Zera naiz eta … atsegin dut

Baliabideen bilatzailea

Zera naiz eta … atsegin dut

Autorea: Olga Ródenas
Data: 2003
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 8 eta 10 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Monografiko honek, ikasleari sexuaren arabera bereizitako jokabide-eredu eta elementuak identifikatzeko aukera eman eta bereizketaren aurkako jarrera kritikoak bultzatu nahi ditu. Lehen jarduera, ipuin tradizionalek transmititzen dituzten estereotipoak agerian uztea da. Ondoren, gertuenetik hasita —gure etxeko zereginen banaketaz, inguruko lanbideez edo eskolako jolas-dinamikez— gogoeta egin beharko da.

Irudien interpretazio-jardueraren bidez, ikasleak urruneko testuinguru batean sartuko ditugu, hor ere hauteman dezaten sexuagatiko aukera-desberdintasuna. Jorratutakoaren sintesi gisa, azkenean, sexuen araberako aukera-desberdintasuna konpon dadin erreklamatuz agiri kolektibo bat idaztea proposatuko zaie.

Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.

Helburuak:
Material hau "Berdintasunaren peskizan" lan monografikoaren osagaia da. Monografikoak lehen eta bigarren hezkuntzako ziklo denetarako jarduerak ere eskaintzen ditu.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: