Kontsumista ni?

Baliabideen bilatzailea

Kontsumista ni?

Autorea: Gema Bello, Mireia Claverol, Marga Florensa, Laura Martí, Carme Pi, Ferran Polo, María Rico
Data: 2007
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express-en edizio honen helburua gure gizartearen kontsumo-ereduez hausnarketa eginaraztea eta, bide batez, gure kontsumo eta gure ekonomi eredu horiek gizartean eta ingurugiroan dituzten ondorioak aztertzea da. Eguberriak aitzakia harturik, material honek gure inguruan kontsumoak duen eragina erakustea eta dauzkagun gauzez —haietariko asko, gutxiegi erabiliak— kontzientzia harrarazi nahi digu. "Segapotoak" bide ematen digu telefonia mugikorreko enpresa nagusien jokabide ekologikoa aztertzeko, Greenpeace-k ezarri dien puntuaziotik abiatuz eta, bide batez, telefono mugikor horien atzean ezkutatzen den errealitatea agerian uzteko; adibidez, koltanen ekoizle nagusi den Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen gerra. Lan-kondizio ezin okerragoak agerian uzteko jostailuen munduak ere balio du: kontsumitzen ditugun jostailu gehienak emakumeek ekoizten dituzte eta beraiek dira, hain zuzen, lan baldintza eskasenak pairatzen dituztenak. Materialak, azkenean, kontsumoak gizartean eta ingurunean eragiten duen inpaktua apaltzeko indibidual eta kolektiboki egin dezakegunaz gogoeta egitea proposatzen du.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: