Uraren eskasia eta uraren kudeaketarekin loturiko arazoak agerian uzten dituzten grafikoak eta testuak irakurtzeari esker, horrelako baliabideen pribatizazioen adibide batzuk ezagutaraziko dira eta ura bezalako baliabide funtsezkoenen gabeziak edota baliabide horiek enpresa pribatuek kontrolatzeak eragiten dituzten arazoak mahai gainean jarriko dira. Bukaera emateko, gizarte mobilizazioen eredu gisa, bidegabekeriazko egoera zenbaiti amaiera eman dieten mugimendu sozial batzuen berri ezagutaraziko da. Jarduera honek bi ordu iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki bat eta testu batzuk irakurri ondoren, elikagaien subirautza galtzearen arriskua zein den ikasi ahal izango da. Bi testu —lehena, FAO erakundearena, bioteknologiaz eta, bigarrena, Kanadako nekazari batek Monsanto multinazionalarekin izaniko arazoei buruzko— irakurri ondoren, multinazionalen interesez eta hauek nekazarientzat dituzten ondorioez hipotesiak eraikiko dira. Emaniko datuek eztabaida hau irekiko dute: "Horrelako laborantzek behartsuenen elikabideen premiari erantzunik eman ahal liezaiekete?" Jarduera honek gutxienez bi ordu iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Lau argazki, bere narrazio eta guzti, aurkezteari esker, txiro edo behartsu izatearen adieraz gogoeta eginarazi nahi zaie partaideei. Funtsezko helburua, pobrezia kontzeptua identifikatzea da: oinarrizko premiak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ez izateaz gainera, nork bere bizitzaz erabakitzeko aukerarik ez izatea ere bada. Horrela, bai Iparrean, bai Hegoan, pobrezia absolutu eta pobrezia erlatiboaren artean bereizketa eginik, horiek sorrarazten dituzten zergatiez gogoeta egin beharko da. Txirotasuna aztertu eta ondorioz sortzen diren galderak erantzun ondoren, bi motatako pobrezia horiez eztabaida egingo da eta, gogoeta eta ezaugarri bereizgarrien laburbiltze gisa, taldearen barometroa taxutuko da. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, parte hartzaileei proposatuko zaie kontsumitzen dituzten ondasun eta zerbitzuen zerrenda egin dezaten, ezinbestekotzat eta bazter uzteko modukotzat jotzen dituztenez gogoeta egiteko. Banan-banako zerrenda egindakoan, elkarrekin lantzeko erabakiko da ondasun eta zerbitzuetatik zein jotzen diren oinarrizkotzat. Horrela, oinarrizko premiak landu eta eskubide unibertsaltzat har daitezen lortu nahi da. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Simulazio joko honetan parte hartzen duten pertsonek bizirik irauteko ezinbestekoa zer den pentsatu behar dute. Horri esker, oinarrizko premien eta sorturiko beharren arteko bereizketa sortu nahi da. Proposaturiko dinamika horrek, beste aldetik, konponbideak eta adostasuna bilatzeko gonbitea da. Bi ordu beharko lirateke jarduera hau burutzeko.
Quiero saber más
El Jueves aldizkariko komiki baten azterketa euskarri hartuta, merkataritzak nola funtzionatzen duen eta globalizazioak nolako ondorioak dakartzan ulertarazi nahi da jarduera honen bidez. Pertsonaiak aztertu eta sailkatu ondoren, kontzeptuak garbitzen eta elkarrekin lotzen lagunduko duen mapa kontzeptuala denek elkarrekin osatzea proposatuko da. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aholkatzen da.
Quiero saber más