Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más
Jarduera honek bete behar duen helburua argi dago: ikasleen esku-hartze aktiboa sustatzea eta herritargo globala osatzeko konpromisoa erdiestea, modelatuaren eta gauzak 3D formatuan sortzeko ahalbideak arakatuz. Ikasleek herritargo globalarekin loturiko hitz bat (beraiek horrekin identifikatuak sentitzen direlarik: partehartzea, konpromisoa, justizia soziala, etab.) aukeratuko dute: hautaturiko hitzetatik eta ondoriozko gogoetatik abiatuta, ikasleek poema bat edo kanta-letra bat osatu eta, azkenean, poema edo abestia 3D formatuan inprimaturik agertu behar dute.
Quiero saber más
Irakasleentzako “Hitzematea” gida didaktikoaren edizio berritua da hau. Horren helburua, migrazioaren problematikaz sentsibilitatea pizteaz gainera, migrazioen inguruko topiko eta estereotipoak suntsitzea da, hezkuntza formal eta ez formalean, bigarren mailako hezkuntzako ikasleekin. Migrazioa gertakari masiboa den arren, ez da zerbait despertsonalizatua: migratzaile bakoitzak bere historia dauka eta bere emozioak pertsonal, bakar eta berariazkoak dira. Pertsona migratzailea aztertzeko ikusmolde generalizatzaile eta abstraktuaz beste aldera, proposamen didaktiko honen xedea da pertsona horren errealitateaz ikuspegi zehatz eta emozionala sustatzea, hemen proposatzen diren jardueren bitartez. Horretarako, lehen-lehenik, migrazio-eskarmentuarekin loturiko zortzi filmetako bat aukeratu, ikusi eta iruzkintzearen bidez kokatuko da aztergaia. Gidan dator film hori ikusi aurretik irakurtzeko sarrera labur bat eta, ikusitakoan, bera aztertzeko gida...
Quiero saber más
"Laia L’Arquera" institutua. Mataró-k Ikaskuntza eta Zerbitzu proiektu bat (APS) antolatu du, Oxfam Intermon-en "Munduak elkarlotuz"-en hezkuntza-proposamenarekin eta, emaitza gisa, “Boet contra el hambre” web orria gauzatzea izan da. Horrengatik institutuari Kataluniako weben www.punt.catlehiaketako bigarren saria eman zaio eta, ondorioz, Dot Award nazioarteko lehiaketa europarrean lehiatzeko ateak zabaldu zaizkio. Proiektu horretan, gelakideen, ikastetxearen eta ingurunearen zuzeneko partehartzea lortu da; horren eragina hauteman daiteke, batetik, udalerri mailan, hirugarren sektoreko erakundeekin gorpuztu diren elkartzeetan (Elikagai Bankua eta Fundació Menjador Joaquim), izan ere, horiekin ideia zabaldu eta sentsibilizatzeko jarduerak sustatu baitira eta, bestetik, kirol jardunaldi solidarioa burutu da; horretan, izan ere, egungo munduan diren injustiziazko egoerak ikusarazi nahi izan dira. Lan hori guztia,...
Quiero saber más
Hainbat ikastegik osatuko duten Vega-Educa proiektuaren helburua, klima-aldaketaren inguruan gizartearen sentsibilizatzea eragin edo lagunduko duten jarduera batzuk sustatzea da. Global pentsatu, herrian ekin lema bidez, klima-aldaketa den planeta osoko arazoa Vega de Granadako Vega-ra helarazi nahi da. Ekimen horren bitartez, Vega-ko ondare-balioa jendearengana hurreratu nahi dugu, udal eta museoek eskainitako baliabideez profitatuz. Ikuspegi bitatik —diziplinartekoa, bata, eta belaun-artekoa, bestea— teknika mistoko erakusketa gorpuztuko da; bertan, argazkigintza, kartografía, bideoa eta beste hainbat baliabide didaktiko tarteko, zahar eta gazteen arteko komunikazioa ahalbideratuko da, granadar izaeraren hiru hanka bereiztezinetako —Vega, Alhambra eta Sierra Nevada— honetaz gogoratu eta kultura eta ingurugiro alorretako ondareaz solas egin dezaten. Hori guztia egiten da, herri mailatik, ekoizpen agroekologiakoan, energia berriztagarrietan,...
Quiero saber más
Gogoeta bidezko sortze-prozesuetan kokatu eta sen pedagogikoz bizituriko proposamen pedagogikoak lantzea, ikastetxea topaketen, jakite partekatuen eta harremanen gune bihurtzeko helburuz, planteamendu artistikoetatik begiratuta. Funtsezkoa da hor nortasun pertsonal eta kolektiboaren garapena erraztuko duen giroa sortzea; hizkera pedagogiko berdin edo berbera bilatzea, egiazko curriculumaren inguruan eta ikasleen araberako printzipio partekatuak izaki; azkenik, eskola familiei eta, hedapenez, gizarte osoari, irekita. Gure iritziz, eskolatik gune-giroaren potentzialtasunak aldarrikatu eta berrasmatu behar ditugu. Eskolak izan behar du gure izaeraren ispilu eta komunikaziorako, bitartekaritzako elementua, esku-hartze ugari erraztu eta indartuko dituena.
