Hondarrezko gazteluak

Baliabideen bilatzailea

Hondarrezko gazteluak

Autorea: Israel García, Mª Àngels Alié, Marga Florensa, Lucas Pérez, Anna Duch
Data: 2010
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express honen asmoa, ikasleen artean krisi ekonomiko globalaren inguruan gogoeta eta eztabaida sortzea da "Hondarrezko gazteluak" izeneko horrekin. Ikasgelan egiteko jardueren proposamena alor konkretutik planteatu da, azkenean osoko ikuspegira iristeko. Antolatu den lehenbiziko jarduerarekin, aztergaiari alor sozio-afektibotik heldu nahi zaio, hurrengoetan lanari krisia eta krisiaren zergatiak kontzeptuan euskarri harturik ekiteko, hedabideetan agerturiko albisteez baliatuz.
Ondoren, datuak eta komiki bat aztertzearen bidez, krisi honen ondorioak jorratuko dira gertueneko ingurunetik abiatuta, azkenean krisiak iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeetan izan dituen ondoreen desberdintasuna aztertzeko.
Krisi ekonomikoa zabal eta osorik ikusirik, Global express-ek planteatzen duen azken jardueraren helburua krisiaren ikuspegi hori aukeratzat eskaintzea da, nahi ditugun aldaketak gerta daitezen norbanako zein kolektibo gisa lagun dezakegula kontura gaitezen.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: