Esperientzia honetan Herritargo Globalerako Hezkuntzako (HGH) edukiak aplikatu dira Gironako Santa Eugenia Bigarren Hezkuntzako Institutuko harrera-ikasgeletan. Harrera-ikasgelak, ikasle etorkinen harrera linguistikoa bideratzeko baliabidetzat soilik hartzen badira ere, HGHrako proposamenak gauzatzeko aukera ematen duten espazio pribilegiatuak dira. Harrera-ikasgelan gauzatzen den hezkuntza praktika hau, Intermón Oxfam-ek antolaturiko "Herritargo globalerako Hezkuntza" ikastaroan sortu eta 2007ko urtarriletik ekainera arte garatu zen. Alderdi praktikoa harrera-ikasgelako ikasleekin garatzen da, 17 herrialdetatik etorritako 50 gazte bertan direla. Praktika hori 2007-2008 ikasturtean gorpuztu zen lau ikasle-talderekin.
Quiero saber más
Artikulu honetan, herritargora begirako heziketa-proposamen baten ebaluazio esperientzia aurkeztuko dugu: Interm?n Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzentzen dien Global express izeneko baliabide pedagogikoa, hain zuzen. Sei ataletan egituratu dugu diskurtsoa: lehen bietan, sarrera era material didaktikoaren aurkezpena; ondoren, artikuluaren enborrean garatzen dira marko teorikoa, marko enpirikoa eta ebaluazio emaitzak; azken atalean, ondorioak eta hobetzeko proposamenak agertzen dira. Ondorioek frogatzen dutenez, herritartasun alorreko gaitasunak sortzen laguntzen du materialak: batetik, Global express-ek ikasleari errealitatearen ikuspegi enpatikoagoa izan dezan eta hainbat problematika global uler ditzan errazten dio; bestetik, ordea, eraldaketa sozialeko egintzak burutu ditzaten, ikasleen gaitasunean? eragiteko unean, ez du emaitza onik lortzen. Artikulua, Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Herritargo eta Balioen Heziketako Masterraren amaierako lana da.
Quiero saber más
Oscar Jara Holliday, Estudios y Publicaciones Alforja (San José, Costa Rica) zentroko zuzendari nagusi eta CEAAL-en (Latinoamerikako Gizaki Helduak Hezteko Kontseilua) Bizipenen Sistematizazioa Sostengatzeko Egitarau Latinoamerikarreko koordinatzaile izaki, hezkuntza-bizipenen sistematizazio prozesua betetzeko xedez, maila teoriko eta praktikoko orientabideez osaturiko gida interesgarria aurkeztuko digu. Matinal aldizkariarentzako elkarrizketa batean Oscar Jarari jasotako hitzetan (Kaidaran ere ikusiko dituzue), “Bizipenen sistematizazioaren funtsezkoa zertan datza? Praktikaren inguruan eta praktikan euskarri hartutako gogoeta eta interpretazio prozesua da, bizipen horretan esku hartu duten faktore objektibo eta subjektiboen berreraikuntza eta antolamenduan oinarriturik egiten dena, ikaskuntzak ondorioztatzeko eta denen artean partekatzeko. Horregatik, bizipen baten dokumentazio, kontakizun edo berreskurapen historiko hutsa —bera gertarazteko beharrezko ariketak badira ere—, ez dira "bizipenen sistematizazioak", berez....
Quiero saber más
Artikulu honetan Alessio Surian-ek "Kultur aniztasunaren inguruko lana ikastetxean" delako gaiari heldu dio. Dagoeneko kultur aniztasunari buruzko lanean mende erdia bete dugun honek ekarri gaitu ikastetxean gaitasun interkulturalak daukan garrantzia jorratzera. Gaia landu duten hainbat egileren proposamenak aurkeztu dizkigu Surian-ek. Alessio Surian Paduako (Italia) Unibertsitatean dabil, hezkuntza eta partaidetzazko politika gaietan hezitzaile eta aholku-emaile. Lana Herri Politiken Laborategian eta Biztanleen Nazioarteko Aliantzaren Hiri Unibertsitate Herritarrarekin, besteak beste, egiten du. Europar Kontseiluaren Ipar-Hegoa Zentroan Osoko Hezkuntzarako Egitarauaren koordinatzaile izan zen.
Quiero saber más
2010eko urriaren 30etik azaroaren 1era Escorial-en (Madril, Espainia) “Herritargo globalerako begira heztea” IV. Mintegia antolatu zuen ECG Sareak, bertara Espainia, Portugal eta Kubatik laurogeita hamar lagun eta hezitzaile inbitatu bildu zituelarik. Hiru egunetan barna ikuspegiak trukatu eta hezkuntza-bizipenak jorratu zituzten, Sarea topagune eta elkarlaneko gunetzat indartu eta sendotzeko xedez. Topaketaren ardatz biak irakaslea, aldaketarako eragile eta migrazio fenomenoa, gizarte-eredu berri bat eraikitzeko aukera izan ziren. Lanak hiru multzotan antolatu ziren. Lehenaren funtsa herritarren partaidetza izan zen, euskarriak hauen gainean: bakegintzazko hainbat esperientzia (Euskal Herria), komunitate-liderren trabatzea (Kuba), udalerrian ikasleek parte hartzea (Almassora, Castello) eta kontsumo arduratsua (Opcions aldizkaria). Bigarren multzoan, Paduako (Italia) Unibertsitateko Alessio Surian eta Gironako santa Eugènia Institutuko Joan Gratacós irakaslearen ponentzia eta kontrapuntua abiagune...
Quiero saber más
Zazpigarren ikasturteko ikasleei proposaturiko erronka batetik abiaturik (egungo gizarteak zer-nolako arazoak dituen, gogoeta egin zezaten gomit egin zitzaien) ikasleek ikasturtean Proiektu Alorrean diskriminazioari dagokion problematika landu nahi zutela erantzun zuten. Haien interes eta sentsibilitateen arabera, arrazakeria, xenofobia, etniaz ijito den gizakiaren diskriminazioa, genero bortizkeria eta gizaki ezinduaren bazterketa helburu zuten proiektuak garatu zituzten; horrela, proiektuari ezarri zitzaion izenaz (“Aniztasunean elkarrekin”) adierazpenaren esanahiaz jabetu ahal izan ziren ikasleak . Hezkuntza-praktika hori, Proiektu Alorra, Geografia, Portugesera, Ikuspen Heziketa, Hezkuntza teknologikoa, Dantza eta Zurgintza ikasgaietako ikasleek elkarrekin eginiko lanari esker burutu zen.
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proiektuan parte hartzeak 5. ikasturteko ikasleak eta tutorea inplikatu zituen esperientziaren helburua geroz eta zabalagoa den herrixka global honetako herritarrak ezagutzea zen, hainbat herrialdetako gizakiekiko gizarte solidarioago eta irekiago baten eraikuntzan eta horren gogoetan euskarri harturiko lan batean parte hartzeari esker. Proiektuan esku hartzeak bertako antolakuntzak taxuturiko ildoarekin bat etorri zen: ikasleen eskura jarritako informazioa irakurri eta interpretatzea eta proposaturiko erronkei erantzuneko testuak sortzea, parte-hartzaileek interakzioz jardunez. Esperientzia hau Herritar hezkuntza ikasgaiko curriculumeko kategoria gabeko alorrean burutu zen.
Quiero saber más
Gure eskualdeetan eta munduko beste hainbat herrialdetan gizakien bizitzen artean dauden desberdintasunak uler daitezen erraztea da Portugaldik etorri zaigun esperientzia honen helburu behinena. Proiektu hau Portugesera (testuak lantzea) eta Herritar hezkuntza (herritargora begirako hezkuntza garatzeko gune pribilegiatua baitzen) ikasgaietatik landu zen. Ipuin baten bitartez eta Munduak elkarlotuz proposamen didaktikoaren inguruan, lehen fase batean emozioak landu ziren, ipuineko pertsonaien identifikaziotik hasita; bigarren fasean, berriz, migrazioekin loturiko edukiei heldu zitzaien, hala nola mugak, ezaugarri fisikoak, tradizioak, banderak, etab. Prozesuaren hirugarren fasean, borroken, bakearen eta bortizkeriaren gaia aztertu zen. Azkeneko fasean, egoeraren azterketa kritikoa jorratu zen, nork bere iritzia argudiatu ahal izan zezan sustatuz.
Quiero saber más
Esperientzia hau, diziplinarteko proiektua izaki, Portugalen burutu zen. Portugeserako, Ingurunearen Ikerketa, Adierazpen Plastikoa eta Dramatikoa eta Matematikako irakasleek hartu zuten parte. Haurrek, taldeko tutoreak orientaturik, Haurraren Eskubideen Adierazpenaren markoan, nazionalitaterako, desberdintasunerako eskubideari heltzeko narrazio kolektiboa idatzi zuten. Proiektu horrekin, haurrek partekatu zituzten ahoz eta idatziz beren ikasketak, irakurle eta entzule guztiengana helaraziz. Azken helburua, Elkarteko Haur Eskola bateko talde bati narrazioa irakurtzea zen.
Quiero saber más
Esperientzia hau Portugalgo ikastetxe batean egin zen, partaidetzazko metodologiaz baliatzean oin harturik: hastapeneko planteamendua, izan ere, proiektuan inplikaturiko ikasle guztiek parte aktiboa hartzea eta uneoro iritzia ematea izan zen. Adostasunetara iristeko, hainbat balio lehenetsi ziren, hala nola errespetua, tolerantzia eta denen artean atazak banatzea. Ikasleek ekoitzi zituzten testuak talde txikietan eginiko lanaren emaitza izan ziren eta argitara joan ziren testuak, berriz, talde osoan sorturiko adostasunaren fruitu. Azkenean, migrazioen gaiaren inguruko dokumentu kritiko bat sartu zuten blogean, egindako lan guztia biltzen zuena.
Quiero saber más