DENIP ospatzea

Baliabideen bilatzailea

DENIP ospatzea

Autorea: Montse Margallo y compañeros de centro
Data: 2010
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 10 eta 12 urte, 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Esperientzia hau DENIP-en (Bortizkeriarik ezaren eta bakearen eskola-eguna) inguruan gorpuztu zen. Ikastegiko proiektu horretan, ospakizunaren inguruan, elkarbizitzaren gaia jorratu zen, horretara begirako hezkuntza sustatzeko, eskolako bizitza aktiboan parte hartzea bizkortzeko, taldea sendotu eta trinkotzeko, gaitasun pertsonal batzuk (gogoeta egitea, arazoak aztertzeko gaitasuna, etab.) garatzeko eta bestelakotasuna elementu aberasgarritzat balioztatzen ikasteko.

Hasiera batez, eskolako bileran, gaiak hautatu ziren. Geroago, mundu zabaleko liskarrak agertzen zituen hormako mapa egin zen eta ikasle bakoitza herrialde horietako bateko herritar batekin identifikatu zen.

Ariketa beste hainbat jarduerarekin osatu zen, hala nola laburmetraiak, elkartasunezko jokoak, gogoetak, jendaurreko azalpenak, etab. Amaiera emateko, bestelakotasunak areagotzen dituzten hitz-adreiluekin harresia eraiki eta, denek batera eginiko gogoeta baten bitartez, eraitsi egin zen.

Helburuak:
Esperientzia hau El Escorial-en (Madril), 2010eko urriaren 30etik azaroaren 1era arte eginiko Herritargo Globalerako Hezkuntzako IV. Mintegian aurkeztu zen eta horren memoria Kaidara-n dago eskuragarri.
Deskargatu baliabideak
Exp_Kaidara_10.pdf
Exp_Kaidara_10CAT.pdf

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: