Argazkiak ikusi eta testuak iruzkintzearen bidez, gizakiengan —haurrengan, batik bat— gerrak dituen ondorioak aztertuko dira. Jarduera ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da. Lehenean, Gervasio Sánchez-en Vidas minadas, cinco años después liburutik hautaturiko hainbat argazki izango dira aztergai; bigarrenean, gerrak haurrengan dituen ondoreak —haur soldaduak erreklutatzea, liskarraren eraginengatik geratzen diren umezurtzak, mutiko eta neskatoak kartzelaratzea, etab— erakusten dituzten bi prentsa-artikulu irakurriko dira. Jarduerari amaiera emateko, jorraturiko informazio guztia taldean aurkeztu eta horrek sortarazi dituen sentsazioez eztabaida egitea proposatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, liskar armatuek biztanleria zibilean dituzten ondorioez kontzientzia harrraraztea da. Horretarako, liskar batzuetako lekukotzak irakurriko dira eta, elkarrizketak eginez, Espainiako Gerrate Zibilean zaharrek nozituriko bizipenak jasoko zaizkie elkarrizketatuei. Helburu nagusiak, biktima zibila egungo liskar armatuetako jo-puntu nagusiak direla frogatu eta aitortzeaz gainera, zeinahi gerrak biztanleria zibilean dituen ondorioak aztertzea da. Jarduera, elkarrizketaz gainera, ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da.
Quiero saber más
Testu bat irakurri eta iruzkindu ostean, gerra egoeran emakumeak betetzen duen rolerako hurrenkera proposatzen zaigu. Testua nork bere kasa irakurritakoan, modu berean erantzun beharko diote galdetegi bati; ondoren, taldean eztabaidatuko dira ideia nagusiak. Azken helburua, gerrak biztanleria zibilean —emakumeen artean, bereziki— dituen ondorioak ezagutaraztea eta, gatazka askotan emakumeak gerra-arma gisa duen rola aztertzea da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubetea hartu beharko da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, ahalik eta esaldi zuzen gehien lortzeko enkantean arituko gara. Helburu nagusia, merkataritzaz, armak edukitzeaz eta horren ondorioez harrigarriak gerta daitezkeen datu batzuk ezagutaraztea da. Enkantea bukaturik eta El Jueves aldizkariko Tráico de armas komikia irakurri ondoren, esaldien gezur edo egiazkotasuna argitzen joango da. Dinamika gisa, hiruzpalau kideko lantaldeetan aritzea proposatzen da: taldekide guztiek, batera, zein esaldiren alde jo behar den erabakiko dute. Azkenean, komikia irakurri ondoren, esaldiez eta parte hartzaileek izan dituzten akatsen eta asmakuntzen zergatiez hausnarketa egitea komeniko litzateke. Jarduera honek ordubetea iraungo du, gutxi gorabehera.
Quiero saber más
Jarduera honetako helburua,indarkeriaren eta beldurraren kulturaren transmisioan hedabideek duten rola aztertzea da. Black Eyed Peas taldearen Elephunk CDan datzan Where is the love? abestitik abiatuz, hedabideetan indarkeria kulturalaren normalizazioan, kontsumitzaile garen aldetik, betetzen dugun rolaz eta daukagun erantzukizunaz gogoeta egitea proposatzen da. Dinamika gisa, kanta eta letra entzutea eta, ondotik, taldeari eztabaidan aritzeko atea zabalduko dion galdetegi bat erantzutea planteatzen da. Kanta ingelesezko jatorrizko bertsioan edo, bestela, itzulirik jorratu daiteke. Jarduera honen iraupena ordubetea izango da, letra itzulirik arituz gero edo ordubeteko bi saio egin daitezke, letra jatorrizko bertsioan nahiago izatekotan.
Quiero saber más
Jarduera honetan, Michael Moore amerikar zuzendariaren Bowling for Columbine pelikula ikusi eta eztabaidan aritzea proposatuko da. Filmaren bidez armen erabileraren eta indarkeriaren kulturaren zergatiak aztertuko dira. Dokumentalak, zuzeneko indarkeriaren erabilera sustatzen duten jarrerak azalerarazten duten balizko faktore batzuk adierazten ditu, hala nola jabetza-sentimendua, segurtasuna bilatzea, nagusitasun sentimendua... Filma ikusi aurretik, taldekide bakoitzari orri zuri bana partitzea proposatzen da, bertan norberak "Jendea zergatik hornitzen da armaz?" galderari hiru arrazoi eman diezazkion. Pelikula amaitzean, norberak emaniko arrazoiak taldean aurkeztuko dira eta taldekide guztiek ateratako ondorioekin txantiloi bat beteko da.
Quiero saber más
Eduardo Galeano-ren El miedo global poema irakurrita, beldurraren kulturaz gogoeta egiteko aukera ematen da. Horretarako, eztabaida eta gogoetarako ateak zabaldu behar dituzten hainbat galdera egingo dira: zergatik bizi gara beldurrez, nolako eraginak dituen jarrera horrek, bestela bizitzea posible ote den, etab. Pentsaera bakarraren gaia ere planteatzen da hemen eta ordubeteko saioan garatzea aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki bat irakurri ondoren, jarduera honetan gure erabakietan beldurrak duen eragina aztertzen da eta, ondotik, egungo gizartean segurtasun kontzeptuak zer adierazten duen hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, armak edukitzea zuzeneko indarkeriaren astungarri dela aitortzen du. Jarduera hau taldean, ordubetez gutxi gorabehera, garatuko da.
Quiero saber más
Istorio bat irakurtzetik abiatuta, eguneroko bizitzako egoera zenbaitekiko paralelotasunak bilatu eta istorioko hainbat elementu gure errealitateko pertsonaia edo erakundeekin identifikatzea da kontua. Igelaren narrazioa irakurri eta, ondoren, iruzkinez hainbat termino jorratu ahalko dira: objektibotasuna, inguruaren eragina, etc. Testuak helarazi digunaz denon artean ateratako ondorioak emango dio amaiera saioari. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Silvio Rodríguez-en Canción de Navidad (Gabon kanta) irakurri eta entzun ondoren, kontsumismoaz, pentsaera bakarraz eta elkartasunaz gogoeta eginarazi nahi zaie taldekoei. Hasiera emateko, abestia entzutea proposatzen da; ondotik, kantaren letra eta galdetegi bat banatuko zaizkie parte hartzaileei eta, azkenean, sortu diren interpretazio desberdinen artean eztabaida egingo da, azkenean abestiaren mezua adosteko. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más