6 eta 8 urte

Esperientzia hau Oscar Wilderen “Printze zoriontsua” ipuinetik abiatzen da, bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean gure enpatia luzatu eta gure begiak zabaltzeko beharraz eta estereotipoez gogoeta egin dezagun. Antzerki obrara joan aurreko lanetik eta “Printze zoriontsua” ipuinaren egokipen bat irakurtzetik abiatuta, historiak bidalitako mezuaz eta gela eta gizartearen arteko paralelotasunaz gogoeta egin dugu ikasleekin batera. Debate honetatik, gizartea eta gizakiak bereizten dituzten horma-mota zenbait sortu ziren (horma pertsonalak, sozialak, estrukturalak, etab.). Hortik ateratako ondorioek, gerora, migrazio-fluxuen gaian sakontzeko balio izan zuten: pertsona askok jatorriko herrialdeetan bizi dituzten —eta, horregatik, bertatik ihes egin behar izaten duten— arazo ekonomikoak eta “bidegabekeriazko” egoerak.
Quiero saber más
Gogoeta bidezko sortze-prozesuetan kokatu eta sen pedagogikoz bizituriko proposamen pedagogikoak lantzea, ikastetxea topaketen, jakite partekatuen eta harremanen gune bihurtzeko helburuz, planteamendu artistikoetatik begiratuta. Funtsezkoa da hor nortasun pertsonal eta kolektiboaren garapena erraztuko duen giroa sortzea; hizkera pedagogiko berdin edo berbera bilatzea, egiazko curriculumaren inguruan eta ikasleen araberako printzipio partekatuak izaki; azkenik, eskola familiei eta, hedapenez, gizarte osoari, irekita. Gure iritziz, eskolatik gune-giroaren potentzialtasunak aldarrikatu eta berrasmatu behar ditugu. Eskolak izan behar du gure izaeraren ispilu eta komunikaziorako, bitartekaritzako elementua, esku-hartze ugari erraztu eta indartuko dituena.
Quiero saber más
Ebaluazioa —ikaslea entzute modura hartua— eta horren emaitzak hezkuntza-praktikara aplikatzea balioesteak bultzatu gintuen, denon artean, gaitasun pertsonalaren bilakaeran bila has gintezen.  “Ez gara jardunbide egokien egile, bilatzaile baizik". “Gure aditzak gerundioan jokatzen dira, martxan jarritako prozesuak baitira". “Irakasleak irakatsi, ikasleak ikasi"  eskema egokitzea nahi dugu; ikaslea bere ikaskuntzaren autore eta protagonista eta irakaslea, berriz, arazoen sortzaile eta bideratzaile izan daitezen saiatuko gara. Honakoa gure ikasle guzti-guztietara zuzentzen diete irakasle den-denek; horrez gainera, familia, elkarte eta erakundeen elkarlanari esker gorpuzten da proiektua, horiek gure ikastegian eragin zuzena baitute.
Quiero saber más
Diziplinarteko ikerkuntza-proiektu horren bidez, munduan nagusi dabilen desberdintasuna ezagutu du ikasleak, azkenean, herrialderik zigortuenetako egoerak azterturik. Horrela izan dugu desberdintasun horien kausen berri eta, hortaz, balizko konponbideak iradoki ditugu. Prozesu horretan, baldintza horiek hobetzen lagunduko duten gure egunerokotasuneko jokabide zenbait ere atzeman ditugu. Gelara etorri zaizkigun inbitatu batzuek, adibidez, hegoaldeko herrialdeetan bizi duten esperientzia kontatu digute, ipuin solidarioen liburua osatu dugu eta azoka solidarioa antolatu dugu, gobernuz kanpoko erakunde batzuekin elkarlanean, arazo larrienak dituzten herrialdeetara igorriko zaien dirua biltzeko helburuz. Hori dena jaso da “Conectando mundos: el hambre en el mundo” ("Munduak elkarlotuz: gosea munduan") izeneko liburuan. Gure asmoa da eskola tradizionala eta testu-liburuaren gehiegizko erabilera gainditzea, jakin-mina, ikertzeko irrika...
Quiero saber más
Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako. Eskola da estereotipoak txikitzeko eta desberdintasuna aberaste-iturri bihurtzeko gunea. Esperientzia honetan aurkeztu den Gamo Diana ikastegiko Kulturartekotasunezko egitarauaren helburuak dira: ikasle etorkinak integratu eta egokipena laguntzea, jasotze-prozesuan taldearen inplikazioa erdiestea eta ikastegian bizi diren kultura guztiak hezkuntza-komunitate osoari ezagutaraztea. Bi jarduera-bidetatik garatuko da egitaraua: ikasleekiko zuzeneko esku-hartzea eta tutoretzentzako jardueren planifikazioa.
Quiero saber más
Geure irakasgaiarekin aurrera jarraitu ahal izateko, irakasleok maiz uste dugu ikasgelako gatazka eta liskar guztiak geuk konpondu behar ditugula. Egunez egun bizi ditugun arazoak aintzat hartzea (hortaz, edozein modutan ez konpontzea) biziki garrantzitsua da. Esperientzia honek aurkezten duen metodologiari esker ikasleek gatazka jakin baten gogoeta egiten, besteren ikuspegiak ulertzen eta bidezko konponbide adostua bilatzen ikasiko dute. Liskar edo gatazkarik sortzen denean jartzen da praktikan ikasleen, ikasle eta irakasleen, ikasle eta gurasoen edo irakasleen artean.
Quiero saber más
Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute. Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da. Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta,...
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Baina Asha eta Tessa Bangladeshko ama-alaben historiak argi asko erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Materialak, bidezko merkataritza ere aztergai harturik, gizakiaren oinarrizko premiak zertan diren jorratuko du Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko eratu da.
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proiektuan parte hartzeak 5. ikasturteko ikasleak eta tutorea inplikatu zituen esperientziaren helburua geroz eta zabalagoa den herrixka global honetako herritarrak ezagutzea zen, hainbat herrialdetako gizakiekiko gizarte solidarioago eta irekiago baten eraikuntzan eta horren gogoetan euskarri harturiko lan batean parte hartzeari esker. Proiektuan esku hartzeak bertako antolakuntzak taxuturiko ildoarekin bat etorri zen: ikasleen eskura jarritako informazioa irakurri eta interpretatzea eta proposaturiko erronkei erantzuneko testuak sortzea, parte-hartzaileek interakzioz jardunez. Esperientzia hau Herritar hezkuntza ikasgaiko curriculumeko kategoria gabeko alorrean burutu zen.
Quiero saber más
Gure eskualdeetan eta munduko beste hainbat herrialdetan gizakien bizitzen artean dauden desberdintasunak uler daitezen erraztea da Portugaldik etorri zaigun esperientzia honen helburu behinena. Proiektu hau Portugesera (testuak lantzea) eta Herritar hezkuntza (herritargora begirako hezkuntza garatzeko gune pribilegiatua baitzen) ikasgaietatik landu zen. Ipuin baten bitartez eta Munduak elkarlotuz proposamen didaktikoaren inguruan, lehen fase batean emozioak landu ziren, ipuineko pertsonaien identifikaziotik hasita; bigarren fasean, berriz, migrazioekin loturiko edukiei heldu zitzaien, hala nola mugak, ezaugarri fisikoak, tradizioak, banderak, etab. Prozesuaren hirugarren fasean, borroken, bakearen eta bortizkeriaren gaia aztertu zen. Azkeneko fasean, egoeraren azterketa kritikoa jorratu zen, nork bere iritzia argudiatu ahal izan zezan sustatuz.
Quiero saber más