KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Plazetako matxinadaItzuli
Autorea: Israel García, Marga Florensa, Quique Porcar, Jordi Sant, M. Ángels Alié, Lucas Pérez, Anna Duch

Data: 2012

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak

Plazetako matxinada
 

Azalpena

"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu.

Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko.

Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da ikaslea, herritarrek horiei esker lortu dituzten aldaketa esanguratsuak ikusteko.

Azken blokean, Islandiaren kasuaren azterketan oin harturik, aldatzeko posibilitateen gaiari heldu, herrialde horretan erdietsitako lorpenak abiapuntu izaki, bertako prozesuari hedabideek eman dioten tratamenduaz gogoeta egin eta, azkenean, eskaera bat egin diogu ikasleari: nolako rola bete dezake garai honetan adierazteaz gainera, gauzatzeko moduko egitasmo batean ager dezan, alegia.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
marina piñeiro (27-02-2012-16:58:41)
anda que no me acabo de acordar de vosotros!!! Per cert, Marga, eres la ex-mare del Sagrer? Ara m'he enrecordat!!!
 
Rafa (31-01-2012-13:36:36)
Gracias. ¡¡Estoy de aquellas maneras!! Esto de ir con prisas no es bueno...
 
Quique (30-01-2012-09:34:26)
Las actividades están donde pone "Recursos en PDF". Saludos
 
Rafa (27-01-2012-11:58:00)
¿dónde están las actividades?
 

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu La_rebelion_de_las_plazas_es.zip
Castellano
Deskargatu La_rebelion_de_las_plazas_cat.zip
Català
Deskargatu La_rebelion_de_las_plazas_eus.zip
Euskara
Deskargatu La_rebelion_de_las_plazas_gal.zip
Galego
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Kopenhage, azken deialdia

Kopenhageko Gailurrak izaniko garrantziaz eta horretan guk dugun arduraz gogoeta egiten da Global express-en edizio honetan. Irudi bat eta testu batzuen azterketan oin harturik, materialak hasieran nazioarteko gailur bat zertan den orokorki azaltzen du, Kopenhagekoa bereziki zehaztuz. Ondoren,...... [+]


 


…adin berekoekin

Joko Olinpikoak: citius, altius, fortius

Global express honetan, Joko Olinpikoak eredu edo adibide harturik, kirol asko negozio-ikuskizun bihurturiko horrek maiz bidegabekeriak dakartzala ikusirik, ekitaldi hori zein enpresak nagusiki babesten duten aztertzen da; ondoren, espiritu olinpikoaren balioak eta kirol arropa eta oinetakoak ekoitzi...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Bihotzezko hezkuntza: abentura emozioduna

Bihotzez irakastea, maisu-maistra izatearen opariaz jabetzea, arimaren erdi-erdian elkarrekin bizi diren bihotzak hunkitzeko trebeziaz jabetzea da. Bihotzez irakastea, egitaraua eta pentsaeraren aurretik emozioa eta sentimendua lehenestea da; geroago dator ikasteko, irakasteko abentura. Esperientzia...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2019