Euskara

Material honetan, mundu zabaleko hainbat lekutan ura eskura izateaz eta horren kalitateaz hausnartzeko gomit egiten da. Hasteko, munduan ur gezaren banaketa agertzen duen mapa aztertuko da. Ondoren, herrialde zenbaitetako ur kontsumoaz eta gure kontsumoak mundu eskalan dituen ondorioez jabetzeko jarduera bat burutuko da. Jarduera horien bidez, ur eskasiaren zergatiak ezagutarazi eta lehorteez gogoeta egitea lortu nahi da. Bestetik, baliabide horren erabilera egokia eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Peruko Bety, Etiopiako Hanna eta Espainiako Frank pertsonaiak tarteko, mundu zabalean ura eskura izateaz eta uraren kalitateaz gogoeta egitea lortu nahi da material honen bitartez. Horrek guztiak gizakien osasunean eta bizi kalitatean izango dituen ondorioak ere planteatzen dira bertan, ur eskasiaren zergatiak ezagutu ditzagun. Jarduera horien bidez, baliabide horren erabilera egitea eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak hartzea sustatu nahi da.
Quiero saber más
Espazio ireki batean (patioan, edo) antolatu beharko litzateke jarduera hau bi jokok osatzen dute: "Tantaz tanta" eta "Ur tantak Afrikarentzat". Joko bakoitzaren amaieran eztabaida eta gogoeta egiteko tartetxo bat hartu beharko da. Jokoak egiteko behar den materiala: kartoitxoa, enbalatzeko papera eta era askotako ontziak: baldeak, edalontziak, eltzeak... Jokoa burutzeko ordu eta erdi edo bi orduko iraupena aurreikusten da. Jarduera honekin lortu nahi da ikasleak uraren garrantziaz sentsibilizatzea eta, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Bestetik, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da urak daukan garrantziaz ikaslea sentsibilizatzea eta, bide batez, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Burkina Faso-ko Nogoa haurraren historiari esker, ikaslea bestelako errealitate batera hurbildu eta, horren bidez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi zaizkio. Beste aldetik, gure ur kontsumoa aztertu eta kontzeptu batzuk (ur edangarria, ur eskasia, etab.) ikasiko ditugu. Kontzeptu horiek guztiak jorratzeko marrazki eta argazkiak erabiltzea eta narrazio bat azaltzea proposatuko da.
Quiero saber más
Koaderno honetan Mozambikeko Sofía haurrak bere herrialdeak bizi duen egoera latza eta, bereziki, armen erabilerak —pertsonen aurkako minenak, zehazkiago— populazio zibilarentzat dituen ondorioak aurkeztuko dizkigu. Sofiaren biografiak eta argazkiek bere ametsetara eta bere errealitatera hurreratuko gaituzte eta, horri esker, herrialde hartako egoera ezagutu ahal izango dugu. Material honen bidez bakea eta justizia soziala munduko gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa balioestea lortu nahi da. Rol-joko baten eta itxurako adibide batzuen bitartez, liskarrei heltzeko era eta jarrera desberdinak ezagutuko ditu haurrak. Era berean, gatazka eta liskarrei buruz prentsan idazten duten kazetariak agertuko dira jokoan. Kontua da, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea. Atal hau, liskarrei irudimenez...
Quiero saber más
Koaderno honetan Roberto Angolako haurrak bere herrialdeko errealitate latzean eta gerrak eragin eta oraino ere bizirik dirauten ondorioetan sartuko du ikaslea. Proposamen honen helburua, ikasleek arma merkataritzak —pertsonen kontrako minek, zehazki— sortarazten dituen ondorioak eta mundu zabalean milioika lagunek nozitzen dituzten ondoreak ezagutzea da. Balkanetako gerran inplikaturiko haurren marrazkien azterketan abiagune harturik, gerrak guregan pizten dituen sentimendu eta sentsazioak jorratuko dira. Material honi esker lortu nahi da gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa bakea eta justizia soziala balioestea eta, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea: liskarrei irudimenez asmaturiko konponbideak garatzeko premia erakusten duten bi ahuntzen adibidearen bitartez irakasten da hori. Sintesi modura, eskolako gainontzekoei eta...
