Gaztelako

Monografikoaren helburua emakumearen diskriminazio-erak atzematea da, Ipar zein Hegoaldean, famili giroan, lantokian, politikan. Lehen jarduerek, etxeko lanen banaketan gizonezko eta emakumeen artean dagoen desberdintasuna eta publizitate mezuetan agertzen den emakumearen diskriminazioa nabarmenduko dituzte. Ondoren, Hegoaldeko errealitatera hurbilduko gara, Guatemalako komunitate batean gizonezkoek eta emakumeek egiten duten lanari buruzko komiki baten bidez. Hori irakurritakoan, eztabaida egin eta rol-joko bat egitea proposatuko da: bertan, gizonezkoek eta emakumeek jokatzen dituzten rolak eta, komikiak planteatzen duen kasuan, jokatu beharko lituzketenak jorratuko dira. Azken sintesi gisa, munduan emakumeak nozitzen duen diskriminazioari buruzko datu batzuk eskuetan, hainbat esparrutan gertatzen diren sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-kasu batzuk salatzeko txostena eta bereizketa hori ezabatzeko aholkuak idaztea proposatuko da. Eginkizun hau lau...
Quiero saber más
Gutariko bakoitzak sexuen bereizketaz egin ohi dugun hausnarketa indibidual eta kolektiboarekin hasten da monografikoa. Ondoren, etxeko zereginak gizonezkoen eta emakumeen artean banatzeko moduaz eta lan berbera egitearren soldata desberdina jasotzeaz gogoeta egitea da proposamena. Hurrengo jarduerek ikaslea testuinguru berezi batean sartuko dute: Afrikan, adibidez, ekonomiaren karga gehienetan emakumeak daraman arren, marjinaturik dago. Monografikoak lana taldeka egitea proposatuko du: gobernuetatik, enpresetatik, familietatik eta eskoletatik bultza litezkeen konponbideak bilatu behar dira, aukera-berdintasuna sustatzeko. Azkenean, ikasitako guztia bilduko duen telebistarako albistea idaztea izango da proposamena. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Monografiko honek, ikasleari sexuaren arabera bereizitako jokabide-eredu eta elementuak identifikatzeko aukera eman eta bereizketaren aurkako jarrera kritikoak bultzatu nahi ditu. Lehen jarduera, ipuin tradizionalek transmititzen dituzten estereotipoak agerian uztea da. Ondoren, gertuenetik hasita —gure etxeko zereginen banaketaz, inguruko lanbideez edo eskolako jolas-dinamikez— gogoeta egin beharko da. Irudien interpretazio-jardueraren bidez, ikasleak urruneko testuinguru batean sartuko ditugu, hor ere hauteman dezaten sexuagatiko aukera-desberdintasuna. Jorratutakoaren sintesi gisa, azkenean, sexuen araberako aukera-desberdintasuna konpon dadin erreklamatuz agiri kolektibo bat idaztea proposatuko zaie. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Gelan gertaturiko bidegabekeriak abiagune harturik, material honek justizia kontzeptua lantzeko aukera emango du, joko honen bidez: bi ekipoek ahal bezainbat edalontzi egin eta apaindu beharko dituzte, baina bi taldeek oso bestelako baldintza eta materialak izanik. Bizipen horretan abiaturik hainbat errealitate latzetara hurbilduko gara. Juan haur mexikar kafe-ekoizlearen testimonioaren bitartez, nazioarteko merkataritzan gertatzen diren bidegabekeriez ikasleek kontzientzia hartzea eta duintasunez bizitzeko oinarrizko premiak zein diren jakitea nahi dugu. Azkenean, Juanek eta antzeko pertsonek bizi duten errealitatea aldatzen lagunduko duten konpromiso sozialeko ekintza kolektiboetan parte hartzea bultzatu nahi da bertatik.
Quiero saber más
Monografiko honen ardatza elikadura, osasuna eta hezkuntza diren funtsezko giza eskubideen kontua izanik, munduko populazioaren parte batek —herrialde behartsuetan bizi denak, berariaz— oinarrizko premia horiek beteak ez dituela salatzea du helburu. Herrialde aberats eta txirotutakoen arteko desorekak atzematea eta desoreka hori ezabatzen laguntzea da monografiko honetako jarduerekin lortu nahi dena. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Monografiko honen xedea, funtsezko Giza Eskubideak (elikadura, osasuna eta hezkuntza) ez betetzeak mundu zabalean nolako dimentsioa hartzen duen ikasleei helaraztea da. Hemen proposatuko diren jardueren bitartez, eskubide horiek bete ezinik, milioika gizakiri duintasunez bizitzea galarazten dieten kausen berri eskaini nahi zaie ikasleei; horrekin batera, pobrezia eta bazterketa soziala sortarazten dituzten egungo egitura ekonomikoak aldatzeko premiaz gogoeta egiteko elementuak ez ezik, gizakiak eta gizataldeak parte har dezaten tresnak ere eskainiko ditu. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Monografiko honek elikadura, osasuna eta hezkuntza hartu ditu ardatz, mundu zabalean milioika lagunek ezin bete ditzaketen oinarrizko premiak direlako. Jarduera honek, elikadura, osasuna eta hezkuntza oinarrizko eskubidetzat jotzen dituen Giza Eskubideen Kartako artikuluetara hurreratzea proposatuz, txat saio baten simulazioa agertuko du: bertan, ikasleei India, Peru eta eskubide horiek etengabe urratzen diren beste herrialde batzuetako errealitatea erakusten diete mundu zabaleko haurrek. Eskubide horiek bete daitezen borrokan diharduten Nazio Batuen Erakundearen, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta beste hainbat aktoreren lana ere ikusiko da aurkezpen horretan. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Monografiko honetan Giza Eskubideak jorratuko dira, elikadura, osasuna eta hezkuntza funtsezko eskubideen inguruan. Ikasleen adinekoa den Maria haur nikaraguarraren lekukotzan oin harturik, material honek gerturatuko gaitu oinarrizko eskubideak urraturik bizi diren haur eta gaztetxo askoren errealitatera. Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatzen da.
Quiero saber más
Esperientzia honen bitartez, etorkinenganako tolerantzia eta errespetuzko jarrerak garatzea nahi da, desberdintasunaren eta aniztasunaren gaineko lan batean oin harturik. Lehen urratsa, ikasleen arteko desberdintasunez (zaletasunak, sinesmenak, jatorriak) kontzientzia hartzea izan zelarik, hortik pasatutako herrialde, nazionalitate eta kulturekin loturiko topiko eta aurreiritziak aztertu genituen. Ondoren, immigrazio gaiaz hedabideetan agerturiko albisteak aztertu ziren, ezaugarri negatiboekin horietako zein lotzen zen hautemateko eta komunikabideetako informazioa jarrera kritikoz irakurtzen ikasteko. Esperientzia honen azken helburua, ikasleak desberdintasun legitimoen eta bidegabeko bereizketen artean bereizten ikastea eta, ondorioz, desberdintasunaren aurrean tolerantzia eta errespetuzko jarrera hartzea da. Esperientzia hau Burriana-ko (Castello) Jaume I.a bigarren hezkuntzako institutuan egin zen; ikastetxe horretako ikasleen %20 etorkinak dira.
Quiero saber más
Monografiko honek, sexuaren arabera bereizitako jokabide-eredu eta elementuak identifikatzeko aukera emango dio ikasleari. Zortzi jardueraren bitartez genero-kontua jorratu nahi da hemen hainbat ikuspegitatik, bereizketa horren aurrean jarrera kritikoak bultzatzeko. Hurbilenetik —famili girotik— hasita, urrutienekora goaz: Lorna neskatila kenyarrak eskola utzi behar izan du. Adibide horretan oin harturik, duintasunez bizitzeko oinarrizko premiak zein diren nabarmenduko du monografikoak eta, bide batez, hezkuntza, elikadura, aisia, osasuna, zoriontasuna eta beste hainbat premiazko eskubideren unibertsaltasuna planteatuko du. Landutakoaren sintesi gisa, monografikoak gutun kolektibo bat idaztea iradokiko du azkenean, sexuen bereizketan oinarrituriko aukera-desoreka konpon dadin erreklamatuz. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más