Egiazko kasu bat agertuz, bidegabekeriazko merkataritzaren adibide bat aztertuko da: Haitin Estatu Batuek eragiten duten arroz dumping-a, hain zuzen. Horrela, merkataritza arautzen duten legeak eta Hego aldeko herrialde baten elikagaien askitasunaren arteko proportzioa agerian jarriko da. Horretarako, kasu horri buruzko informazio-fitxa bat irakurri eta aztertzea proposatuko da. Jarduera ordubeteko bi saiotan aurkeztuko da.
Quiero saber más
Ekonomia gaietako testuak irakurri eta iruzkintzetik abiatuta, nazioarteko merkataritza eta bera arautzen duten legeen kontua jarriko da aztergai. Helburu nagusia, merkataritzaren liberalizazioaren, horren balizko onuren eta balizko aukera onen inguruko egungo diskurtsoa aztertzea da. Era berean, Ipar eta Hego herrialdeetako gizakiek merkatuetara iristeko aukera berberak ez dituztela azpimarratu nahi da. Jarduera hau ordubetean egitea aurreikusita dago.
Quiero saber más
Material honen helburua beste herrialde batzuetan dauden lan baldintzez hausnarketa egin eta nazioarteko merkataritzak sorrarazten dituen bidegabekeriez jendea sentsibilizatzea. Obra bat antzeztu, jendeak bertan parte hartu eta garapena erabakitzea lortu nahi da. Antzezlanaren gai nagusia lan eskubideak izango dira baina honek ez du bazterturiko beste hainbat, hala nola genero berdintasuna, immigrazioa eta bere ondorioak, etab. Jarduera hau prestatzeari ordubetea, taularatze lanetan hiru ordu laurden eta, azkenean, eztabaidan aritzeko, ordu erdia eskaintzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Kasu erreal batzuk irakurtzeari esker merkataritza konbentzionalaren ordezko aukera bidezko merkataritza sartu eta bultzatu, kontsumo arduratsua sustatu eta, merkataritza-sistema barnean, parte hartzea indartu nahi da. Kasu horiek irakurritakoan, horrelako merkataritzak dituen abantaila eta eragozpenez gogoeta egingo da eta, ondoren, presio-ekintza bat egiteko proposamena jaurtiko da: bidezko merkataritzako produktuak sal daitezen proposatuz edo eskatuz, eskutitzak idatzi eta inguruko denda eta supermerkatuetara igorriko dira. Jarduera honek ordubetea iraun dezan planteatu da.
Quiero saber más
Kontsumo ohiturak aztertzea eta oinarrizko premiak finkatzea dira jarduera honen bidez lortu nahi diren helburuak. Horretarako, hilean ditugun etxeko gastuak taula batean agertu eta horrekin asetzen ditugun premiez gogoeta egitea proposatzen dugu. Horri esker hainbat kontzeptu landuko dira, hala nola kontsumo arduratsua, kontsumismoa, etab. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aurrikusten da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, auzategian, ikastetxean, herri etxean... elkartasun feria bat egitea proposatzen da, nazioarteko merkataritzan gertatzen diren bidegabekeriez pertsonak sentsibilizatzeko eta kaltetuenekin kolaboratzeko. Proposamena osatuko luketen jarduerak elkartasun kontuetan diharduten erakundeek egingo lituzkete. Horrela, nazioarteko merkataritzaren ordezko aukerak deskubritu ahal izango lirateke, hala nola bidezko merkataritza, trukea, etab. Feriaren iraupena, bera osatzen duten ekitaldien arabera aldatuko da; gutxienez, dena den, goiz edo arratsalde oso bat.
Quiero saber más
Jarduera hau, galdetegi bati erantzun eta, ondoren, prentsa ebakinak irakurri ostean burutzea planteatzen da. Dirua baliatzen ez diren elkar trukatze sistemez gogoeta egiteko aukera emango digute horiek. Galdetegiak, orokorki, hainbat kontzeptu sartzen ditu: diruaren balioa, erabilgaritasuna, premia... Ondoren, jorraturiko gai horiek aztertzeko, debatea egitea proposatzen da. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aurrikusten da.
Quiero saber más
Jarduera honetan prentsako albisteak aztertuko dira, Garapenean doazen Herrialdeen (GDH) kanpo-zorra kitatzeko proposamenen atzean ezkutatzen den errealitatea agerian uzteko. Helburua, zorra kitatzea borondate politikoari dagokion gaia dela ikustaraztea. Jarduera honen iraupena ordubetea izatea aurreikusi da eta, bertan, ekonomian funtsezkoak diren kontzeptuak jorratuko dira, hala nola zor kitapena, zor multilaterala, Egokipen Estrukturaleko Planak, etab.
Quiero saber más
Jarduera honetan, Garapenean Doazen Herrialdeen (GDH) zorra kitatzearen inguruko rol eta eztabaida joko bat ikusiko dugu, herrialde horien kanpo-zorra kitatzeko justizia eta premiaz sakoneko gogoeta egin dezagun sustatzeko eta, era berean, zorra kitatzea borondate politikoari dagokion gaia dela ikustarazteko. Horretarako, kitapen horren bideragarritasun ekonomikoa frogatuko duten zifrak erakutsiko dira. Taldea bitan banatuko da, bata kitapenaren alde eta bestea, aurka. Eztabaida amaitzean, ikaskideen argudioak entzunik, ekarritako iritzia aldatu duten partaideak zenbatuko dira.
Quiero saber más
Garapenean doazen Herrialdeen (GDH) zorrak nolako bilakaera izan duen jakitea, zor hori sortarazi duten zergatiak eta zorraren biderkapena eragiten duten mekanismoak aztertzea da jarduera honekin lortu nahi dena. Horretarako, kanpo-zorraren jatorri eta ondorioen gaineko testua eta komikiak irakurri eta aztertuko dira eta, era berean, GDH horientzat kanpo-zorrak dituen eraginak ahoz eta idatziz iruzkinduko dira. Jarduera honen iraupena bi ordukoa izango da.
Quiero saber más