Quiero saber más
Rosalinaren historia abiapuntu harturik, liskar egoera baten atzean zer dagoen haurrek uler dezaten eta beraiengan arrotz egin dakizkiekeen bizipenak ezagutzeko interesa piztea nahi da. Liskar armatu baten erruz, etxetik arrapaladan ihes egin behar izan duen Rosalina haurraren bizipenak eta sentimenduak kontatzen dira koaderno honetan. Narrazioaren amaieran, horrelako liskarrik behin ere ez errepikatzeko itxaropen eta desira agertzen dira. Bi ataza aurkezten ditu koadernoak, paraleloki: batetik, protagonistaren historia erakusten zaigu eta, bestetik, kontakizun horretan agertzen diren kontzeptu eta gaietan sakontzeko aukera ematen diguten jarduerak eskaintzen zaizkigu. Jarduerak haurraren eskarmentuan oinarritu dira, protagonistaren bizipen, ezagutza, pertzepzio eta gainerakoak behin eta berriz adieraziz. Rosalinaren historia gida didaktikoak zehatz-mehatz kontatzen du eta, era berean, koadernoan...
Quiero saber más
Memed-en historian oin harturik, hemen lortu nahi da haurrek liskar-egoera batean zer dagoen uler dezaten eta arrotz egin dakizkiekeen bizipenak ezagutzeko interesa piztea beraiengan. Liskar armatuak medio, etxetik arrapaladan ihes egin behar izan duen Memed haurraren bizipenak eta sentimenduak kontatzen ditu koaderno honek. Narrazioaren amaieran, horrelako liskarrik sekula ere ez errepikatzeko itxaropen eta desira agertzen dira. Bi ataza proposatzen ditu koadernoak, paraleloki: batetik, protagonistaren historia erakusten zaigu eta, bestetik, kontakizun horretan agertzen diren kontzeptu eta gaietan sakontzeko aukera ematen diguten jarduerak eskaintzen zaizkigu. Jarduera horiek eskarmentuan oinarritu dira eta protagonistaren bizipen, ezagutza, pertzepzio eta gainerakoak behin eta berriz adierazten dituzte. Memed-en historia zehatz-mehatz kontatzen du gida didaktikoak eta, era berean, koadernoan agertzen diren ilustrazio...
Quiero saber más
Iparralde eta Hegoaldeko gizarteetan armek eta indarkeriaren kulturak duten inpaktua aztertu ondoren, Global express honek agerian utziko du diru-iturri oparo horretan zein den irabazle eta zein galtzaile. Ikasleengan indarkeriaren kulturaz jarrera kritikoa garatzeko tresnak eskaintzeaz gainera, material honek bake kulturaren alde jarduteko alternatibak ematen ditu.
Quiero saber más
Kyotoko Protokoloa indarrean sartzeak planetako populazio zigortuenetan izan dezakeen eraginaz gogoeta egiteko elementuak eskaintzen ditu Global express honek. Bost jardueratan zehar materialak kuestionatzen du Protokolo hori indarrean sartzea aski ote den klima aldaketaren eraginak arintzeko eta oinatz ekologikoa geldiarazteko. Bestetik, eragin gehien nozitu dituzten populazioak berotze globalaz ardura gutxien agertzen dutenak direla salatzen du Global express honek eta, bide horretatik, erantzukizun indibidual eta kolektiboari dei egiten die, klima aldaketari aurre egin eta ingurumen alorrean oreka lor dezagun. Material honekin lortu nahi da ikasleak jarrera autokritikoa har dezan eta, horri esker, milioika pertsonaren eguneroko bizimoduak duen eraginaz jabe dadin.
Quiero saber más