Eskolak bizitzako errealitateei irekita egon behar du, eragozpenik gabe baina, hori bai, errespetu osoz. Bizitza eta heriotza txanpon beraren bi alderdiak dira eta ez dago bata bestea gabe. Berarekin bizi gara egunero eta berari begiratu nahi ez izateak ez du desagerraraziko. Lan-proiektu honek metodologia konstruktibistaren arabera dihardu; helburua da, batez ere, heriotzaz gauza gehiago ezagutzea, geure sentimenekin elkartzea eta beldurrari aurrez aurre begiratzea, bera mitoetatik biluzteko. Praktika honen bidez, galderak eta ikerketak egin, irakurri, aditu, eztabaidan aritu, erantzunak bilatzen ditugu, beste galdera eta erantzun batzuk agertzen zaizkigu, esperimentatu, negar eta barre egiten dugu… baina, batez ere, hazi egiten gara, nor bere erritmoaren arabera. Hezkuntzan sartu behar dira ikasleak bere burua...
Quiero saber más
Bake Gune Eskola Proiektuaren barnean, ikastetxeko ikasleek antolatutako "eskolako baratzea" sortu da, Lehen Hezkuntzako 6.eko ikasleek babesturik eta maila guztiak (lehenetik bosgarrenera) inplikatuta, “Nuestro Huerto Cooperativo” Ikaskuntza Kooperatiboko Taldeen bitartez. Proiektuko helburu orokorra, ikasleen lan globalizatuaren eta garapen orokorraren mesedetan jardutea, landa-lana sustatuz eta bizitzarako oinarrizkoak diren gaitasunen garapenari begira, ezaguera, prozedura eta jokabideak baliatuz. Praktika honen garaikide Munduak Elkarlotuz (Oxfam Intermón-en proposamen pedagogikoa) ekimenaren garapena izan zelarik, bertan, 6. graduko ikasleekin batera, elikadura-justiziaren eta kontsumo arduratsuaren problematikari heldu genion. Horrela sartu ahal izan zen Hezkuntza Bereziko Gela, “Vamos a comprar alimentos” lan-proiektuaren bidez.
Quiero saber más
Diziplinarteko ikerkuntza-proiektu horren bidez, munduan nagusi dabilen desberdintasuna ezagutu du ikasleak, azkenean, herrialderik zigortuenetako egoerak azterturik. Horrela izan dugu desberdintasun horien kausen berri eta, hortaz, balizko konponbideak iradoki ditugu. Prozesu horretan, baldintza horiek hobetzen lagunduko duten gure egunerokotasuneko jokabide zenbait ere atzeman ditugu. Gelara etorri zaizkigun inbitatu batzuek, adibidez, hegoaldeko herrialdeetan bizi duten esperientzia kontatu digute, ipuin solidarioen liburua osatu dugu eta azoka solidarioa antolatu dugu, gobernuz kanpoko erakunde batzuekin elkarlanean, arazo larrienak dituzten herrialdeetara igorriko zaien dirua biltzeko helburuz. Hori dena jaso da “Conectando mundos: el hambre en el mundo” ("Munduak elkarlotuz: gosea munduan") izeneko liburuan. Gure asmoa da eskola tradizionala eta testu-liburuaren gehiegizko erabilera gainditzea, jakin-mina, ikertzeko irrika...
Quiero saber más
Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntza (GeHGH) martxan ipinita, Genero-Ekitatea jorratzeko premia nabarmendu nahi izan dugu, egungo arazo sozialak aztertu eta ulertzeko oinarrizko lanabesetako bat delako. Horretan baliatu dugun metodologia InteRed-en “Actúa con cuidados. Transforma la realidad” mobilizazio-kanpainan sartutako “Jóvenes actuando con cuidados” izan da; horren genero-perspektibak eta ikuspegi sozial hezitzaileak, izan ere, gure errealitatearen araberako lan-markoa eratzea ahalbidetu dute. Alde batetik, Generoa Zaintzea eta Heltzearen Etikaz irakasleak trebatzeko eta sentsibilizatzeko prozesua egiten da; bestetik, gizarte ekimen eta gazteen ahalduntze prozesua, DBH. Heziketa Ziklo edota Batxilerrean diharduten Gazteen Mobilizazio Taldeak osatuz; horiek, bere aldetik, antolatuko dituzten mobilizazio sozialeko jarduerak ikastetxean edota inguruetan garatuko dira, Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntzarako (GeHGH) ikuspegitik, tokian tokiko aldaketa sozialak...
Quiero saber más
Ikaslearen ahozko mintzamena sustatzeko xedez, ikastetxe osoan, eztabaiden lehiaketa antolatu eta gorpuztea. Gelan egiten diren jarduera gehienak idatzizkoak izaten direnez, ikaslea gainerako ikaskideen aurrean hitz egitera motibatuko duten jarduerak praktikan jartzeko beharraz konturatzean sortu zen ekimen hau. Lehendabizi, gelako fasean, gela bakoitzeko taldeek elkarren artean egiten dute eztabaida; argudio onenak azaltzen dituen eta jarrerari hobekien eusten dion taldea hurrengo fasera igaroko da, ikastegiko fasera. Horretan, maila bakoitzeko taldeak besteekin lehiatuko du ikastegiko aretoan: hiru maila daude DBHko lehen zikloa, DBHko bigarren zikloa eta batxilerreko lehen maila). Horrek, dudarik ez, ikaskideen artean emozioa eta ikusmin handia sortuko du. Esperientzia honi esker, mintzamena sustatzeaz gainera, elkarrizketan aritzeko, aditzeko eta argudiatzeko gaitasuna garatu...
