Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz_Enara ametsak proposamena Haur hezkuntzarako eginiko egokipena da, ipuin baten bitartez migrazioen kontua, zergatiak eta ondorioak ez ezik, errealitatea aldaraziko duten gizabanakoaren eta gizataldearen jarrerak jorratu ahal izateko. Esperientziak frogatu duenez, txikiak gauza erabat gai bestearen tokian jartzeko eta herritargo globalaren kontzeptuaren euskarri diren balioetan sartuak izateko, baita gizataldean erabakiak hartzen eta besteenak errespetatzen hasteko ere. Horrekin batera, “Elkartasuna, pobrezia eta ene jarrera, horren aurrean” gaiari buruzko bi bileretan gurasoekin landu zen gaia.
Quiero saber más
Esperientzia hau Munduak elkarlotuz proiektuaren VII. edizioko lanaren parte baten ondorioz sortu zen, hots, amaiera aldean eratu zen, ikasleek egin duten lana eta atera dituzten ondorioak ezagutarazi nahi izan zituztenean. Plastikako irakaslearen laguntzarekin, migrazioei buruzko plataforman ikasleek eginiko lana laburbilduko zuten kartelen lehiaketa antolatzea erabaki zuten. Irabazle gertatu zen kartelak etorkinengana adierazitako hainbat jarrera erakutsi nahi zituen (beldurra, trufa, sumina…). Helburua, herritarrek abegi hobea egin ziezaieten etorkinei eta, era berean, elkarrizketa egokia izan dadin, bai etorkinek bai bertako herritarrek gutxienezko ahaleginak egin beharraz gogoeta piztea. Herrian kartelak itsatsi eta, halaber, ekimen horren arrazoiaren inguruko azalpena eman zen. Burutzeko, ikasleek gainerako ikasle-irakasle eta beste pertsonentzat antolatu zituzten hitzaldiak, errealitateaz eta norberaren jarreraz hausnarketa...
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proposamenaren markoan, ikastetxe jakin batean irakasten diren hezkuntza-maila denetan garaturiko ikastegi proiektuaren proiektua aurkeztuko digu esperientzia honek. Proiektuan denak inplikatu dira: ikasle-irakasleak, gurasoak, kanpoko pertsona batzuk eta Guadalinfo-ko (gizartea suspertzeko eta udal berrikuntza bultzatzeko sare sozial andaluziarra) arduraduna. Esperientzia honen helburua, batetik, hainbat mailatan elkarrizketa interkulturala, elkarlana eta informazio eta komunikazioaren teknologiekiko lana jorratzea da; bestetik, migrakuntzekin loturiko gaietan sakontzea, horien zergati eta ondorioei helduz, migrazio-prozesuen eta horien testuinguruen arteko lotura aztertuz eta, era berean, gizabanakoaren eta gizataldearen egintza eta jokabide eraldatzaileak sustatzea.
Quiero saber más
Global express honen asmoa, ikasleen artean krisi ekonomiko globalaren inguruan gogoeta eta eztabaida sortzea da "Hondarrezko gazteluak" izeneko horrekin. Ikasgelan egiteko jardueren proposamena alor konkretutik planteatu da, azkenean osoko ikuspegira iristeko. Antolatu den lehenbiziko jarduerarekin, aztergaiari alor sozio-afektibotik heldu nahi zaio, hurrengoetan lanari krisia eta krisiaren zergatiak kontzeptuan euskarri harturik ekiteko, hedabideetan agerturiko albisteez baliatuz. Ondoren, datuak eta komiki bat aztertzearen bidez, krisi honen ondorioak jorratuko dira gertueneko ingurunetik abiatuta, azkenean krisiak iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeetan izan dituen ondoreen desberdintasuna aztertzeko. Krisi ekonomikoa zabal eta osorik ikusirik, Global express-ek planteatzen duen azken jardueraren helburua krisiaren ikuspegi hori aukeratzat eskaintzea da, nahi ditugun aldaketak gerta daitezen norbanako zein kolektibo gisa lagun...
