Ale eta mundu-bola magikoa

Baliabideen bilatzailea

Ale eta mundu-bola magikoa

Autorea: Sibila Vigna
Data: 2006
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 8 eta 10 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Material honen helburua txirotasun kontzeptua adiera zabalean jorratzea da, oinarrizko premien eta pobreziaren arteko loturak ezarriz. Kontakizun baten bidez, heldutako gaiak geroago aztertzeko ikaslearen interesa piztu nahi da, jorratu beharreko kontzeptuetarako lehen hurrenkera eginez. Bere bola magikoari esker, Ale haur espainiarrak Malirako bidaia egin eta han Keitaren adiskide egingo da. Keitaren familia egoera larrian dago, anaia txikia gaixo dagoelako. Bi haurrak bidean jarri eta eskualdeko petrikiloaren bila joango dira, herrialde txirotuetan dauden osasun-estaldurako gabezia latzak erakutsiz. Bidaia luze horretan, bidegabeko egoera ekonomikoa hautemango aurkituko haurrek. Mundu osoko kotoi-ekoizlerik handienetako bat da Mali baina langintza horretan diharduten laborariak ez ezik herrialde osoa ere pobrezian bizi dira, nazioarteko merkataritza-arauak bidegabeak direlako. Proposaturiko jardueren bidez, Espainia eta Maliren artean dauden desberdintasunez (alfabetatze-indizean, ura eskuratzeko aukeretan, etab.) jabetuko da ikaslea. Beste aldetik, gerraosteko Espainiaren adibideari ere helduko dio, garai hartan estatuan ere ez baitzegoen aukera handirik. Era bat baino gehiagotako pobrezi moduak identifikatzen dira, beraz, eta horrek gizakien bizitzan dituen ondorioez gogoeta eginarazten zaio ikasleari, pobrezia kontzeptua eta giza eskubideak elkarrekin lotuz. Bukaera emateko, txirotasunari eman lekizkiokeen balizko konponbideez hausnarketa eginaraziko eta horiek zeharo suntsitzeko parte-hartze alorreko ekimenak ezagutaraziko zaizkio.
Helburuak:
Karpeta hau, lehen hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eta bigarren hezkuntzarako baliabide-karpeta bat eskaintzen dituen Zero Pobrezia monografikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: