“Herritargo globalera begirako heziketa”? VI: Mintegiaren Memoria

Baliabideen bilatzailea

“Herritargo globalera begirako heziketa”? VI: Mintegiaren Memoria

Autorea: Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global
Data: 2016
Gaiak: 
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:

“Herritargo globalera begirako heziketa” VI: Mintegiak uztailaren 3tik 5era bitartean 113 hezitzaile elkartu zituen, “Hezitzailearen eginkizuna gizartearen transformatzaile den aldetik” gai nagusiaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta iritziak jorratzeko.

Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareak (HGH sarea) garrantzi handia ematen die egungo testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialak ezarriak dituen erronkei eta, era berean, gure helburuekin aldez edo moldez bat datozen kanpoko aktore batzuei eztabaidaren ateak zabaltzeari, bai ikuspegi desberdinak aztertzeko, bai sinergiak finkatzeko ere. Horregatik, mintegian hainbat kolektibok hartu zuten esku, hala nola Alboan, Entreculturas eta Intered izenekoak; horiek, Oxfam Intermón-ekin batera, Heziketa Eraldatzailearen eta Herritargo Globalaren aldeko Mugimenduabultzatzen dute. Horiekin batera, La Educación Que Nos Une, Ikasleen Gurasoen Elkarteen Konfederazio Espainiarra, Ikasleen Elkarteen Konfederazio Estatala eta, gainera, Oxfam Intermón eta  Oxfam Solidarité (Belgika) elkarteen ordezkariak izan ziren bertan.

Hezkuntza ez da neutrala, Sarea ere ez. Mintegian, horren jarrera politikoa aurkeztu zen: kolektiboak etsi-etsian sinesten du pobrezia eta desberdintasunaren aurkako borrokan hezkuntza funtsezko tresna dela.

Hiru egunez lanetan —mintzaldi, mahai inguru, partaidetza handiko lantegi eta bestelako jardueretan, batik bat— aritu ondoren, parte-hartzaileek kontu nagusia jorratu zuten: hezkuntza-praktikan oin hartuta, nola eraiki mundu zuzenago eta solidarioagoa, justizia soziala eta aldaketa helburu behinena duten ikasketak ikasgelan, ikastegian eta ingurunean partekatuz eta esperientziak aztertuz; era berean, tokikotik globalera iragateko ekintza-aukera berriak atzeman zituzten.

Helburuak:
Mintegi horretan aurkeztu ziren esperientziak Kaidaran ere agertzen dira.
Deskargatu baliabideak
Memoria_VI_seminario_def.pdf

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: