Hamabi urteko neska-mutikoen (eta bertan parte hartzera animatzen diren helduen) arteko kooperazio-jokoak sustatzea helburu izaki, Gernikako Bakearen Museoan hilean behin, igandez, egiten diren saioen edukia jaso da esperientzia honetan. Praktika horrek kooperazio, elkarlan, elkar laguntza, taldeko lan eta antzeko balioak sustatzen ditu jokoaren bitartez, lehia arau nagusi duen mundu honetan biziki baliogabetuak daudelako balio horiek. Jarduerak lantegi didaktikoan egiten dira, areto zabal eta argitsua baita. Mahai-aulkirik gabe, parte hartzaileak lurrean eseri edo etzaten dira, kuxinetan.
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proiektuaren (MEP) 2011-2012 edizioan era telematikoan eginiko lanak eta lurralde-topaketan landuriko ondorioak abiapuntu hartuta, ikasgelan prestatu genuen intzidentzia-egintza Kataluniako Parlament-eko diputatu batekin; jarduera horrek eman zion amaiera Katalunian MEPen 11-12 edizioari. Jarduerak hainbat elementu izan zituen: batera erdietsiriko ondorioetatik abiaturiko elkarrizketa irekia, azken agiriaren irakurketa eta ikasleek egin nahi izan zituzten galderei ihardespena ematea. Eskolako DBHko 2.eko bi taldeok hartu genuen parte, tutoretza orduetan eta, elkarrizketaren prestaketan eta diseinuan gela osoak esku hartu bazuen ere (29 ikasle, taldeko), diputatuarekin elkarrizketan zortzi gazte izan ziren (launa lagun gelako) denen ordezkaritzan, Kataluniako beste hiru ikastegiren ordezkariekin batera.
Quiero saber más
"Ser, estimar,saber" ("Izatea, maitatzea, jakitea") ikastegiko proiektu globalean sustatzen da balioetan heztea, lan autonomoa, kooperatiboa (proiektuka), integrala, aniztasuna talde heterogeneoetan lantzea... Bertan, hezkuntza alorreko komunitate osoa inplikatzea nahi da. Curriculum ofizialak agintzen duen guztitik ikasleek ahal den guztia talde heterogeneoetan ikastea helburua izaki, hiru oinarri nabarmentzen dira: 1) Derrigorrezko hezkuntzan ez dago gutxieneko maila galdagarririk. 2) Hezkuntzak integrala behar du izan: pertsona osoa, curriculum osoa. 3) Taldeek heterogeneoak behar dute izan. Ikastegia 2008-2009 ikasturtetik dabil martxan, 280 ikaslerekin. Esperientzia hau osatzeko aurkezpena helbide honetan aurkituko duzue: http://prezi.com/2m6e5wj2MEPg5/iii-jornadas-pedagogia-sistemica-cudec/
Quiero saber más
Markoen bila (Finding Frames) txostenean azaltzen dira planetako pobreziarekin hiritarrek harturiko konpromisoak eta hauek garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) eta beste hainbat eragilek nola sakondu eta zabaldu ditzaketen. Andrew Darnton autoreak, herritarrek pobreziaz duten pertzepzioaren inguruan hainbat idazlan eta liburu plazaratu dituen ikerlariak, Martin Kirk-ekin (Oxfam UK) eta Erresuma Batuko hainbat GGKE eta unibertsitatetako pertsonek osaturiko taldeekin elkarlanean jardun du. Txostenak, hasteko, Erresuma Batuko herritarrek pobrezia globalarekin duen konpromisoaz (sentikortasun, aditze, inplikazioaren) baliagarri dauden datuen azterketa eginik, Ingalaterrako biztanleriarengan —hainbat GGKEren hamaika sentsibilizatze-kanpainetan eginiko ahaleginak gorabehera— horrelako jarreren bilakaera nabarmen gelditu dela frogatzen du. Ondoren, justizia globalarekin herritarrak harturiko konpromisoa zergatik ari den murrizten ulertzeko elementu batzuk ematen ditu txostenak. Balioen...
Quiero saber más
Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute. Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da. Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta,...
Quiero saber más
EAE eta Kantabriako hezitzaile talde bat heziketazko esperientziak sistematizatzearen bitartez, eguneroko errealitatea ikasteko, sortzeko eta transformatzeko prozesuak sustatuko dituzten metodologien bila martxan jarri dela irakurriko dugu dokumentu honetan. Idazlaneko lehen atalean, herritargo globalera begirako Heziketaren testuinguru teorikoa aurkezten zaigu: bertan sartzen da sistematizazio prozesua, ibilitako bidea eta, prozesuari heltzeko xedez, parte-hartzaileek planteatu zituzten galderak. Ondoren, parte-hartzaileek idatziriko zortzi sistematizazioak jaso dira eta, bukaera emanez, hor gurutzatzen dira ondorioak, ikaskuntzak eta aholkuak, batetik, eta asmoak, bestetik: prozesu hori bizidun bihurtu eta, gerora, prozesu berrien sortzaile izan dadin. Esperientzia horren abiagunea eskola-praktikak aldatzeko premia nabarmena da; kontu jakina da inongo irakaskuntza-erakundek ez zuela prestatu irakaslea egungo konplexutasunerako, ezagupenak ikertzeko, ikasteko, sortzeko eta,...
Quiero saber más
Jolas baten bitartez, egungo nazioarteko merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten da eta, era berean, lan eta greba kontzeptuen inguruan gogoeta eginarazten da. Tangerreko Azulema Allemmen hitzen bidez, material honek Hegoaldeko herrialde askotako lan-munduaren errealitatea ezagutarazten du. Lanaren Nazioarteko Erakundeak jasotako lan-eskubideez azterketa egin dezan proposatzen zaio ikasleari eta Filipinetako Rosalie neskatoaren lekukotza entzunik, Hegoaldeko herrialde askotako lan-munduaren errealitatearen eta, kontsumitzaile garen aldetik, gure arteko lokarria agertzen da. Azkenean, mobilizazio eta salaketa adibide batzuk ezagutarazten dira eta egoera horri buelta ematera dei egiten zaio ikasleari.
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Nazioartean aintzat harturiko lan-eskubideetako batzuk ezagutarazteaz gainera, estatuan lan-eskubide horien zein gradutan betetzen diren aztertzen da, gertuenekotik abiatuta. Horretarako, ikasleari proposatzen dio senitartekoei inkesta egin diezaien. Era berean, gizaki guztiok, duintasunez biziko bagara, bete beharreko oinarrizko premiak ditugula agertzen du material honek, argi eta garbi eta, jolas baten bitartez, nazioarteko egungo merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten ditu. Jarduera horien xedeak bi dira: bidegabekeria nozitzen duten Hegoaldeko langileenganako sentsibilizazioa sorraraztea da eta, eta emakumea galtzaile nagusitzat hartzea, bere lana Hegoaldeko herrialde gehienetako famili sarreren euskarria den arren. Azkenean, kontsumitzaile garen aldetik, geure kontsumo kritiko eta arduratsuari esker, bete dezakegun papera eta eragin...
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Momema Bangladeshko neskak emaniko testigantzan oin harturik, ordainduriko lana galdutakoan oinarrizko premiak bete ezinik dabiltzan gizaki eta familien errealitatera hurbilduko gara. Era berean, emakume horren hitzak erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Mobilizazio kontzeptua ere jorratzen da material honetan, heziketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz, giza katea osatu zuten Dhakako neska-mutilak euskarri harturik Monografiko hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Baina Asha eta Tessa Bangladeshko ama-alaben historiak argi asko erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Materialak, bidezko merkataritza ere aztergai harturik, gizakiaren oinarrizko premiak zertan diren jorratuko du Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko eratu da.
Quiero saber más