Eskubide ustelduak

Baliabideen bilatzailea

Eskubide ustelduak

Autorea: Israel García, Marga Florensa, Quique Porcar, Jordi Sant, Anna Duch, Begoña Carmona.
Data: 2014
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: English, Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express honen helburu nagusia, oinarrizko eskubide sozialen berri izatea da, beroriek baitira beharrezko elementuak pobrezia eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko, sistema fiskal zuzenak eskubide-sistemari euts diezaiokeela ulertzeko eta, gizartearen aldaketa eragiten lagun dezakeen aldetik, herritargo antolatuaren zereginaz gogoeta egiteko.
Proposamen horretan zehar eskubide sozialekin loturiko kontzeptu asko jorratuko dira, hala nola ongizate estatua, demokrazia, fiskalitatea, mugimendu sozialak, ekonomia neoliberala, hipoteka-legeak, etab. Jarduera bakoitzean metodologia desberdinak baliatzea proposatuko da —grafikoen analisia, eztabaidak, jokoak, Interneten informazioa bilatzea, etab.—, gure gelako ikasleen motibazioei eta ikaskuntzen aniztasunei erantzuna eman ahal izateko.
Proposamen guztia, eratutako ordenaren arabera landu ahal izateaz gainera, jarduerak diseinatuak daude bloke independente gisa jorratu ahal izan daitezen.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: