Petrolioa, aberastasun pozoiduna

Baliabideen bilatzailea

Petrolioa, aberastasun pozoiduna

Autorea: Ferran Polo
Data: 2006
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express honen helburu behinena, ikasleari gure bizimodu eta kontsumitzeko ohiturek petrolioarekiko dependentzia sortarazten duela jabearaztea da. Era berean, erregai horren ekoizpenak Hegoaldeko herrialdeei —aberastasun hori eduki, atera eta komertzializatzeak sortarazten dizkieten ingurugiro eta geoestrategia alorretako arazoez gainera— ekartzen dizkien ondorioak mahai gainean jarriko ditu.
Material honen hasieran erakusten den argazkiak gai honetaz dakitena ebaluatzeko aukera ematen die ikasleei. "Petrolioa, aberastasun pozoiduna" materialak, gainera, negozio horren atzean zein dagoen —estatu ekoizle nagusiak, erregaia findu eta komertzializatzen duten enpresa erraldoiak, etab.— argi eta garbi erakusten du. Bestetik, herrialde zenbaitek —Angola, Sudan, Txad, Bolivia, Mexiko, Erdialdeko Ekialdeko estatuak— nozitutako liskar armatuen eta petrolioaren arteko lotura agerian uzten du. Txad-eko André Deoutol laborariaren historiaren eskutik, petrolio eskualdeetako gizakiek bizi duten pobrezia gorriaz ikaslea jabe dadin lortu nahi da. Azkenean, bidegabekeria horri amaiera emateko bestelako jokabideak erakutsi nahi zaizkie gazteei, herritar diren aldetik.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: