Mintegia ez da beste bat izan: Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarea (HGHS) hamargarren urteurrenera iritsia delarik, urtebetetzeak dira jaikizunik hoberenak, bizitza ospatzen delako horietan. Helburu horrekin, Los Negrales-en (Madril) 80 bat lagun bildu ziren uztailaren 7tik 9ra arte. Efemerideak Mintegi osoa kutsatu zuen, egun Sarea den hori bidean jaio eta egokitu delako, bertatik ibili diren pertsonei esker, bereziki. Den-denek utzi zuten beren itzala eta denak biziki present egon ziren ospakizunean. Ospakuntzak gorabehera, lanean buru-belarri emaniko hiru eguneko haren haria herritargo globala osatzeko metodologiak izan ziren. Hitzaldi, mahai-inguru eta, batez ere, partaidetzazko lantegi eta bestelako ekitaldien bitartez, esku-hartzaileek eztabaidan aztertu zuten nola eraiki zitekeen mundu bidezko eta solidarioago bat, hezkuntza-praktikatik. Bertan izaniko...
Quiero saber más
Oxfam Intermón-en Munduak elkarlotuz 2017-ko “Mugarik gabeko eskubideak” proposamenean kokatu da esperientzia hori, gure ikasleen gaitasunari egokitutako ibilbidea izan delarik, bizitza hobe eta duinago bat izateko, jatorriko herrialdea nahitaez utzi behar izan duten pertsona askoren errealitatea gertutik erakusteko. Munduak elkarlotuz plataformako proiektu-metodologiaz eta materialez baliatuz, bigarren hiruhilekoan gorpuztu dugu geure lan osoa.Bizitzeko beharrezkoak ditugunak seinalatzea izan dugu abiagunea, baina premia horiek kasu denetan berdinak ez direla ikusi dugu. Orduan aztertu dugu nolakoak garen, elkarrekin konparatuta, zertan garen berdinak eta zertan bereizten garen, eta berdintasun eta desberdintasunekin zer gertatzen den. Harresiak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dugu: izaera, itxura, tamaina eta material askotakoak izan daitezkeela ikusi dugu.
Quiero saber más
Ikastetxe osoan gauzatu zen “Mintzo diren hormak, irakasle diren lekuak” proiektuan, ikasleei galdera hau egin genien: Zure eskola gustatzen al zaizu? Horretarako egin zen biltzarrera bi delegatu bildu ziren gelako eta horiek eraman zituzten aurretiaz ikaskide guztiei jasotako iritziak. Hauek zuzendariari aurkeztu eta boto gehien jaso zituztenak hautatu ziren. Haur eskolakoek jolasaldi atseginagoa nahi zuten. Birziklapen gaiaz baliatu ginen, botila-tapoiekin jostailuak egiteko eta, horretarako, Caritasekin kolaboratuz, premian dauden pertsonei laguntzen dieten herriko boluntario-elkarte batekin harremanetan jarri ginen. Familiekin lantegi bat antolatu genuen: familiek jostailuak egiten lagundu ziguten eta, trukean, ikasleek kilo bana jaki eman zuten.
Quiero saber más
Gure ikastegian Munduak elkarlotuz proiektuarekin (2006-2007tik) hamar ikasturte paseak direlarik, aurtengoan talde kooperatiboen hezkuntza-metodologia eraldatzailea sakonagotik jorratu nahi izan dugu. Prozesu honi eman zion hasiera talde kooperatiboen inguruko “Berdinen artean ikastea” trebakuntza-ikastaroak, Bartzelonako Univertsitat Autónoma-ko (UAB) GRAEI-k antolatuta; bertara bildu ziren lan kooperatiboko esperientzia horren autore ziren Col·legi Jesús-Maria ikastegiko Gizarte Zientzien Departamentuko hiru kideak. Berrikuntza honi esker Herritargo Globalerako Hezkuntzaren aspektuak indartu dira, koherentzia metodologiko handiagoa eman dielako bai Munduak elkarlotuz proiektuari, baita Col·legi Jesús-Maria ikastegiko Gizarte Zientzien Departamentuko ikasgaietan geroago txertatzeari, ikastetxeko ohiko gaitzat hartuta.
Quiero saber más
Proiektu honi ekin zitzaion DBHko 3. Mailan, Lan Globalizatuko gelan, ikuspegi globaletik edukietara gerturatzeko helburuz, hautaturiko zortzi ikasleri zuzenduta. Ikastetxeko departamentuen iritziz, metodologia hori baliagarria izango da ikasleak motibatzeko eta ikaskuntza-mailak lortzen laguntzeko, haien ezaugarriei eta dibertsitateei egokituta, adimen anitzak eta pedagogia sistemikoa aintzat hartuta. Jarduera honen jatorria datza Matematikako estatistika edukia ikastean, ezagupen hori eguneroko bizimoduan aplikatzeko moduari buruz gogoeta egitean. Katalanerako Departamentuak Ama Hizkuntzen Eguna ospatzea nahi zuen eta gela globalizatuko ikasleek hobeto ezagutu nahi zituzten gainerako ikasleak, horien jatorria, kultura eta hizkuntzak. Kointzidentzia horretatik sortu zen saiakuntza.
Quiero saber más
Ikaskuntza-zerbitzu proiektua auzoko baratze komunitarioan. 2017ko urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra arte ikasleek ezagutu dute zertan den ereintza, haztegiak prestatzea, barazki motak, labore-elkarketak, ortuariko egutegia, konpost egitea, etab., horretaz arduratzeko bere burua eskaini duten auzotar batzuen laguntzari esker. Ikasleek, bere aldetik, auzotarrei ortuko ohiko lanetan lagundu diete. Proiektuan parte hartu duten 18 ikasleek lau laguneko taldetan jardun dute, talde bakoitza auzotar baten ardurapean. Saio bakoitzean ikasle bat arduratu da eguneko kronika egiteaz eta blogerako argazkiak egiteaz. Proiektuan uztartu dira ingurumen alorreko edukiak (hiri-nekazaritzaren garrantzia, laborantza-aniztasuna, jana alferrik galtzea) eta elikadura-justizia globala. Beste aldetik, ingurumenaren alde berez antolaturik dabiltzan mugimenduen (auzoko ehun sozialaren dinamizatzaileak eta irabazteko asmorik gabeak) berri izatea bultzatu du.
Quiero saber más
Saiakuntza honi ekin zitzaion gure ikastetxean 2009-2010 ikasturtean, Kultura-artekotasun Proiektu modura, premia jakin bati erantzuteko: ikasturtea hasitakoan, beste herrialde batzuetatik —Latinoamerikatik, batik bat— zetozen ikasle ugariak gurean txertatzea. Egia da krisiak familia horietako asko beren jatorriko herrietara itzularazi zietela baina, gure auzoaren bereizgarrietako bat, dibertsitatea, nabarmena da ikastetxean egun. Ikasturte honetan, ikasle ugarien bat-bateko etorrera —“berankorra” esaten dio Administrazioak— berriro bizi izan dugunez, horrek gure arreta kultura-artekotasun proiektura bideratzea exijitu digu, Harrera-Protokolo soil hura baino askoz ere aberatsagoa delako. Gure proposamena berriz azterturik, hasieran egin genuen gogoetak baliozko irauten duela egiaztatu dugu baina, horrekin batera, dibertsitaterako gure begirada aldatu egin dela, denbora askorik iragan ez den arren.
Quiero saber más
Aurtengo Munduak elkarlotuz-en edizioaren ondorioz sorturiko proiektu hau hainbat jarduerak osatu dute, migrazio eta errefuxiatuen arazoaren inguruan. “Mugarik gabeko eskubideak” testuaren diziplinarteko lan batetik abiatuta, Immigrazio eta Errefuxiatuen gaineko Jardunaldietan burutu ziren, bertan tailerrak, hitzaldiak (ikastegiko ikasle askok parte hartu zutelarik), zine foruma, Andaluziako Munduak elkarlotuz-eko Ikasleen Tarifako Topaketan eta Egintza Globalean izan ziren ordezkarien parte-hartzea eta, amaieran, Sevillan ELEB (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) erakundearen babes-zentro batera bisita egin zen, ateak irekiko jardunaldian; bestetik, Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara premiazko produktuak igorri ziren.
Quiero saber más
Elkarbizitzaren kluba premia jakin bat asetzeko sortu zen: ikasleen arteko elkarbizitza hobetzea, ez diziplinaz eta erreakziozko ikuspegitik, saihets parte-hartzaile eta proaktibotik baino. Horretarako, Madrilgo Sarean (Club de la Insumisión) lantzen dugun Ikaskuntza eta Zerbitzuaren proiektutik abiatuta, gure elkarbizitzako plana aldatzeari ekin genion, babestea, integratzea, berdintasuna eta jazarpenaren, ziberjazarpenaren eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko elkartu ziren ikasle laguntzaileen lau kluben sorrerak gidaturik
Quiero saber más
Herritargo globalerako hezitzaileen sarea estatu espainiar osoko hezitzaileen kolektibo aniztunak osatzen du; gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globala eraikitzeko konpromisoa hartuko duen eskolaren alde dihardugu. Helburu hori hartuta, sareko kideok topaketak egiten ditugu, jantzi egiten gara, ikerkuntzan dihardugu eta sarean sortzen dugu, gure proposamenak gurekin ari diren gizaki eta erakundeen sinesmen, jarrera eta politiketan txerta daitezen. Dokumentu honek Sarearen lehen hamar urte hauetako memoria biltzen du. Gurea, izan ere, Sarearen VII. Mintegian aurkeztu zen jendaurrean, Los Negrales-en (Madril), uztailaren 7, 8 eta 9an. Memoria honetan Sarearen aurrekarien laburpen moduko bat jaso dugu; horrekin batera sartu ditugu Sarearen helburuak eta alor bakoitzean eginiko aurrerapenak ere: antolamendu alorrean, sorkuntzan, ikerkuntza eta hezkuntzarenean,...
Quiero saber más