Denok elkarrekin, osasunaren alde

Baliabideen bilatzailea

Denok elkarrekin, osasunaren alde

Autorea: Raúl Aguado
Data: 2005
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Monografiko honetan elikabide, osasun eta pobreziaren arteko lotura identifikatzen da. Hasteko, gure elikatzeko azturez jabetzera dei egiten zaigu; ondoren, Hegoaldeko eta Iparraldeko hainbat herrialdetako zifren arteko desorekak erakusten dira eta Hegoaldeko biztanleriek nozitzen dituzten gaixotasun batzuen inpaktua nabarmentzen da, batzuek eta besteek botika berberak eskuratzeko egin behar dituzten ahaleginen desberdina erkatuz. Adibide horiei esker lortu nahi da: osasun zerbitzuak herri ondasun globaltzat baloratzea, gure bizimoduak Hegoaldeko osasunean duen eragina balioztatzea eta osasun-alorreko gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla berrestea. Material hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Helburuak:
Lehen eta bigarren hezkuntzako ziklo guztietarako jarduerak ere eskaintzen dituen eta "Medicus Mundi" elkartearekin elkarlanean moldatu zen "Txirotasunaren aurkako txertoa" monografikoaren osagaietako bat da proposamen hau.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: