Nola ikusten duzu?

Baliabideen bilatzailea

Nola ikusten duzu?

Autorea: Sibila Vigna
Data: 2003
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Monografikoaren helburua emakumearen diskriminazio-erak atzematea da, Ipar zein Hegoaldean, famili giroan, lantokian, politikan. Lehen jarduerek, etxeko lanen banaketan gizonezko eta emakumeen artean dagoen desberdintasuna eta publizitate mezuetan agertzen den emakumearen diskriminazioa nabarmenduko dituzte.

Ondoren, Hegoaldeko errealitatera hurbilduko gara, Guatemalako komunitate batean gizonezkoek eta emakumeek egiten duten lanari buruzko komiki baten bidez. Hori irakurritakoan, eztabaida egin eta rol-joko bat egitea proposatuko da: bertan, gizonezkoek eta emakumeek jokatzen dituzten rolak eta, komikiak planteatzen duen kasuan, jokatu beharko lituzketenak jorratuko dira. Azken sintesi gisa, munduan emakumeak nozitzen duen diskriminazioari buruzko datu batzuk eskuetan, hainbat esparrutan gertatzen diren sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-kasu batzuk salatzeko txostena eta bereizketa hori ezabatzeko aholkuak idaztea proposatuko da.

Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzea planteatzen da.

Helburuak:
Material hau "Berdintasunaren peskizan" lan monografikoaren osagaia da. Monografikoak lehen hezkuntzako ziklo denetarako jarduerak ere eskaintzen ditu.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: