8 eta 10 urte

Monografiko honek, ikasleari sexuaren arabera bereizitako jokabide-eredu eta elementuak identifikatzeko aukera eman eta bereizketaren aurkako jarrera kritikoak bultzatu nahi ditu. Lehen jarduera, ipuin tradizionalek transmititzen dituzten estereotipoak agerian uztea da. Ondoren, gertuenetik hasita —gure etxeko zereginen banaketaz, inguruko lanbideez edo eskolako jolas-dinamikez— gogoeta egin beharko da. Irudien interpretazio-jardueraren bidez, ikasleak urruneko testuinguru batean sartuko ditugu, hor ere hauteman dezaten sexuagatiko aukera-desberdintasuna. Jorratutakoaren sintesi gisa, azkenean, sexuen araberako aukera-desberdintasuna konpon dadin erreklamatuz agiri kolektibo bat idaztea proposatuko zaie. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Gelan gertaturiko bidegabekeriak abiagune harturik, material honek justizia kontzeptua lantzeko aukera emango du, joko honen bidez: bi ekipoek ahal bezainbat edalontzi egin eta apaindu beharko dituzte, baina bi taldeek oso bestelako baldintza eta materialak izanik. Bizipen horretan abiaturik hainbat errealitate latzetara hurbilduko gara. Juan haur mexikar kafe-ekoizlearen testimonioaren bitartez, nazioarteko merkataritzan gertatzen diren bidegabekeriez ikasleek kontzientzia hartzea eta duintasunez bizitzeko oinarrizko premiak zein diren jakitea nahi dugu. Azkenean, Juanek eta antzeko pertsonek bizi duten errealitatea aldatzen lagunduko duten konpromiso sozialeko ekintza kolektiboetan parte hartzea bultzatu nahi da bertatik.
Quiero saber más
Monografiko honek elikadura, osasuna eta hezkuntza hartu ditu ardatz, mundu zabalean milioika lagunek ezin bete ditzaketen oinarrizko premiak direlako. Jarduera honek, elikadura, osasuna eta hezkuntza oinarrizko eskubidetzat jotzen dituen Giza Eskubideen Kartako artikuluetara hurreratzea proposatuz, txat saio baten simulazioa agertuko du: bertan, ikasleei India, Peru eta eskubide horiek etengabe urratzen diren beste herrialde batzuetako errealitatea erakusten diete mundu zabaleko haurrek. Eskubide horiek bete daitezen borrokan diharduten Nazio Batuen Erakundearen, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta beste hainbat aktoreren lana ere ikusiko da aurkezpen horretan. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más