontzeptu horiek guztiak jorratzeko marrazki eta argazkiak erabiltzea eta narrazio bat azaltzea proposatuko da.
Quiero saber más
Koaderno honetan Mozambikeko Sofía haurrak bere herrialdeak bizi duen egoera latza eta, bereziki, armen erabilerak —pertsonen aurkako minenak, zehazkiago— populazio zibilarentzat dituen ondorioak aurkeztuko dizkigu. Sofiaren biografiak eta argazkiek bere ametsetara eta bere errealitatera hurreratuko gaituzte eta, horri esker, herrialde hartako egoera ezagutu ahal izango dugu. Material honen bidez bakea eta justizia soziala munduko gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa balioestea lortu nahi da. Rol-joko baten eta itxurako adibide batzuen bitartez, liskarrei heltzeko era eta jarrera desberdinak ezagutuko ditu haurrak. Era berean, gatazka eta liskarrei buruz prentsan idazten duten kazetariak agertuko dira jokoan. Kontua da, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea. Atal hau, liskarrei irudimenez...
Quiero saber más
Koaderno honetan Roberto Angolako haurrak bere herrialdeko errealitate latzean eta gerrak eragin eta oraino ere bizirik dirauten ondorioetan sartuko du ikaslea. Proposamen honen helburua, ikasleek arma merkataritzak —pertsonen kontrako minek, zehazki— sortarazten dituen ondorioak eta mundu zabalean milioika lagunek nozitzen dituzten ondoreak ezagutzea da. Balkanetako gerran inplikaturiko haurren marrazkien azterketan abiagune harturik, gerrak guregan pizten dituen sentimendu eta sentsazioak jorratuko dira. Material honi esker lortu nahi da gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa bakea eta justizia soziala balioestea eta, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea: liskarrei irudimenez asmaturiko konponbideak garatzeko premia erakusten duten bi ahuntzen adibidearen bitartez irakasten da hori. Sintesi modura, eskolako gainontzekoei eta...
Quiero saber más