Quiero saber más
Bihotzez irakastea, maisu-maistra izatearen opariaz jabetzea, arimaren erdi-erdian elkarrekin bizi diren bihotzak hunkitzeko trebeziaz jabetzea da. Bihotzez irakastea, egitaraua eta pentsaeraren aurretik emozioa eta sentimendua lehenestea da; geroago dator ikasteko, irakasteko abentura. Esperientzia honetako funtsezko helburuak hauek dira: eskerronetik eta maitasunetik bizitzaren aberastasunaz jabetzea; pertsona garen heinean hazten eta hezten ikastea, eskura ditugun baliabideak erabiliz; hezkuntza-praktika humanoagoa izan dadin, estrategiak, metodologiak eta baliabideak aldatzea; familiarekiko harremanak hobetzea elkarrenganako errespetutik, maitasunetik, jarrera egokitik; emozioak magaltzea, bestea entzutea, halakotzat izateko izatea, elkarbizitzako gelan eta eguneroko eskoletan sentitzen duguna atzematea.
Quiero saber más
Global express honen helburu nagusia, oinarrizko eskubide sozialen berri izatea da, beroriek baitira beharrezko elementuak pobrezia eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko, sistema fiskal zuzenak eskubide-sistemari euts diezaiokeela ulertzeko eta, gizartearen aldaketa eragiten lagun dezakeen aldetik, herritargo antolatuaren zereginaz gogoeta egiteko. Proposamen horretan zehar eskubide sozialekin loturiko kontzeptu asko jorratuko dira, hala nola ongizate estatua, demokrazia, fiskalitatea, mugimendu sozialak, ekonomia neoliberala, hipoteka-legeak, etab. Jarduera bakoitzean metodologia desberdinak baliatzea proposatuko da —grafikoen analisia, eztabaidak, jokoak, Interneten informazioa bilatzea, etab.—, gure gelako ikasleen motibazioei eta ikaskuntzen aniztasunei erantzuna eman ahal izateko. Proposamen guztia, eratutako ordenaren arabera landu ahal izateaz gainera, jarduerak diseinatuak daude bloke independente gisa jorratu ahal izan daitezen.
Quiero saber más
Idazlan honen bitartez, herritargo globalera begirako hezitzaile sareko Malagako irakasle taldearen eguneroko lanera gerturatuko gaitu autoreak. Egitasmo horretan, 2010-2012 eperako hezkuntza-esperientzien sistematizazio eta auto-prestakuntza proiektua garatzen da eta hiru atalek osatua dago: 1) Herritargo globalera begirako hezkuntzaren oinarriak; irakaslea, aldaketa-eragile; 2) Herritargo globalera begirako hezitzaile sarearen aurkezpena; antolakuntza-eredua eta horren gorpuztea lurralde-eremuan; 3) Malagako taldea osatzen duten irakasleen aurkezpena, antolamendua, lanean aritzeko era, hezkuntza alorrean duen eragina. Bestela adierazteko, sareko hezitzaileen eguneroko lana ikusgarri agertzen da, auto-prestakuntzaren bidez proposamenak egitea eta ezagutza teoriko-praktikoa menperatzea sustatuz, helburu jakin batekin, hots, eskolan hezkuntza-eredu humanista eta herritargo globalaren aldekoa bultzatzeko balioko duten hezkuntza-prozesuak sortzea.
Quiero saber más
Idazlan honen bitartez, herritargo globalera begirako hezitzaile sareko Malagako irakasle taldearen eguneroko lanera gerturatuko gaitu autoreak. Egitasmo horretan, 2010-2012 eperako hezkuntza-esperientzien sistematizazio eta auto-prestakuntza proiektua garatzen da eta hiru atalek osatua dago: 1) Herritargo globalera begirako hezkuntzaren oinarriak; irakaslea, aldaketa-eragile; 2) Herritargo globalera begirako hezitzaile sarearen aurkezpena; antolakuntza-eredua eta horren gorpuztea lurralde-eremuan; 3) Malagako taldea osatzen duten irakasleen aurkezpena, antolamendua, lanean aritzeko era, hezkuntza alorrean duen eragina. Bestela adierazteko, sareko hezitzaileen eguneroko lana ikusgarri agertzen da, auto-prestakuntzaren bidez proposamenak egitea eta ezagutza teoriko-praktikoa menperatzea sustatuz, helburu jakin batekin, hots, eskolan hezkuntza-eredu humanista eta herritargo globalaren aldekoa bultzatzeko balioko duten hezkuntza-prozesuak sortzea.
Quiero saber más
Hezkuntza sisteman ikasle batzuek etekin akademiko eskasa ez ezik, heziketako helburuak betetzeko eragozpenak ere agertzen dituzte. Eragozpen horiek, askotan, oinarrizko trebetasun eta jarrera batzuetako gabeziekin daude lotuak: arreta, adimen emozional, motibazio, iraunkortasun eta ikaste-teknikekin, adibidez. Ausart zaitez ikasten! DBH eta Batxilergoaz gozatzera lagunduko dizuten trebezia eta teknikak: programa horrek DBH eta Batxilergoko ikasleari ikasketa-prozesuak optimizatzen lagunduko dio. Xede horrekin, autoreak hautatu dituen jarrera, trebetasun eta teknikak hurrengo eduki-sailetan aztertu ditu: 1) Oinarrizko baldintzak: erabateko arreta, adimen emozionala, ikasteko eta horrela irauteko interesa jorratuko dira; 2) Teknikak: erraztasun osoz maneiatu behar diren teknika batzuk zehaztu eta azalduko dira, hala nola ulertzen irakurtzea, laburtzea, eskema, taula eta grafikoak osatzea, gogoratze-estrategiak, liburutegietan informazioa eskuratzea eta antolatzea; 3) Lan...
Quiero saber más