Quiero saber más
Unitate honen hasieran ikusiko den "Puk eta horma" bideoak, era sinbolikoan, konpromiso handiagoko elkarbizitza baketsuago baten bidean aurrerapausoak ematera inbitatzen gaitu. Indarkeria eta injustiziazko egoeren aurrean bakea bermatzeko bitarte den jarrera aktibo arduratsua hartzeko premia erakutsi nahi du. Bideoa iruzkindu ondoren, mundua justuago eta baketsuagoa eraikitzea galarazten duten indarkeria eta injustiziazko egoeren gaineko albisteak aztertzea proposatuko da. Ondorio gisa, ikasleari bake-kultura sustatzeko konponbideak imajina ditzan egiten zaio gomit.
Quiero saber más
Institutu batean jazoriko gertakari baten simulazioaren bitartez, liskar batean agertzen diren alderdi desberdinak aztertuko dira, pertsonei, prozesuari eta arazoari dagozkien aspektuak apuntatuz eta bereiziz. Funtsezko helburua, liskarra sortarazten duen ezkutuko arazoa bilatzen ikastea eta, konponbideak bilatzeko garaian, sormena eta irudimena sustatzea. Gertakarian inplikaturiko pertsonaiak antzezteko bost lagun aukeratuko dira; gainerakoak, diziplina batzordeko kideak izango dira. Ondoren, antzezpena hasiko da eta sortarazitako liskarrari konponbideak bilatuko zaizkio. Azkenean, jardueraren garapena denen artean baloratuko dute. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da
Quiero saber más
Monografiko honen xedea osasuna eskubide unibertsaltzat eta osasun-zerbitzuak herri-ondasun globaltzat aintzatestea da. Bertan, era berean, pobrezia eta osasunaren arteko lotura ezartzen da. Lehen jarduerak erakusten du, gaixotasunaren atzean, gizaki gaixoak daudela. Ondoren, osasunera iristeko desberdintasunak jasotzen dituzten eta, bide batez, ahaztutako gaixotasun kontzeptuaz gogoeta egiten duten grafiko batzuk eta mapa bat aztertzea planteatzen da. Rol joko baten bitartezikasleek, taldeka banatuta eta farmazi enpresa bateko jabekide bihurturik, hainbat aukeraren artean hautatu beharko dute. Helburua, botiken ekoizpen eta banakuntzan etika faktorea sartzea da. Azkenean, botikak nola darabiltzagun eta eman ditzakegun gogoeta egingo da. Material hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honetan funtsezko helburua, liskarraren eta indarkeriaren arteko bereizketak atzematea eta liskarraren ikuspegi positiboa (baita, bera konpontzeko ditugun tresnetako batzuk ere) nabarmentzea da. Liskarrekin eta indarkeriarekin loturiko hainbat kontzepturi dagozkien esaerak irakurri, elkartu eta iruzkintzea planteatzen da, ariketa gisa. Metodologia honek eztabaida sustatzen du eta era askotako iritziak azalerarazten ditu, ideien konfrontazioa positiboki balioztatzeko xedez. Jarduera honek ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Jarduera honetan Fernando Meirelles-en Ciudad de Dios erreportajea ikusi eta iruzkinduko da. Filma proiektatu aurretik, norberak indarkeriaren sortzaile edo biderkatzailetzat jo ditzakeen irudi, datu edo bestelakoak apuntatzeko orri zuriak banatuko dira parte hartzaileen artean. Filma ikusitakoan, ideia-jasa egin eta ekarpen guztiak bilduko dira. Jardueraren helburua, armen erabileraren eta indarkeriaren kulturaren zergatiak aztertzea eta, era berean, horien ondorioak atzematea da. Brasilgo egoeraren inguruko informazio osagarria emango da. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Egoera gatazkatsu baten simulazioa eta bera konpontzeko hainbat bide aurkeztuko dira. Hiru pertsonaiak gidoia antzeztuko dute eta, horrek, bakoitzak harturiko aukera edo erabakien arteko eztabaida sortaraziko du. Jarduera honekin lortu nahi dena ez da liskarra konpontzea, ezta konpontzeko bideak adieraztea ere; arazo baten aurrean, pertsona batek har ditzakeen jarrera desberdinak adieraztea da kontua. Istripua jasan dutelarik, obrako protagonisten gogoetei esker, egoera latz bati aurre egiteko jarrera desberdinak ikusiko dira eta arazoen aurrean norberak hartzen duen jarreraz hausnarketa egingo da. Jarduera honek ordu pare bateko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