Quiero saber más
Proiektu hau, Kanarietako Oxfam Intermón-en herritargo globalera begirako irakasle-sarearen markoan gauzatu da, bere kalitate irizpìde eta guzti. Bost item lantzea erabaki da oraingo honetan: Atributu mailan: Justizia sozial eta ekitatea, Desberdintasunak ulertzeari eta gizarteen baitako eta kanpoko injustizia gaiei bereziki heldurik. Trebezien mailan: Besteekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko gaitasuna Jarrera mailan: Enpatia Era berean, gogoeta eta azterketa egin ondoren, ikastegiko hezkuntza-komunitateari matematikako curriculumeko hainbat gairen inguruan informatu zaio, hala nola: famili kontsumoa, emakumearen zeregina familian eta kontsumoan, ingurunearekin dugun erantzukizuna, kontsumoarekin dugun erantzukizuna eta elikadura-sisteman markek (elikagaien multinazionalek) duten garrantzia.
Quiero saber más
Bake Gune Eskola Proiektuaren barnean, ikastetxeko ikasleek antolatutako "eskolako baratzea" sortu da, Lehen Hezkuntzako 6.eko ikasleek babesturik eta maila guztiak (lehenetik bosgarrenera) inplikatuta, “Nuestro Huerto Cooperativo” Ikaskuntza Kooperatiboko Taldeen bitartez. Proiektuko helburu orokorra, ikasleen lan globalizatuaren eta garapen orokorraren mesedetan jardutea, landa-lana sustatuz eta bizitzarako oinarrizkoak diren gaitasunen garapenari begira, ezaguera, prozedura eta jokabideak baliatuz. Praktika honen garaikide Munduak Elkarlotuz (Oxfam Intermón-en proposamen pedagogikoa) ekimenaren garapena izan zelarik, bertan, 6. graduko ikasleekin batera, elikadura-justiziaren eta kontsumo arduratsuaren problematikari heldu genion. Horrela sartu ahal izan zen Hezkuntza Bereziko Gela, “Vamos a comprar alimentos” lan-proiektuaren bidez.
Quiero saber más
Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntza (GeHGH) martxan ipinita, Genero-Ekitatea jorratzeko premia nabarmendu nahi izan dugu, egungo arazo sozialak aztertu eta ulertzeko oinarrizko lanabesetako bat delako. Horretan baliatu dugun metodologia InteRed-en “Actúa con cuidados. Transforma la realidad” mobilizazio-kanpainan sartutako “Jóvenes actuando con cuidados” izan da; horren genero-perspektibak eta ikuspegi sozial hezitzaileak, izan ere, gure errealitatearen araberako lan-markoa eratzea ahalbidetu dute. Alde batetik, Generoa Zaintzea eta Heltzearen Etikaz irakasleak trebatzeko eta sentsibilizatzeko prozesua egiten da; bestetik, gizarte ekimen eta gazteen ahalduntze prozesua, DBH. Heziketa Ziklo edota Batxilerrean diharduten Gazteen Mobilizazio Taldeak osatuz; horiek, bere aldetik, antolatuko dituzten mobilizazio sozialeko jarduerak ikastetxean edota inguruetan garatuko dira, Garapen eta Herritargo Globalerako Hezkuntzarako (GeHGH) ikuspegitik, tokian tokiko aldaketa sozialak...
Quiero saber más
Ikaslearen ahozko mintzamena sustatzeko xedez, ikastetxe osoan, eztabaiden lehiaketa antolatu eta gorpuztea. Gelan egiten diren jarduera gehienak idatzizkoak izaten direnez, ikaslea gainerako ikaskideen aurrean hitz egitera motibatuko duten jarduerak praktikan jartzeko beharraz konturatzean sortu zen ekimen hau. Lehendabizi, gelako fasean, gela bakoitzeko taldeek elkarren artean egiten dute eztabaida; argudio onenak azaltzen dituen eta jarrerari hobekien eusten dion taldea hurrengo fasera igaroko da, ikastegiko fasera. Horretan, maila bakoitzeko taldeak besteekin lehiatuko du ikastegiko aretoan: hiru maila daude DBHko lehen zikloa, DBHko bigarren zikloa eta batxilerreko lehen maila). Horrek, dudarik ez, ikaskideen artean emozioa eta ikusmin handia sortuko du. Esperientzia honi esker, mintzamena sustatzeaz gainera, elkarrizketan aritzeko, aditzeko eta argudiatzeko gaitasuna garatu...
Quiero saber más